Aimar Rollánek 'Anhelo de luz' argitaratu du
- Xehetasunak
Idazle gipuzkoarrak Creación Argitaletxearen eskutik 'Anhelo de luz' liburua argitaratu berri du. Testua jada bertsio elektronikoa argitara emana zegoen eta orain paperezko edizioan eskaintzen zaigu.
Bere argia galdu duen gizona du protagonista, izandako argiaren oroitzapenaren izpi gutxi batzuk gogoan bizirik gordetzen dituen gizona, alegia. "Iheskortasun horrek bere gogoa torturatzen du –dio egileak- eta altxor preziatu hura berreskuratzeko bideari ekiten dio. Depresioa, tristura eta malenkoniaren faseetatik igaroko da, argiaren galeran gozatuz. Hasierako faseetan, galdutako argia emakumezko baten maitasunarekin identifikatzen du, hots, imajinatutako emakume bat bakarra osatzen duten emakume askoren maitasunarekin. Maitasuna horren galera izango da bere malenkoniaren hauspoa. Bere horretan aurrera egin ahala, galdutako argi hori zerbait sakonago eta sutilagoaren parte dela onartuz doa, bere arimaren erresumaren darion argia dela ulertuz doa… Onartuz doa min emozional horrek jatorrizko iturritik aldendua egoteak eragiten diola".
Gehiago irakurri: Aimar Rollánek 'Anhelo de luz' argitaratu du
Elisa Ruedak parte hartuko du gaur 'Letras para el arte' ekimenean, Artiumen
- Xehetasunak
Elisa Rueda idazleak Artiumen gaur burutuko den 'Letras para el arte' ekimenean hartuko du parte. Rueda, 2003an Carmela Garciak ‘Paraiso’ izeneko sailaren baitan egindako ‘Sin título’ formatu handiko argazkiaz arituko da.
Argazki horretan, Carmela Garcíak imajinatzen duen paradisuaren bere ikuspegia islatu du, galdutako paradisuaren irudia, alegia. Bere ekoizpen ia osoan zehar gertatu bezala, paisaiaren handitasunari aurre egiten dioten emakumezkoak dira protagonista, paisaia garaikide baten aurrean jarritako Friedrichen koadro batetik irtendako emakumeak bailitzan.
Hitzordua da gaur, martxoak 10, asteartea, arratsaldeko 19:30ean. Aurtium Auditorioa. Frantzia Kalea, 24. Gasteiz. Sarrera libre eta daonekoa da.
Elías Mas Serra, AEE/EIEko kide berria
- Xehetasunak
Euskadiko Idazleen Elkarteak ongi etorria eman nahi dio Elías Mas Serra bazkide berriari. Poeta eta arkitektoa, Más Serra Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik Doktorea da.
Honako lan hauen egilea da: “Litúrgia de les hores”(1986), “Ab ortu solis”(1987), “Samos”(1989), “Trilogia Àtica”(1985-2007), “El jardí i les hores”(2008), “Itinerari”(2008), “La ciutat impossible”(2013) y, en castellano, “Poema urbano”(1991-2005), “Entre equinoccios”(1996-2007) “Puerta de carros”(2011) eta “Prefiero el pez” (1992-2005) antologia, besteak beste.
Honako Poesia Sariak jaso izan ditu: Rovira Redorta, 1985; Bergantí i Goleta, 1985 (accèssit); Miquel Martí Pol, 1986; Josep Munteis-Ciutat d’Olot, 1987; Enrique Ferrán-Revista El Ciervo, 1987; Jacint Verdaguer-Calldetenes, 1985,1986 eta 1989 eta, orain gutxi, Recull de Blanes Sarian finalista izan da (2008), Mn. Narcís Saguer 2008ko Poesia Saria irabazi du Vallgorguinan eta Abadesen (Segovia) Luís Ayuso del Pozo Poesia Sarian ere gailendu da.
Luis Bañeresekin elkarrizketa
- Xehetasunak
'Bilbao, 1492. ¡No hay huevos!' eleberriaren egilea “Conoce Bilbao con Esme' blogerako elkarrizketatu egin dute
- Benetan, nolakoak garen bilbotarrok… Amerika aurkitu dugula eta guzti pentsatzen dugu!
- Kontinente berrirako bidaia hari eroalea neukan alde batetik eta, bestalde, bilbotar bati gehien gustatzen zaiona apostua irabaztea zela ustea. Beraz, bi ideiak nahastu nituen eta segituan zergatik ez? pentsatu nuen
Juan Carlos Márquezekin elkarrizketa El Correon 'Los últimos' eleberriari buruz
- Xehetasunak
Elena Sierra kazetariak Juan Carlos Márquez elkarrizketatu du eta El Correo egunkariko Territorios izeneko gehigarri kulturalean sakon aritu dira 'Los últimos' eleberriari buruz. "Genisiaren errebisio bat idatzi dut", dio elkarrizketaren titularrak; testuan Marquezek azaltzen du ‘Los últimos’ liburua idazteko gogoan izan dituela Bradbury eta Huxleyren eleberriak, bai eta Orwellen distopiak ere”.