Abel Amutxategik ostiralean aurkeztuko du Donostian 'Berbontzi', haur literaturako bere lana
- Xehetasunak
Abel Amutxategik datorren urriaren 31n, ostirala, Donostian aurkeztuko du 'Berbontzi' izenburuko bere lan berria, non irakurtzea maite ez duen Nora izeneko neskatilaren eta fantasiazko mundu batean bizi den liburu-jale amorratua den eta irakurtzen dituen istorioak etengabe kontatzen dituen mutiko lotsati baten arteko adiskidetasun istorioa kontatzen digun.
Amutxategiren esanetan, "Norak, ezinbestean, bere lagun berriarekin biziko dituen abenturei esker irakurketaz gozatzen ikasiko du". Egileak azaldu bezala, liburuak “haur literaturako motibo klasikoak (lehenengo honetan piratak, printzesak eta sorginak) azpikoz gora jartzen saiatzen da, horiei irauli bat emanez, literaturaren gozamenari heltzeko gonbitea luzatuz adinez txikitxoenei".
Aurkezpena Donostiako Udal Liburutegiko (Konstituzio Plazan) Duque de Manda saretoan egingo da goizeko 11:30etan. Ekitaldian, Amutxategiren liburu honekin batera, Joxemari Iturralderen 'Nire lagunen gezurrak' eta Juan Luis Zabala 'Aita oker dago' liburuak ere aurkeztuko dira.
Liburuko laburpena / Abel Amutxategirekin elkarrizketa Auxmagazinen
Juan Carlos Márquezen 'Los últimos' eleberriari buruzko Juan Gracia Armendárizen ekarpena
- Xehetasunak
Juan Gracia Armendáriz idazleak Diario de Navarrako bere asteroko zutabean Juan Carlos Márquezen 'Los últimos' eleberriari buruzko erreseina idatzi du, besteak beste, agerian jarriz hau badela “irakurlea lepotik heltzen duen eleberria, planeta agoniko, absurdu eta kanibal baten barnako ibilbidera bultzatuz, non pop elementuak topatuko dituen, umorez jorratuak”.
Luisa Etxenikeren 'El detective de sonidos' frantsesera itzulia
- Xehetasunak
Pariseko Naïve argitaletxeak 'Le détective des sons', 2011an Libros de Pizarra argitaletxeak argitaratutako Luisa Etxenikeren 'El detective de sonidos' liburuaren frantseseko bertsioa eman berri du argitara.
Gazte batek honako iragarkia jarri du: “soinu biografiak egiten dira”. Diru beharra du eta azken hilabeteetan deskargatu dituen milaka kantuak etekinak ateratzeko balia ditzakeela pentsatu du. Bezero bi izanen ditu: bere bizitza markatu izan duten soinuak berreskuratu nahi dituen atsoa eta erailketa arraro bat aitortzeko interneteko audientzia erakarri nahi duen gizona. Detektibe gazteak gero eta konplexuagoak eta estuagoak bilakatuko diren intriga bi hauetan sartua ikusiko du bere burua. Gauzak horrela, intriga bi hauei hirugarren bat gehitu beharko dio berehala: bere bizitza berarena.
Javier Minak paseoaren inguruko saiakera aurkeztuko du
- Xehetasunak
Javier Minak urriaren 16an Donostiako Lagun liburu dendan 'El dilema de Proust o el paseo de los sabios', Historian barna paseoaren inguruko saiakera, aurkeztuko du, Berenice argitaletxearen eskutik.
Egileak berak azaltzen duen bezala, “Grezia zaharretik egun arte paseoaren historia jasotzen duen liburua dugu”, baina, betera, “paseatzearen artearen inguru egile zenbaiten hausnarketak jasotzen dira bertan”. Hautatutako iturriak “literarioak eta zuzenak dira, bigarren mailako iturri gutxi dago, izan ere, helburua bada aztertzea nola idazle ezberdin horiek –bai eta pentsalariren bat edo beste- baloratzen duten kalera edota mendira ateratze hori, zein helburuarekin eta estrategiarekin eta zein hausnarketa eratorri diren hortik. Ez da paseoari buruzko idazleen antologia, paseatzeak suposatu izan duena adierazi nahi duen ikerketa baizik”.
Aurkezpena arratsaldeko 19.30etan izango da. Javier Minarekin batera, EHUko Estetika irakaslea den Mikel Iriondo egongo da aurkezpenean.
'Treinta escritores ante un campamento de refugiados de guerra' liburuaren aurkezpena
- Xehetasunak
Urriaren 10ean Gasteizen ospatuko den Guerraren ondorioei buruzko II. Biltzarraren baitan aurkeztuko da 'Treinta escritores ante un campamento de refugiados de guerra' liburua. Horretan AEE/EIEko kide diren José Ignacio Besga, Ángela Serna, Ángela Mallén, Elisa Rueda, Santiago Liberal eta Marisol Ortiz de Zárate idazleek hartu dute parte eta hauekin batera lanean aritu dira ere, besteak beste, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio eta Kirmen Uribe.
Kongresua, antolatzailea den Azterketa Juridiko eta Sozialen Fundazioaren esanetan, " biztanleriari sarri askotan eragin dizkion zorigaiztoko ondorioei eta sufrimenduei buruzko azterketa eta debatea egiteko eta halakoen gaineko kontzientzia harrarazteko egiten den foroa da”.. Bigarren edizio honetan, errefuxiatuen kanpamenduetako bizi-baldintzak eta idazleek egoera larri horri buruz duten ikuspegia hartuko dituzte mintzagai, “agerian utziz egoera larri horietan bizikidetza eta intimitatea babesik gabe gelditzen direla erabat, aitzinera begira soilik inoiz itzultzeko aukera bilakatzen delarik etorkizun”.