José Sernari elkarrizketa Tele 7n
- Xehetasunak
"Errealena fantasia da", dio José Serna Andrések Tele 7 katean argitaratu berri duen bere 'El rey del tiempo' nobelaren inguruan egin dioten elkarrizketan. 'El rey del tiempo' paradisu utopiko bat helmuga duen iniziazio-bidaia da; paradisu horretan denbora eta espazio erreala, denbora eta espazio fantasiazko batekin nahasten da. Denbora errealaren igarotzeak giza ekimenen ontasuna eta benetakotasunarekin zerikusia du. Mundu erreala eta mundu fantastikoaren harremanean erlojuak bizidun bilakatzen dira eta denboraren mekanismoa mugiarazteko gai diren baloreekin ezartzen dute harremana.
Elkarrizketa hemen ikus dezakezu.
Mila Beldarrainek 'Corisanda de Baigorri' argitaratu du, XVI. Mendeko Nafarroan barrena eta Europa Modernoaren hasieran murgiltzen den nobela
- Xehetasunak
Mila Beldarrain idazleak esan bezala, “ 'Corisanda de Baigorri' liburuak, bere protagonistak Enrike III Nafarroakoa eta IV. Frantziakoarekin duen maitasun abenturatik haratago, munduko paria guztien historia kontatzen du eta, batera, Lurreko boteretsuen historia, Nafarroarena eta Europa Modernoaren abiapuntuaren historia ere bada”.
Beldarrainek dioenez, ez du “historia zaharkitu eta disekatu bat” islatu nahi izan. Nahiago izan du “iragana orainetik eta oraina iraganetik ulertzea”. Nobela 1572. urtean kokatzen da, alegia, “monarkia absolutuen itzalpean estruktura sozial berri bat jaiotzen ari den garaian. Aldaketak berehala sumatuko dira. Nobleek eta goi mailako burgesek pastelaren euren zatia aldarrikatzen dute eta, banaketa berri horretan, pentsatzekoa da zer egokituko zaien herri xeheari, nekazariei edota agotei”.
Beldarrainek berak adierazi du liburu hau idazte asko disfrutatu duela. "Hainbat episodioetan asko barre egin dut; hartara, amaierara heldu eta azken puntua jarri nuen unean pena handiz esan nien agur pertsonaiei”.