2010eko abuztuan Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE) sortu zen, Euskadin edota Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren idazleak elkartzeko helburuarekin, euren lanetan erabili ohi duten hizkuntza kontuan hartu gabe. Gure lanen argitaratzeari, promozioari eta garapenari heltzeko garaian, gure ahaleginak, ezagutzak batu eta elkarlana sustatzeko grina dugu.
Hasieratik bertatik elkarteko kideen adierazpen askatasuna defendatu izan dugu. Gure kideen lanak ezagutzera emateko lagungarri izan daitezkeen entitate analogoekin harremanak ahalbidetu ditugu eta, gure sareen bidez, kideen parte hartze aktiboa sustatu dugu.
AEE/IEEk idazleok egiten dugun lana bistaratzea du helburu eta helburu du ere Elkartea euskal kulturaren aktibitatearen parte gisa irudika dadila, munduaren txoko honetatik gure ateak eta leihoak zabalduz, korronteak jalgi daitezen. Jendartearen parte izan nahi dugu; gainontzeko kultur eragileak aintzat hartu nahi ditugu, eurek ere aintzat har gaitzaten. Hitz gutxitan: Elkartea kideei eta, oro bat, jendarteari zabaldu nahi diogu.
Egungo Zuzendaritza Batzordea osatzen dute:
Presidentea: María Eugenia Salaverri
Presidente-ordea: Beatriz Celaya
Idazkaria: Santiago Liberal
Diruzaina: Javier Maura
Batzordekidea: Javier Otaola
Batzordekidea: Roberto Herrero