Juan Manuel Uriak Gasteizen, Donostian eta Bilbon aurkeztuko du aste honetan bere poema liburu berria
- Xehetasunak
Juan Manuel Uria poetak eta argitaratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan aurkeztuko du 'Las huellas del límite', bere liburu berria. Gasteizen egingo da otsailaren 11n, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, Elkar Liburu-dendan (San Prudencio Kalea, 7). Elisa Rueda poetak lagunduko du aurkezpenean. Donostian, Jorge G. Aranguren poetak lagundua, hilaren 12an egingo da aurkezpena, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Zubieta Liburu-dendan (Gipuzkoa Plaza, 11). Bilbon, Beñat Arginzoniz poetarekin batera aurkeztuko du liburua, otsailaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Casa del Libro liburu-dendan (Urkixo Zumarkalea, 9).
“Gizakiak bere ibilbidearen aztarna uzten du. Aztarna horri, historia deitu ohi diogu”. Honelaxe dio bere hasieran 'Las huellas del límite' (Baile del Sol Argitaletxea) liburuaren atzealdeko testuak.
Fernando Maríasek Biblioteca Breve saria irabazi du
- Xehetasunak
Fernando Marías espainiar literaturan ematen den saririk nabarmenenetako bat eskuratu berri du, alegia, Biblioteca Breve saria, 'La isla del padre' eleberri autobiografikoagatik. José Manuel Caballero Bonald, Pere Gimferrer, Manuel Longares, Elena Ramírez eta Rosa Regàs epaimahaikideek aho batez erabaki dute idazle bilbotarra gailentzea.
Seix Barral argitaletxeak antolatzen duen sari hau, bigarren urtez, Euskal Idazleen Elkarteko kide bati egokitu zaio. 2014ean Fernandu Aramburuk jaso zuen, 'Ávidas pretensiones' liburuarekin.
Maríasen eleberria aurtengoan sarira aurkeztu diren 795 lanen artean gailendu da; horietatik 332 idazlan Espainiatik heldu dira eta 104 Argentinatik, besteak beste. Epaimahaiak adierazi bezala, “Fernando Marías, alhadura eta buru-argitasunaren artean, aita batek bere identitatearen bila memoria eta itzalaren artetik ibilitako bideari heltzeko gai izan da”.
Gehiago irakurri: Fernando Maríasek Biblioteca Breve saria irabazi du
Idazkerari buruzko solasaldia
- Xehetasunak
Urtarrilaren 29an, osteguna, arratsaldeko 19.30ean, Casa del Libro (Arka Kalea) delakoan honako gaiak jorratuko dituen solasaldia burutuko da: Zer da Sormen-idazkera Tailerra? Zergatik idatzi? Idazkera, auto-ezagutza, soziabilitatea. Literarioki idazten ikasterik ba al dago? Zer idatzi? Haur eta gazteentzako nola idazten da? Idazle baten gisara irakurri. Erreferentzia-liburuak.
'Rincón poético' Radio Vitorian
- Xehetasunak
Urte hasieratik, Ángela Serna idazlea kolaboratzaile dabil Radio Vitoriako 'Alguien te está escuchando' saioan. Irakurketa poetiko bat da, eta sailak 'Rincón poético’ izena du. Igande eguerdietan duzu entzungai. Batera, saioak Interneten entzun ditzakezu, 'servicio a la carta' deritzonaren bitartez.
'Las letras entornadas' bere azken liburuari buruz hitz egiten du Aramburuk
- Xehetasunak
Donostiako Diario Vasco egunkariak Fernando Arambururen “Las letras entornadas” liburuaren inguruko elkarrizketa luzea argitaratu du. Idazleak nobela, ohiko duen literatura-generoa, baztertu egiten du eta sailkatzeko batere erreza ez den liburua eskaintzen digu: isilmandatu autobiografikoak erabiliz bere haurtzaroa gogora ekartzen du, bere bizitza, literatura eta, egileak berak esan bezala, “beste pertsonek irakatsi didatenari” buruz gogoeta egiten du.