Mertxe Manso idazlearen literatura proiektu ugariren aurkezpen agenda
- Xehetasunak
Mertxe Manso idazlearen agenda bizia elkar banatzen dizuegu. Barakaldon (Bizkaia) jaio eta Cádizen bizi den idazle honek bere azken hiru proiektuak aurkezten ari ditu. Jarraian, horien datak zehazten dizkizuegu eta obra bakoitzari buruz hitz eginen dizuegu ere:
- Bajo las estrellas de Otto (Mr Momo argitaletxea), Donata Díazen ilustrazioekin. Haurrentzako (8-12 urte) olerki bilduma
Azken larunbatean, urriak 22, aurkeztu zen Salobreñan, 1616 Books Liburu dendan.
Datorren azaroaren 5ean Granadan aurkeztuko da, Picasso Liburu dendan (Obispo Hurtado kalea, 5), 12:00etan.
- Mirlos blancos(Adeshoras). Helduentzako olerki bilduma
Aurkezpenekin jarraituz, azaroaren 26an, Mertxe Manso Granadako Obispo Hurtako kaleko Picasso Liburu dendara itzuliko da ‘Mirlos Blancos’ izenburua daraman helduentzako bere azken olerki bildumarekin (2021eko abenduan argitaratua).
- Salmarina y el Planeta Tierra (Facua), Elena Melladoren ilustrazioekin. 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendua
Amaitzeko, urriaren hasieran “Salmarina y el Planeta Tierra” ere aurkeztu zela gogorarazten dizuegu. Liburu berri hau, Elena Mellado ilustratzailearekin batera landua, ura aurrezteko eskola-tailerren baitan egin da, ‘1 Gota X 1 Vida’ izena daramaten tailerrak alegia, Facua-k 2008tik hona egiten dituelarik eta Mertxek eta Elenak 2012 urteaz geroztik daramate haiekin lankidetzan.
“Microorganismos” aurkezten dizuegu, Ángela Mallénen aforismo bilduma
- Xehetasunak
Ángela Mallénen azken obrak "Microorganismos” du izenburutzat, El Desvelo Ediciones etxeak argitaratu du eta Victoria O’May-k egindako azala darama. Aforismo bilduma bat da, izaki mikroskopiko ñimiño horiek gogorarazten dituzten eta emozioarekin konektatzen duten jakituria kapsulak bailiran.
Microorganismos liburuak borondate oneko ekosistema bat sortzen du pentsamenduan. Afera soziopolitiko eta filosofikoen sintesia eta xurgapena mesedetzen duten funtsezko esaldi probiotikoekin osatzen da, eta komunikazioaren bakterio patogenoei aurre egiten laguntzen dute gainera. Mikroorganismo probiotikoek, aparatu sentsorialaren infekzioen aurrean sistema inmunologikoa sendotzen laguntzen dute. Ez dute biosfera desorekatzen.
Gehiago irakurri: “Microorganismos” aurkezten dizuegu, Ángela Mallénen aforismo bilduma
Xabier Gutiérrezek “El refugio de las mariposas” aurkeztu digu, noir gastronomikoko bere sagaren azken alea. Obra hau bihar jarriko da salmentan eta urriaren 21etik 23ra aurkeztuko da Tenako Ibarrean
- Xehetasunak
Bihar "El refugio de las mariposas" plazaratuko da, Xabier Gutiérrezen noir gastronomikoko sagaren azken alea, Editorial Destino (Grupo Planeta) argitaletxearen eskutik.
Lehenik Elena Castaño moda diseinatzailea izan zen, Cristian ikaslearekin batera, ondoren Esperanza Moreno enologoa, Roberto kamerariarekin batera, bere hirugarren eleberriarekin Ferdinand Cubillo kritikari gastronomikoa izan zen, eta argitaratua duen azken liburuan, “De entre el humo”, catering enpresa bateko langile bat. Orain, “El refugio de las Mariposas” eleberriarekin, Xabier Gutiérrezek misterio eta suspensezko ibilbide bat kontatzen du, Tenako Ibarrak ezkutatzen dituen leku eta txoko batzuetan barna, hots Sabiñánigo, Biescas, Tramacastilla, Escarrilla, Panticosa eta Formigal, emakume baten arrastoak jarraituz.
Eleberria, bere protagonistak bezala, Tenako Ibarrean barneratzen da, leku eta txoko misteriotsuak aurkituz. Bere irakurleak harrapatuko dituen eleberria.
Obra berria bi maila ditu: bere kanpoko azala suspensea, misterioa, entretenimendua, Afrikako erritual magikoak, Tenako Ibarreko leku menditsu ikusgarriak eta noir gastronomikoko dosi neurtuak. Dena beltza eta ironikoaren erdibidean dagoen umorearekin gatzpipertua. Liburuaren barrualdea, kontakizunean zehar modu mailakatuan garatzen diren bi kontzeptutan, galdera askorekin, murgiltzen da; zoria eta erlijioa. Biak hitzak modelatuz doaz azkeneko ekuazioa eratu arte, hori ebazteko arduradunak haiek beraiek izatea utziz.
Aurkezpenak:
Oraingo honetarako, Xabierrek bere pertsonaien bidaietako batzuk berrikustea erabaki du, nazio mailako aurkezpena Ibar horretan eginez, aurkezpen ekitaldiak Biescas, Panticosa eta Barbastron egingo direlarik, hiru tokiek bere eleberrian, arrazoi ezberdinengatik, protagonismoa dutelarik. Aurkezpen hori urriaren 21, 22 eta 23an egingo da. Honakoa da aurkezpenen agenda:
Ostirala, urriak 21:
- 11:30. Harrera eta aurkezpena Bodega Enaten (Barbastro).
- 19:00. Liburuaren aurkezpena Pablo Neruda Kultura Etxean, Biescasen (Liburu sinatzea).
- 21:15. Afari literarioa Panticosako Bainuetxeko Jatetxean, egilea bertan egongo delarik.
Larunbata, urriak 22:
- 11:00. Udazkeneko Azokaren inaugurazioa Biescasen.
- 17:30etik 19:30era. Liburuen salmenta eta aleen sinatzea Azokako standean.
Igandea, urriak 23:
- 12:30etik 13:30era. Liburuen salmenta eta aleen sinatzea Biescaseko Udazkeneko Azokako standean.
- 15:00. Bazkari literarioa Casa Belion (Panticosako Kanpingeko Jatetxea), egilea bertan egongo delarik.
Egingo diren bazkari eta afarietan, parada honetarako bereziki diseinaturiko menuak eskainiko dira, liburuan agertzen diren eta bere protagonistek dastatzen dituzte plater eta ardo batzuk mahaira ekarriz. Chefak: Xabier Camprubi (Balneario Panticosa) eta Antonio Fajarnés (Restaurante Casa Belio).
María Jesús Lezari AEE/EIEra ongietorria eman diogu
- Xehetasunak
Atseginez iragartzen dizuegu María Jesús Leza idazlea Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Margolaria eta ilustratzailea. 1992 urteaz geroztik idazketa lanetan aritu da. Lehenik, kontakizunak, ondoren narratiba, nagusiki gazteentzako: “El guiño de la bruja” (Bartzelonako Editorial Juventud argitaletxeak antolatutako gazte lehiaketan finalista) eta “Estrella de mar” (Editorial Everest argitaletxeak antolatutako gazte literatura lehiaketan finalista). 2009An gazte literaturako Lazarillo Sarirako “Un verano en el norte” bere eleberria hautatu zuten. “Estrella de mar” bere obra euskaraz argitaratu du Donostiako Elkar Argitaletxeak.
2005ean “Verdi o la fuerza del sino y otros relatos sobre músicos” lana argitaratu zuen Madrilgo Editorial Alpuerto argitaletxearekin, eta 2008an, argitaletxe berean, “Suite oriental y otros relatos sobre música” eta “Tres genios ante el piano” lanak plazaratu zituen.
2009an, Jorge Díaz-Lezarekin batera “El manuscrito de San Florián” eleberria argitaratu zuen Entrelíneas argitaletxearekin.
2015ean, Cuadernos del Laberinto argitaletxearekin, “Recuerdo del Norte” kontakizun liburua argitaratu du, 2016ko Euskadi Literatura Sarian gaztelaniazko modalitatean finalista suertatuz.
2016an Euskadi Literatura Sariko finalista izan zen.
2019an “Nombres de mujer” kontakizun liburua argitaratu zuen Eirene Editorial argitaletxearekin. Hamaika kontakizun jasotzen dituen liburua da, bertan emakumearen ahotsa protagonista eta hari eroalea delarik: aro eta klase sozial ezberdinetakoak diren emakumeak zehazki. Obrak egilearen beraren ilustrazioak ditu ere. Kontakizun guztietako emakumeak ausartak eta adimentsuak dira, eta badakite zer nahi duten. Horietako batzuk ekintzaileak eta anbizio handikoak dira; beste batzuk inposaketa eta oztopoetatik kanpo erabakiak hartzen dituzte; eta gehienek, hasiera batetik erabaki duten bidea kosta ahala kosta jarraitzen dute. Kontakizun batzuek hausnarketara eramaten dute, emozionatzera, eta horietako batzuek, ironia apur bat dakarren umore sotilarekin dibertitzeraino ere eramango gaituzte.
Ongi etorria AEE/EIEra, María Jesús!
José Francisco Alonsori AEE/EIEra ongietorria eman diogu, jada aurresalmentan duen bere bigarren eleberria aurkeztuz
- Xehetasunak
Atseginez iragartzen dizuegu José Francisco Alonso idazlea Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Bilbon jaioa. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Filosofia irakasle moduan egiten du lan Valladolid hirian.
Genero poliziakoko eta misterio generoko idazlea, eleberri beltz hurbilaren aldekoa da, espresuki agertzen den indarkeriarik gabekoa eta eduki sozial sendoa duena. Gastronomia eta umorea erabiltzen ditu arma narratibo moduan.
2021eko azaroan bere lehen eleberria argitaratu zuen, "Pisto a la bilbaína" izenburuarekin eta Cosecha Negra Ediciones argitaletxearen eskutik. Loizaga irakasleak Bilboko kale eta tabernetan barna ibilbide bati ekiten dio, Begoña Letxearen bahiketak dakarren misterioa argitzen saiatuz. Loizaga irakaslearen gorabeheren lekuko mutu diren Bilboko hiriko kaleetan zehar nahasten diren misterioa eta jatun handiak, konplotak eta intrigak dituen istorioa da hau. Obra honekin, José Francisco Alonso ICUE Negro 2022 sariko finalista izan zen Cartagena Negran, 2021ean argitaratutako lehenbiziko eleberri beltz hoberenari sailean.
2022ko azaroan "Milhojas de jamón" plazaratuko du, Cosecha Negra Ediciones argitaletxearekin ere. Obra hau aurresalmentan dago jada. Loizaga irakaslearen abentura berri honen booktrailerra ikusi dezakezu.
Ongi etorria AEE/EIEea, José Francisco!