Arwen Greyk bere azken eleberria aurkezten digu, “La increíble historia de amor de Hans Gandía (y su Beatriz)”
- Xehetasunak
Gaur "La increíble historia de amor de Hans Gandía (y su Beatriz)" eleberria salmentan jarri da, Macarena Sánchez Ferro idazlearen azken eleberria, ezagunagoa Arwen Grey pseudonimoa darabilen eleberri erromantikoen egile moduan. Obra ebook formatuan plazaratu da Harper Collins argitaletxearen HQÑ zigiluaren eskutik.
Egileari berari eskatu diogu bere eleberriari buruz hitz egin diezagun. Honakoak izan dira bere hitzak:
«Beti pentsatu izan dut modu erdeinagarrian «entretenituak» direla dioten eleberriek merezi gabeko prentsa txarra dutela. Hala ere, horietara jotzen dugu egun txar bat dugunean eta gure arazo guztiak ahaztu nahi ditugunean. Izan ere, nork dio eleberri entretenitu bat ezin dela ongi idatzia egon eta bide batez pentsatzeko zeozer utz diezagukeenik?
»Ni ez naiz inor esateko istorio hau eleberri horietako bat den edo ez, baina nire ustez dibertsio ordu batzuk pasatzeko lagungarria izan daiteke eta, zergatik ez, ezpainetan irribarre bat marrazteko ere.
»”La increíble historia de amor de Hans Gandía (y su Beatriz)” eleberria, inondik inora idilikoa ez den Venta del Hoyo izeneko herri batean girotutako sail baten zati da. Protagonista, Hans Gandía, jainkotutako idazle harroputz bat, “La nube azul” eleberrian, saileko lehenean alegia, pertsonaia sekundarioa izandakoa, irakurleak gogoko ez izateko aukera guztiak zituen, baina, aurreikuspen guztien aurka, bere baitan erreskatatu daitekeen zerbait dioen nolabaiteko zaurgarritasun bat ikusten dugu beregan (eta ez da bere Pantene ilea ez eta bere iragarkietako irribarrea).
»Beatriz, lokatzetan (literalki) goitik behera lohitzen duen emakumea, ez dago festa askotarako: ama ezkongabea da, azienda abeltegi bat ia bakarrik darama, senar ohi batekin eta ama jasanezin batekin borrokan dabil, desastrerako prest dago... eta inspirazio bila dabilen idazle moduan iristen da desastrea.
»Umore eta kritika punttu bat duen istorioa, pertsonaia xelebrez josia eta, azken finean, ordu batzuetan zehar dena ahazten laguntzeko helburuarekin idatzia, hori, niretzako, idazle batek nahi dezakeen helbururik onena delarik.»
Zorionak eman nahi dizkiogu Macarenari, poz handiak ekartzea opa diogun obra honengatik.
Jorge Urretaren azken eleberria aurkezten dugu, “Sueños del pasado”, bihar jarriko delarik salmentan
- Xehetasunak
Bihar Jorge Urretaren azken eleberria jarriko da salmentan.
Obraren izenburua "Sueños del pasado" da eta, bere egilearen hitzetan, “Stephen Kingen oso estilokoa den thriller bat da”.
Urretaren azken eleberri honen hitzaurrea Marta Abellók sinatzen du.
"Sueños del pasado" formatu elektronikoan plazaratuko da Click Ediciones etxearen eskutik, Grupo Planetaren argitaletxe digitala alegia. Egile bilbotarrak argitaletxe honekin duen bigarren lana da hau, Próxima estación: conspiración bere eleberria etxe honekin merkaturatu ondoren.
Zorionak eman nahi dizkiogu Jorgeri obra berri honengatik eta arrakasta eta poz handiak ekartzea opa diogu.
Julián Boraori AEE/EIEra ongietorria eman diogu
- Xehetasunak
Atseginez iragartzen dizuegu Julián Borao poeta bilbotarra Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letretan Lizentziaduna da, irakasle lanetan aritu da 40 urte baino gehiagotan zehar, horietatik 18 Hezkuntza Ministerioak atzerrian dituen hezkuntzarako plazetan.
Aldizkari ugaritan kolaborazioak egin ditu (Kantil, Zurgai, Ámbito, Alkaid, Oceanum edo Gure zurgaia). Hogei antologia poetiko baino gehiagotan parte hartu du: berrienak Poemas sin primavera (Totanako Udala, 2021) Embarcados II (Huelva, 2021) eta Voces del Extremo Bilbao 2021 (Amargord). “Voces del Nervión” (Vitruvio argitaletxea, 2018) Bilboko 14 poeten antologian sartu zuten ere.
Las noches de LUPI en Bilbao (LUPI, 2014) antologia koordinatu, aukeratu eta zuzendu du, bere hitzaurrea ere egin duelarik, bai eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen kontakizun eta poemen antologia ere, haiekin Cuando escribo soy feliz (A fortiori, 2017) izenburuko sormenezko idazketa tailer bat egin ondoren.
Asier Trigueroren Hijos del amanecer eleberriari (Hades argitaletxea, 2011) hitzaurrea jarri dio, bai eta hainbat olerki bildumari ere, besteak beste Gonzalo Otamendiren 36 olas..., con resaca (Turandot argitaletxea, 2013), Monika Nuderen Déjame entrar (Amargord argitaletxea, 2015), Gonzalo Otamendiren 63 poemas..., a ciegas (Literarte argitaletxea, 2016) eta Luis Orozen Otras formas de silbar al miedo (Vitruvio, 2017).
Juntos por un sueño antologian haurrentzako ipuin bat argitaratu du (Tierra de nubes argitaletxea, 2015).
2010ean, Óscar Alberdi (1966-2011) poetarekin batera, Bilboko Noches Poéticas sortu zuen, taberna eta lokaletan garatzen den ekitaldi poetiko musikala alegia, poesia hedatzeko helburuarekin egina, bai eta poeta eta musikagile ezberdinen obra aurkezteko ere, egile berriak ezagutarazteko eta jendea elkartzeko ohitura duen tokietan poesia gune bat garatzeko. Noches Poéticas Elkarte Artistiko Kulturalaren presidentea da, 2012an sortua, eta Noches Poeticas de Bilbao Poesia Lehiaketako epaimahaikidea izan da ere, lehiaketak 2015etik hona bost edizio daramatzalarik eta irabazten duen olerki bilduma Vitruvio argitaletxeak plazaratzen duelarik.
Ekitaldi poetikoetan eta aurkezpen literarioetan kolaboratu ohi du. Bi urtetan zehar “La cámara poetica” koordinatu eta aurkeztu zuen Bilboko Cámara liburu dendan. 2009-2010 bitartean poesia programa bat aurkeztu zuen ere Herri Irratiko El club de los sentidos saioan.
Poesia topaketa ugaritan parte hartu du.
Bere olerkietako batzuk Antonio Román, José Ignacio Maestre eta Sensi Falán kantautoree musikatu dituzte. Txo Braceras kantautorearen “Donde comienzan los sueños” diskan parte hartu du ere, abestietako baten hasieran agertzen den olerki batekin.
Cuestión de suerte (Ediciones Vitruvio, Madrid, 2015) bakarka argitaratu du, Katy Parra poetaren hitzaurrearekin; Días pares e impares (LUPI, Sestao, 2016), Marwan poeta eta kantautorearen hitzaurrearekin; Todo pasa por algo (Ediciones Vitruvio, Madrid, 2017), José Elgarresta poetaren hitzaurrearekin, eta Hasta aquí hemos llegado (Poesía tatoo, Vitruvio, 2019).
Ongi etorria AEE/EIEra, Julián!
Oroipena eta esker ona Fernando Maríasi, Maria Eugenia Salaverri AEE/EIEko presidentearen eskutik
- Xehetasunak
Atsekabe handiarekin, Fernando Marías gure kideari agur esaten diogu gaur, bere obra literarioengatik hain miretsia eta bere handitasun pertsonalagatik hain maitatua izandakoa.
Liburuak, zinema eta egia maite zituen, eta gainontzekoen mundua zein berea propioa ere aberasteko eta handitzeko istorioak kontatzen eman zuen bere bizitza. Lortu zuen. Sari garrantzitsuak irabazi zituen, hala nola Nadal saria, Primavera saria eta Biblioteca Breve saria, besteak beste, eta sakontasun handiko pertsonaia, trama eta hausnarketa indartsuak oparitu zizkien asko ziren bere irakurleei.
Gaztetan fantasia eta biraketa harrigarriak miresten zituen eleberrigilea, gizakiarentzat garrantzia handikoak ziren gaiak maisutasun eta sentikortasun handiarekin jorratzen zituen egile bihurtu zen bere helduaroan, amodioa, errukia, mamuak, oroimena edo errua bezalako gaiak landuz.
“Okerrena zera da, ez dugula inoiz bestea guztiz ezagutuko”, esan zuen Arde este libro bere azken eleberriari buruz hitz eginez. Ongi ezagutu zutenek, bere senitarteko eta lagunek, asko direnak, beti edukiko dute bere oroimenean gizon on, dotore eta bihotz-zabal hau. Gainontzekoek, bere liburu bikain eta hunkigarrietan aurkitzeko aukera izango dute.
Gaurkoa egun tristea da. Mundua egunero bukatzen da, idazti zuen Fernandok. Atzotik, berak alde egin zuenean, mundua pobreagoa eta txikiagoa da.
María Eugenia Salaverri
Presidentea
Asociación de Escritores de Euskadi / Euskadiko Idazleen Elkartea
AEE/EIEra ongietorria ematen diogu Ignacio Sopo Sierrari, “Cerdos, Ion y el infierno de Patxi” bere lehen eleberria aurkeztuz
- Xehetasunak
Atseginez iragartzen dizuegu Ignacio Sopo Sierra Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Elgoibarren (Gipuzkoa) jaioa eta bertako bizilaguna, interes handia agertu du beti historia, arkeologia, musika eta idazketaren inguruan, nahiz eta urtetan zehar bere jarduera landa turismoan bideratu duen. Azkenaldian, Euskadira bueltan, bere pasio handiei biziki heldu die berriro.
Lan horren fruitu bere lehen eleberria agertu da, "Cerdos, Ion y el infierno de Patxi"; gaur egun bere promozioan dabilelarik eta hemen aurkezteko aprobetxatuko dugularik ere.
Hunkigarria, kutuna, sentibera, biolentoa... asko dira eleberri beltz honi jar diezazkiogun kalifikatzaileak. Istorio bizi honetan egilea bere protagonistaren azalean sartzen da Ionen esperientziak, abenturak eta zoritxarrak kontatzeko. Ion maldan behera dabilen idazlea da eta, bere argitaletxeak aginduta, bere bizitzaren obra idazteko erabakia hartzen du. Euskadi sakonean kokatua eta gatazkaz jositako garai batean, hein batean sinbolikoa den traman murgilduko da irakurlea, bi istorio paralelorekin, izendatzaile komun batekin, «zoria», eta mezu berdin batekin «neurrigabeko indarkeriak eragiten diten ondorioak».
Obrak hasieratik harrapatzen du irakurlea. Irakurketa erraza, entretenitua, dinamikoa du, bira oso interesgarriak eskainiz. Obra berean bi istorio paralelo dira; hotz uzten ez duten bi istorio dira; bizitza kontatzen duten bi istorio, oraindik gertukoa den iragan batena, gaur egungo gizartean puri-purian dauden egoerekin.
Gaur egun, Ignacio Sopo Sierra bere egileak eleberri honen zinema gidoian lanean dihardu, zineman ikusi ahal izateko ilusioarekin. Aurtengo amaieran argitaratzea espero duen bere bigarren eleberrian lanean ari da ere.
AEE/EIEra ongietorria ematen diogu Ignaciori eta poz handiak opa dizkiogu eleberri honekin, zinema gidoi horrekin eta eta sormen prozesuan dagoen bere bigarren eleberriarekin.