Pariseko Naïve argitaletxeak 'Le détective des sons', 2011an Libros de Pizarra argitaletxeak argitaratutako Luisa Etxenikeren 'El detective de sonidos' liburuaren frantseseko bertsioa eman berri du argitara.

Gazte batek honako iragarkia jarri du: “soinu biografiak egiten dira”. Diru beharra du eta azken hilabeteetan deskargatu dituen milaka kantuak etekinak ateratzeko balia ditzakeela pentsatu du. Bezero bi izanen ditu: bere bizitza markatu izan duten soinuak berreskuratu nahi dituen atsoa eta erailketa arraro bat aitortzeko interneteko audientzia erakarri nahi duen gizona. Detektibe gazteak gero eta konplexuagoak eta estuagoak bilakatuko diren intriga bi hauetan sartua ikusiko du bere burua. Gauzak horrela, intriga bi hauei hirugarren bat gehitu beharko dio berehala: bere bizitza berarena.