Abel Amutxategik datorren urriaren 31n, ostirala, Donostian aurkeztuko du 'Berbontzi' izenburuko bere lan berria, non irakurtzea maite ez duen Nora izeneko neskatilaren eta fantasiazko mundu batean bizi den liburu-jale amorratua den eta irakurtzen dituen istorioak etengabe kontatzen dituen mutiko lotsati baten arteko adiskidetasun istorioa kontatzen digun.
Amutxategiren esanetan, "Norak, ezinbestean, bere lagun berriarekin biziko dituen abenturei esker irakurketaz gozatzen ikasiko du". Egileak azaldu bezala, liburuak “haur literaturako motibo klasikoak (lehenengo honetan piratak, printzesak eta sorginak) azpikoz gora jartzen saiatzen da, horiei irauli bat emanez, literaturaren gozamenari heltzeko gonbitea luzatuz adinez txikitxoenei".
Aurkezpena Donostiako Udal Liburutegiko (Konstituzio Plazan) Duque de Manda saretoan egingo da goizeko 11:30etan. Ekitaldian, Amutxategiren liburu honekin batera, Joxemari Iturralderen 'Nire lagunen gezurrak' eta Juan Luis Zabala 'Aita oker dago' liburuak ere aurkeztuko dira.
Liburuko laburpena / Abel Amutxategirekin elkarrizketa Auxmagazinen