Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Bilboko Cámara liburu-denda, 2014ko Kultur Liburu-dendarik Hoberenari saria

Xehetasunak
01 Abendua 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Abendua 2014

Bilboko Cámara liburu-dendari egokitu zaio 2014ko Kultur Liburu-dendarik Hoberenari saria. Sari hau, Espainiako Liburu-saltzaileen Elkarteen eta Gremioen Konfederazioak ematen du.

Cámara orain gutxi zaharberritutako liburu-denda tradizionala da. Bizkaiko hiriburuko Euskalduna kalean kokatua, Javier Cámara da jabea eta berak libruru-dendaren Facebook orrialdean agertu bezala, gutxi barru hau ospatzeko festa on bat egingo da.

Javier, pasa den irailean Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatutako ‘Egilea argitalpenaren mundu berrian’ izeneko jardunaldira gonbidatutako parte-hartzaileetako bat izan zen. Bertan adierazi bezala, liburu-saltzaileek egun duten arazo nagusietako bat “heltzen zaigun guztiaren artetik aukeraketa egitea” da, “horregatik”, zioen, “konfiantza gehiago badut argitaletxe independenteengan, izan ere, orokorrean, kantitatearen alde baino, kalitatearen aldeko apustua egiten baitute”.  
Zorionak Javierri eta Cámara Liburu-dendan egunez egun lana posible egiten duten orori!

Javier Minak Badajozeko Diputazioaren Poesia Esperimentaleko Sariaren accesit bat irabazi du

Xehetasunak
26 Azaroa 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Azaroa 2014

Donostian bizi den Javier Mina idazle nafarrak Badajozeko Diputazioak antolatutako XII. Poesia Esperimentaleko Sariaren accesit bat irabazi du 'Genérico' lanari esker. Zamorako Julio Fernández Peláezen 'Útil para la extracción de la locura' izenburuko ikus poesia lana gailendu da. Beste accesita Dulce Escribanok jaso du, 'Autoengaño' lanarekin. Sariaren deialdira 132 lan aurkeztu dira.

'Genérico' lana tamaina handiagoan.

La obra 'Útil para la extracción de la locura', realizada por el zamorano residente en Vigo Julio Fernández Peláez

Ver más en: http://www.20minutos.es/noticia/2303105/0/obra-util-para-extraccion-locura-gana-xiii-premio-poesia-experimental-diputacion-badajoz/#xtor=AD-15&xts=467263

Garridok 'El patio inglés' eleberria aurkeztuko du Donostian

Xehetasunak
26 Azaroa 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Azaroa 2014

Oraingo honetan, Gonzalo Garridok 'El patio inglés' eleberria aurkeztuko du hiriburu gipuzkoarrean. Azaroaren 27an, osteguna, arratsaldeko  19.30etan Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan, San Jeronimo kaletik sartuta (Alde Zaharra).

Bere bigarren eleberri honetan, 'Las flores de Baudelaire' eleberria eta gero, egileak berak aditzera eman duenez “zerbait pertsonalagorako erregistro aldaketa” topatuko dugu. Bizitzaren, kamusada eta minaren inguruko istorio barne-barnekoa. Eleberriak senideen arteko iskanbilatan jartzen du arreta, gure jendartearen zenbait planteamendu bidegabeetan, gure patua onartzeko zailtasunean".

Euskadiko Ikus Poesiari eskainitako ‘Veneno’ aldizkariaren zenbakiaren aurkezpena Bilbon azaroaren 27an

Xehetasunak
25 Azaroa 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Azaroa 2014

1965. urtean Bilbon Estatu mailako lehenengo “Poesia Zehatzaren Erakusketa” burutu zenetik, egun arte asko eta asko izan dira poesia mota original eta eder honetan aritu diren euskal poetak.  Garapen artistiko hau dela eta, Veneno aldizkariak bere 183garren zenbakia osorik eskaini nahi izan dio ‘Ikus Poesia Euskadin’ (2014) lemapean; antologia honetan 26 egile eta sortzaileen lanak jasotzen dira.

Aurkezle arituko dira Asociación de Escritores de Euskadi /Euskadiko Idazleen Elkartearen (AEE/ EIA) zuzendaritza batzordeko kidea Javier Maura Barandiarán; ‘Veneno’ aldizkariko editore eta poeta den Francisco Aliseda; eta Mikel Jauregi, ikus poeta eta, besteak beste, AEE/EIEk antolatutako Juan Carlos Eguillor Nazioarteko III. Ikus Poesia Sariaren irabazlea. Aurkezpena Bilboko Alhondiga Kultur Gunean egindo da, azaroaren 27an, arratsaldeko 19.00etan.

Francisco Alisedaren testua

Savaterrek azken lau urteotako bere artikuluen bilduma argitaratu du

Xehetasunak
20 Azaroa 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Azaroa 2014

Fernando Savaterrek argitara eman berri du '¡No te prives! Defensa de la ciudadanía' (Ariel argitaletxea). Azken lau urteotako bere artikuluen bilduma da eta horri europar hauteskundeak eta gero idatzitako epilogoa gehitu dio, aztertuz jendartearen kontzeptua, hiritarron eskubideak eta betebeharrak eta horrek guztiak lurralde, etnia edota hizkuntza bat zein beste izatearekin duen erlazio eza.

Savater, idazlea, Madrilgo Complutense Unibertsitatean Katedraduna da. Berrogeita hamar lan baino gehiago argitaratu ditu, saiakera politiko, literario eta filosofikoak, narrazioak eta antzerki lanak tartean. Gainera, espainiar nahiz atzerriko prentsan ehunka artikulu idatzi ditu. Bere liburuetako zenbait hogei hizkuntza baino gehiagora itzuli izan dira.

Bideoa Youtuben

Página 121 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 116
  • 117
  • 118
  • 119
  • 120
  • 121
  • 122
  • 123
  • 124
  • 125
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio