Enrique Santamaría Urtiagak bere azken eleberria ezagutzera eman digu, “Elkano”, aste honetan Donostian eta Bilbon aurkeztu aurretik
- Xehetasunak
Enrique Santamaría Urtiaga idazleak “Elkano” bere azken eleberria plazaratu berri du, bertan marinel ospetsuaren figura historikoan sakonduz. Editorial Juventud etxeak argitaratu du obra hau eta Nostromo Literatura Sariko XXV edizioaren irabazlea izan da.
Enrique berari eskatu diogu “Elkano” obrari buruz hitz egin diezagun, eta honakoa da esan diguna: «Eleberri hau, Juan Sebastian Elkanoren figuraren gaineko lan eta ikerketako hiru urteren emaitza da. Bilaketa, poz eta frustraziozko hiru urte, pertsonaia honi buruz eta bere aparteko abenturari buruz kontatzen diguten historia errealitatetik urrun dagoela frogatuz.
»Eleberria bi gauza bilatuz idatzi da: lehena, kontakizun bizi eta atsegina izatea, irakurleari Elkanorekin eta bere kideekin batera ezezagunerantz bidaiatzea ahalbidetuz, haien itsasontzien branken aurrean irekitzen ari zuten mundurantz. Haien ondoan itsaso berriak eta lurralde berriak ezagutuko ditu, eta haiekin batera, itzuleran, gorte inperialaren intrigak pairatuko ditu.
»Bigarrenik, historiari zeharo leial izaten saiatu naiz. Kontatzen dena gertatutakoa da eta pertsonaien %90 baino gehiago errealak dira edo garai hartan bizi ziren eta Elkanok harremana eduki zezakeen gizon eta emakumeetan inspiraturik daude, gai izan naizen modurik leialenean gainera.
»Elkanoren benetako historia ikertzen ari nintzen bitartean, eleberria laguntzeko erreseina historikoa hain modu itzelean hazi da, saiakera independente bat bihurtu dela, “La vuelta de Elkano” izenburupean argitaratuko duelarik Eusko Ikaskuntzak liburu akademiko gisa datorren ekainean».
Obraren aurkezpenak
“Elkano” ostegun honetan aurkeztuko da, maiatzak 12, Donostiako Euskal Itsas Museoan . 11:00etan prentsaurreko bat egingo da eta 19:00etan publikoari aurkeztuko zaio Elkano eleberria, bertan Xabier Alberdi ( Euskal Itsas Museoko zuzendaria), Agustín Montori ( Nostromoren Lagunen Elkarteko presidente eta Editorial Juventud argitaletxeko ordezkaria), Ion Irurzun eta Rafa Zulaika (Elkano Fundazioa) eta Enrique Santamaría Urtiaga bera egongo direlarik.
Bere aldetik, ostiralean, maiatzak 13, obra Bilboko Itsasmuseumean aurkeztuko da
Eskerrak eman nahi dizkiogu Enrique Santamaría Urtiagari eleberri berri honi buruz hitz egin izanagatik eta zorionak ematen dizkiogu bere lanagatik. “Elkano” liburuak poz handiak ekartzea opa diogu.
Emma Crespok “La Soberana del Reino Eterno” bere obra berria aditzera eman digu, bihar Portugaleten aurkeztuko duelarik
- Xehetasunak
Emma Crespo idazleak bere azken eleberria aurkeztu digu, "La Soberana del Reino Eterno " izenburuarekin eta Malas Artes argitaletxeak plazaratua.
Irakurle gazteei zuzenduriko fantasiazko eleberria da eta genero ikuspuntu parekidetik narratzen da. Maitagarri guztien etxea den Betiereko Erresuman gertatzen den trama bat eta Lurreko institutu batean gertatzen den beste bat nahasten ditu. Bi kasuetan, protagonista bana aurreikusi gabeko egoerei aurre egin beharko diote. Rahnen-Duah eta Rebeca oso ezberdinak dira, baina biek amankomuneko puntu bat dute: gauzak ez zaizkie espero moduan irteten...
Egileari berari eskatu diogu obra berri honetatik gehien nabarmentzen duenari buruz hitz egin diezagun: “Feminismoak ere badu tokia fantasiazko generoan, XX mendetik emakumezko egile handiek erakutsi diguten moduan. Helburua ez da emakumezko pertsonaia garaiezin eta zeharo perfektuak eraikitzea, horiei merezi duten sakontasuna eta garrantzia ematea baizik. Haiek ere erdigunean egon behar dute, bere akatsekin eta erabaki okerrekin, haien ikuspuntu propiotik istorioen protagonista eta narratzaile izanez”.
Obraren aurkezpenak:
La Soberana del Reino Eterno bihar aurkeztuko da, maiatzak 4, 19:30etan, Portugaleteko Santa Clara Kultura Zentroan. Gainera, maiatzaren 18an, 19:00etan, Santurtziko Dorretxean , Emma Crespok literatura tertulia batean parte hartuko du Garazi Albizua idazlearekin batera: “Feminismoa zientzia fikziozko eta fantasiazko literaturan: Lara de Altopico eta La Soberana del Reino Eterno”.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Emma Crespori bere kolaborazioagatik eta zorionak ematen dizkiogu ere obra berri honengatik, poz handiak ekartzea opa diogularik.
Santiago Liberalek “Storm” bere olerki liburu berria aurkeztu du datorren maiatzaren 5ean Castro-Urdialesen
- Xehetasunak
Santiago Liberalek bere olerki liburua berria aurkeztu digu. “Storm” (Ekaitza) da bere izenburua eta Editorial TarQus etxeak argitaratu du. Pandemiak bete betean hartu eta aldaketa ugari izan zituen obra hau, azkenean, argitara emango da. Santiago Liberal errealitatea eta gizateriak aurre egiten ari dizkion egoera zailak gordintasunez jorratzen dituen olerki liburu bat da.
Hau da egileak berak obra honi buruz esan diguna: «Duela urte batzuetatik hona, mundu honetan gertatzen diren jazoera tristeek poema bakoitza markatu dute. Pessoak hala esan zuen: “poeta plantak egiten dituen pertsona da”. Olerki liburu honetan ez naiz plantak egiten aritu, giza kalamitateen oihartzuna jaso dut. Zinez olerki bilduma gogorra da, gogortasun handiko ekaitza.
»Ekaitzek metaforikoki gure buruak mozten ari dituzte: krisialdi finantzarioa, gazte langabezia, kalkula ezinezko sarraskia eta heriotzak eragin dituen pandemia bat, klima aldaketa, genero indarkeria, immigrazioa/arrazakeria, eta hori guztia albo-kalteetan amaitzen da (agian bete betean hartu ez gaituen arren, ziurrenik alboko moduan nahiko pairatu dugu)»
"Storm" poema sortetan banatzen da:
- Pandemia: “I-etik XVIII-ra” poema sorta, halako izenburuekin: ¡Cuidado! (CV) covid 19-I, Pandemia covid-19-III, Mano al corazón covid 19-VI…
- Klima aldaketa: “I-etik VIII-ra” poema sorta, halako izeburuekin: S.O.S Cambio climático I, Gota Fría cambio climático II, Tierras Milenarias cambio climático V…
- Genero indarkeria: “I-etik XIII-ra” poema sorta, halako izenburuekin: La Igualdad ¡Basta ya! I, Me has golpeado ¡Basta ya! V, Otra muerte más ¡Basta ya! XII…
- Immigrazioa/arrazakeria: zenbakitu gabeko poema sorta (13 poema osotara), halako izenburuekin: Desesperado, Olas asesinas, No me gusta el mar…
- Albo-kalteak: “I-etik XVI-ra” poema sorta eta zenbakitu gabeko lau amaierako poema, halako izenburuekin: Quien tenga fe III, Palos de ciego X, Lamento XVI.
Datorren ostegunean, maiatzak 5, 19:00etan, Castro-Urdialeseko la Residencia Kultura Zentroan (María Aburto kalea, 4) Storm (Ekaitza) aurkeztuko da, sarrera irekiarekin 33 lagunentzako tokia bete arte. María José Mielgo Busturia idazle eta AEE/EIEko kideak aurkeztuko du ekitaldia, eta Purificación Mínguez eta Joserra Expósito rapsodek parte hartuko dute ere. Liburuaren salmentatik lortuko den diruaren zati bat Ukrainara bideratuko da.
Jarraian, “Storm” liburuko poema batzuk elkar banatzen dizkizuegu, liburua osatzen duten bost sorta bakoitzeko bana, Santiago Liberalek modu eskuzabalean gurekin elkar banatu nahi izan baititu. Eskerrak ematen dizkiogu poema hauengatik eta arrakasta handia opa diogu liburuarekin.
Luis Mari De Juani AEE/EIEra ongietorria eman diogu
- Xehetasunak
Atsegin handiz iragartzen dizuegu Luis Mari De Juan Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Ordizian Jaioa, geografoa eta segurtasun eta ingurumen teknikaria da, bai eta eskalada, atletismo eta rugby zale sutsua ere. Zientzia fikzioa asko atsegin du, bereziki egile klasikoena.
Ingurumenari dion maitasun eta errespetuak, enpresentzako ingurumen aholkularitza enpresa sortzera eraman zuen 1994an.
Bere lehen eleberria, "Osiris, viaje a la eternidad", 2017an argitaratu zen Erroeta argitaletxearekin. Harekin zientzia fikziozko saga bat hasi zuen, "Nacimiento" liburuarekin jarraituz 2021eko amaieran, ALT argitaletxearen eskutik. Obra hauen ondoren beste bi eleberri etorriko dira, tetralogia bat osatuz.
“Nacimiento” lehen liburuaren prekuela da, “Osiris, viaje a la eternidad” liburuarena alegia, bertan 3000 urtea baino lehenagoko urteetara itzuliz, horrela mundua eta airean geratu ziren beste gai batzuk azaldu ahal izateko.
Gai horien artean, teknologiak lortutako maila, asteroideek sentitzeko gaitasunik ote duten edo erlijioak gure bizitzetan hartu duen garrantzia jorratzen dira, obra honetan horiek guztiak azalduz. Bertan gizakiak eta teknologia harrigarriki garatua duten androideak elkarrekin bizi dira, estatuak eta armak desagertu diren gizarte batean, ezagutza eta fedea gailendu direlarik. Iraganeko akatsetatik asko ikasi da, baina gizakien instintu autosuntsitzailea ekiditeko asmoarekin sartu zaien proteina batek intimotasuna eta askatasuna ostu die.
Ongi etorria AEE/EIEra, Luis Mari!
#LiburuarenEguna2022: gure bazkideen sinatzeak eta aurkezpenak
- Xehetasunak
#LiburuarenEguna2022 iristear da eta atsegin handiz itzultzen gara bertara kalean liburuekin eta egile eta irakurleen arteko elkarrekintzarekin gozatzera.
Artikulu honetan AEE/EIEko bazkide ugarik programaturik dituzten sinatze, aurkezpen eta ekitaldi batzuk jasotzen ditugu.
Apirilak 22
19:00etan, Madrilgo La Noche de los Libros-en, Amelia Serraller idazleak, hainbat itzultzailerekin batera, errusieraz idazten duen Isaak E. Bábel idazle judu ukrainarra eta Nikolái G. Chernyshevski filosofoa omenduko ditu. Informazio gehiago.
Apirilak 23
Jorge Urreta idazleak egun osoa emango du Bartzelonan “El noias” bere obra sinatzen, Meiga Edicionesen standean (Unibertsitate Plaza).
Edurne Maionak “Tierra mágica” liburuaren aleak sinatuko ditu Castelldefelseko Elizaren Plazan, Angels Fortuneren standean.
Goizean. Ricardo Díez Pellejero Zaragozako Independentziaren Paseoan egongo da, Olifante, Ediciones de Poesíaren etxetxoan.
12:00etan, Abel Amutxategi idazleak bere obrak sinatuko ditu Barakaldoko Liburu Azokan, Sorgin Liburudendaren standa.
12:00etan Julio Santos / Patricia Pérezek Txano eta Oscarren Abenturen liburuak sinatuko dituzte Donostian, Elkar argitaletxearen standean (Gipuzkoa plaza). Informazio gehiago.
12:30etan. Juan Infantek Garrincharen bere eleberriak sinatuko ditu Bilboko Arenalean, Elkar Iparraguirreren standean.
12:30etan. Luisa Etxenike Donostiako Liburu Azokan egongo da (Gipuzkoa Plaza) Zubieta Liburudendaren etxetxoan. Informazio gehiago.
12:30etan. Dory Lansorenak "Cuando las miradas gritan" bere olerki liburu berria aurkeztuko du Trintxerpeko Alkateordetza aretoan egingo den jaialdi batean. Euskadi etorbidea z/g. Pasaia
17:00etan. Luisa Etxenike Donosti l¡Liburudendan egongo da (Bilbao plaza, 2). Informazio gehiago
17:00etan. Ainhoa Urberuaga Bilbon egongo da Lápices Liburudendaren etxetxoan (Zorroza).
17:30etan. Julio Santos / Patricia Pérez Donostia etorbideko Casa del Libro-n egongo dira. Informazio gehiago.
18:00etan. Xabier Gutiérrezek "Tiburcio, el tiburón cocinero" liburuaren aleak sinatuko ditu Donostiako Liburu Azokan (Gipuzkoa Plaza) en el Elkaren standean.
18:30etan. Luisa Etxenike Lagun Liburudendan egongo da (Urdaneta kalea 3), Donostia. Informazio gehiago.
Apirilak 24
11:30etan. Javier Gil Díez-Condek "La imagen heróica" bere liburuaren aleak sinatuko ditu Irungo Liburu Azokan (Zabalgune Plaza).
12:00etan. Eva M. Soler / Idoia Amo bere obra guztiekin egongo dira Barakaldoko Liburu Azokan, Sorgin Liburudendaren standean.
12:00etan. Dory Lansorenak “Cuando las miradas gritan” sinatuko du Irungo Liburu Azokan. Elkar Standa.
18:00etan. Julio Santos / Patricia Pérez zuzenean arituko dira @petita_amelie Instagramean Sant Jordi berezi hau ospatzen eta Txano eta Oscarren Abenturak bildumako katalanez argitaratutako seigarren liburuari buruz hizketan. Informazio gehiago.
#LiburuarenEgun zoriontsua denoi!