Antonio Mauraren 'Cartografía literaria de Brasil' liburuaren aurkezpena
- Xehetasunak
Azaroaren 19an, asteazkena, Madrilen Antonio Mauraren 'Cartografía literaria de Brasil' liburua aurkeztuko da. Casa América (Miguel Cervantes Aretoa) delakoan izango da aurkezpena, arratsaldeko 19, 30etan. Ekitaldian, idazlearekin batera, Espainian Brasilgo kontsula den João Almino idazleak eta Aline Pereira da Encarnação eta Víctor David López argitaratzaileek parte hartuko dute.
Antonio Maura brasildar sormen literarioa mapan jartzen hamarkadak eman ditu. Hitzaldi eta mintegietarako sortutako bere testuak, askotan ere idazle brasildarrak Espainiara bisitan etortzen direnerako eginak –berak egin ohi die harrera- bilduma sakon eta sutsu honetan jaso izan dira, bera bezalako analista maitemindu batek soilik sina dezakeen argitalpenean. Brasil irakurtzeko modu ugari dago; hau, Antonio Mauraren tankera da, XX. Mendea laburtzeko egin duen aukeraketa txukuna.
Errezitaldi poetikoa Bilbon Mª José Mielgorekin
- Xehetasunak
Mª José Mielgo Busturiaren 'Corazón ardido' liburuaren bertsoetan oinarritutako errezitaldi poetikoa. Azaroaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 19.30etan Bilboko Burtsa Gunean, Pilota Kalea 10. Zendu den Sorkunde Francés Vidal irakaslea eta idazleari egin nahi zaio honela omenaldia.
Errezitala Sacratif taldearen musikaz lagunduko da eta batera Idoia Mielgo Merino irudiak ikusi ahal izango dira; Palmi Merino Portela, Mª Ängeles Pérez Ondiviela, Juilán Bora eta Santiago Liberal izango dira ahotsak. Mª José Mielgo Busturiak Sorkunde Francési dedikatutako poemari jarriko dio ahotsa.
Javier Minaren 'El dilema de Proust' saiakerari buruzko aipamena
- Xehetasunak
El Diario Vascoko Santiago Aizarna kritiko literarioak Berenice argitaletxeak argitaratutako Historian zehar paseoaren inguru 'El dilema de Proust o el paseo de los sabios' izenburupean Javier Minak idatzitako saiakerari buruzko aipamen zabala idatzi du.
Gonzalo Garridoren 'El patio inglés' lanari buruzko artikulua
- Xehetasunak
'El camino de Ítaca' blogak Alrevés argitaletxeak orain gutxi argitara emandako Gonzalo Garridoren 'El patio inglés' lanari eskainitako artikulua dakar. "Euren heldutasuna edota nerabezaroa pasa den mendeko laurogeigarren hamarkadan bizi izan zutenentzako ezinbesteko testua da”, dio aipamenak.
Gonzalo Garridoren 'El patio inglés' liburua aurkeztuko da Bilbon
- Xehetasunak
Urriaren 31n, ostirala, Gonzalo Garridoren 'El patio inglés' liburua aurkeztuko da Bilbon. César Coca, El Correoko zuzendaritza laguntzailea eta Alrevés argitaletxeko Carlos Pujol egongo dira aurkezpen ekitaldian idazlearekin batera. Aurkezpena arratsaldeko 19.30etan Urkixo Zumarkaleko 9an dagoen Casa del Libro liburu dendan izango da.
Bere bigarren eleberri honetan, 'Las flores de Baudelaire' eleberria eta gero, egileak berak aditzera eman duenez “zerbait pertsonalagorako erregistro aldaketa” topatuko dugu. Bizitzaren, kamusada eta minaren inguruko istorio barne-barnekoa. Eleberriak senideen arteko iskanbilatan jartzen du arreta, gure jendartearen zenbait planteamendu bidegabeetan, gure patua onartzeko zailtasunean".
Protagonista, Pablo, laurogeigarren hamarkadako gazte bat da, “Zuzenbidea ikasten hasia patio ingeles bat duen etxe batean bere familiarekin batera bizi dena. Asteburuetan bere lagunekin irteten da, parranda, mozkortzera; neskalagunen bat edo beste izan du eta literatur zirkulu bateko kidea da, zeinari esker nahikoa polemiko izan den artikulua argitaratu duen egunkari batean. Bere gurasoek arraro xamar sumatzen dute, ezertarako gogorik gabe eta munduarekin bueltaka, nerabe gehienetan normala den jarrerarekin. Aldiz, egun batean, bere gurasoen harridurarako, aho bete hortz uzten ditu, egongelako leihoa zabaldu eta bere buruaz beste egiten duenean”.