Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Aimar Rollánek bere liburu berria aurkeztuko du New Yorkeko Liburu Azoka Hispano/Latinoan

Xehetasunak
07 Urria 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 07 Urria 2014

Aimar Rollán idazleak, datorren urriaren 10, 11 eta 12an New Yorken burutuko den 8garren Liburu Azoka Hispano/Latinoan hartuko du parte. Azoka horretan,  La Ovejita Ebooks-ekin elkarlanean argitaratutako  'El uno sin segundo' izenburuko bere liburu berria aurkeztuko du.

Bertan ere argitaletxeko zuzendaria den Juan Navidad egongo da.
'El uno sin segundo' bizitzaren oinarrizko kontuen inguruko saiakera filosofikoa da. 30 gai ezberdin jorratzen ditu, besteak beste, osasuna, zoriontasuna, maitasuna, sufrimendua, existentzia bera edota heriotza dituelarik mintzagai. "Oro bat oso modu laburrean jorratuak, teknizismo handirik gabe, izan ere publiko guztiei zuzendutako lana baita, bizitzaren filosofiara sarrera gisa”, azaltzen du idazleak.

Gehiago irakurri: Aimar Rollánek bere liburu berria aurkeztuko du New Yorkeko Liburu Azoka Hispano/Latinoan

Gonzalo Garridok 'El patio inglés' argitaratu du, bizitza, kamusada eta minaren inguruko istorio barne-barnekoa

Xehetasunak
06 Urria 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 06 Urria 2014

Merkatuan da jada Gonzalo Garridoren 'El patio inglés' eleberria (Alrevés Argitaletxea). Bere bigarren eleberri honetan, 'Las flores de Baudelaire' eleberria eta gero, egileak berak aditzera eman duenez “zerbait pertsonalagorako erregistro aldaketa” topatuko dugu. Bizitzaren, kamusada eta minaren inguruko istorio barne-barnekoa. Eleberriak senideen arteko iskanbilatan jartzen du arreta, gure jendartearen zenbait planteamendu bidegabeetan, gure patua onartzeko zailtasunean".

Protagonista, Pablo, laurogeigarren hamarkadako gazte bat da, “Zuzenbidea ikasten hasia patio ingeles bat duen etxe batean bere familiarekin batera bizi dena. Asteburuetan bere lagunekin irteten da, parranda, mozkortzera; neskalagunen bat edo beste izan du eta literatur zirkulu bateko kidea da, zeinari esker nahikoa polemiko izan den artikulua argitaratu duen egunkari batean. Bere gurasoek arraro xamar sumatzen dute, ezertarako gogorik gabe eta munduarekin bueltaka, nerabe gehienetan normala den jarrerarekin. Aldiz, egun batean, bere gurasoen harridurarako, aho bete hortz uzten ditu, egongelako leihoa zabaldu eta bere buruaz beste egiten duenean”.

Gehiago irakurri: Gonzalo Garridok 'El patio inglés' argitaratu du, bizitza, kamusada eta minaren inguruko istorio...

Juan Carlos Márquezek 'Los últimos', zientzia-fikzio humanistako eleberria argitaratu du

Xehetasunak
25 Iraila 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Iraila 2014

'Los últimos', Salto de Páginak argitaratua, meatsu misteriotsutik bizirik irten den pertsona talde baten, hots erabat erraustua dagoen Lurran barna Diney Worlden babesten den pertsona talde baten istorioa kontatzen digu.

Márquezek azaldu bezala, zientzia-fikzioko edota fantasiazko istorio bat idazteko grina zuen eta 'Los últimos'  da horren emaitza. “Urtetan egon nintzen ideia hori buruan nuela, bueltaka; akzioa eta abentura pertsonaien barne pultsioekin elkartzea zen ideia. Nolabait ere nahasketa hori izendatzeko zientzia-fikzio humanista kontzeptua baliatu dut. Ez nuke liburuaren muina azaletaru nahi, baina esan dezaket Apokalipsiaren ondoren, etorkizun gertu batean Genesia errebisatzen duen  eleberria dela (niretzat Biblia genero fantastikoaren jatorrian kokatzen den liburu nagusietako bat da). Irakurleak bertan topatuko ditu mutazioak, kanibalismoa edota espazio-bidaiak, besteak beste, eta batera pertsonai oso gizatiarrak, bere azkenean dauden arran, gizadia babesteko goiburu argia dutenak. Gustukoa izanen duzuelakoan nago”.

Liburuaren lehenengo aurkezpena Madrilen egingo da, urriaren 17an, ostirala, 20:00etan, Tipos Infames liburu-dendan. Bertan parte hartuko dute Antonio Rómar idazleak, Pablo Mazo argitaratzaileak eta egileak berak. Bigarren aurkezpena Bilbon egingo dute, urriaren 24ean, ostirala,  19:30etan, Tintas liburu-dendan (Alameda de San Mamés), Jon Bilbao idazlearen, Pablo Mazo argitaratzailearen eta idazlea beraren eskutik.

'Los últimos' liburuaren lagin bat irakurri

Urriaren 3an III Nazioarteko Ikus-Poesia Sariaren erakusketa inauguratuko da Donostian

Xehetasunak
25 Iraila 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Iraila 2014

Urriaren 3tik 17ra Donostiako Loiola Kultur Etxean Juan Carlos Eguillor III. Nazioarteko Ikus-Poesia Sarira aurkeztutako lanez osatutako erakusketa egongo da bisitagai. Osotara, 23 lan jasotzen ditu erakusketak. Inaugurazioa arratsaldeko zazpietan izango da.

Asociación de Escritores de Euskadi / Euskadiko Idazleen Elkartea antolatutako Saria Kataluniako Óscar Sotillos artistak irabazi du aurten,  ‘Equidistancia’ lanari esker. Batera, accesit bi banatu dira, bata Granadako Raúl Reguerasen  ‘Ayer’ lanari eta bestea, Julio Fernández Peláez galiziarraren ‘Metamorfosis social’ izenekoari.

Gehiago irakurri: Urriaren 3an III Nazioarteko Ikus-Poesia Sariaren erakusketa inauguratuko da Donostian

‘EGILEA ARGITALPEN MUNDU BERRIAN’, HAUSNARKETARAKO JARDUNALDIA

Xehetasunak
24 Iraila 2014 a argitaratuta
Noiz sortua: 24 Iraila 2014

Euskadiko Idazzleen Elkarteak pasa den irailaren 20an argitalpenaren orainaz eta etorkizunaz eztabaidatzeko jardunaldia antolatu zuen.  

Bilboko Alhondigan AEE/EIEk idazmena eta argitalpenaren arteko egungo harremanaren eta egoeraren inguruko analisi sakona egitea proposatu zuen, garai berri hauetatik erator daitezkeen negoziorako edota sormenerako aukerak zehazteko helburuarekin. Mahai inguruetan eta ponentziatan aritu diren adituen iritziak entzun eta gero, agerikoa da helburua lortu dela. Nabarmendu da eztabaidaren gaurkotasuna eta bertan emandako iritzi guztiek, baita publikoarenak ere, eskainitako baterako ikuspegia.  Jardunaldi honen bidez, AEE/EIEk idazleengandik eta argitalpen literarioaren forma berrietan gailentzen diren ekimenetan eta enpresatan adituak direnengandik lehen eskuko informazioa eskaintzeko aukera baliatu du.

Testu osoa irakurri

Página 124 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 119
  • 120
  • 121
  • 122
  • 123
  • 124
  • 125
  • 126
  • 127
  • 128
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio