Idoia Amo eta Eva M. Soler idazleek “Nos vemos en Cherry Hill” plazaratu dute
- Xehetasunak
Eva M. Soler eta Idoia Amo idazleek plazaratze berri bat dute, aurtengo bigarrena.
Oraingoan "Nos vemos en Cherry Hill" eleberriaren txanda da, autoargitaraturiko liburua delarik. Obra trilogia baten baitan dago, bertan liburu bakoitza modu independentean irakurtzeko aukera dagoelarik ere: hiru eleberriek pertsonaiak elkar banatzen dituzte, baina istorio bakoitzak bikote ezberdin baten gorabeherak kontatzen ditu.
Mediaset taldeko Mil Palabras & + Woman etxearekin bi liburu argitaratu ondoren ("Querido Murphy: ¡Déjame en paz!" eta "Sin lluvia no hay arcoíris"), Eva eta Idoiak autoargitalpenaren aldeko apustua egin dute orain.
Egileek beraiek esaldi sendo honekin laburbiltzen digute liburu berri hau: “Uda batek zure bizitza alda dezake”
Berriro ere zorionak ematen dizkiegu Eva M. Soler eta Idoia Amori nobedade honengatik eta poz handiak ekartzea opa diegu.
José María Lizundiaren “De Bilbao a Bilbao, 40 años después” obra aurkeztuko da Getx
- Xehetasunak
Gaurkoan José María Lizundiaren"De Bilbao a Bilbao, 40 años después" obraren berri emango dizuegu, Editorial Alhulia etxeak argitaratu ondoren aste honetan Getxon aurkeztuko baita.
Liburuaren aurkezpena datorren larunbatean izango da, maiatzak 28, 19:00etan, Areetako Flappers liburudendan.
Ekitaldiaren garapena Gorka Angulo ren eskutik izango da eta bertan Abdelkader Chaui idazle marokoarrak parte hartuko du, Marokoko Literatura Sari Nazionala eta Txilen Marokoko enbajadore ohia izandakoa alegia.
José María Lizundia egileak berak obrari buruzko bere inpresioak liburuaren kontrazalean laburbiltzen ditu: «erbesteratu bati buruzko liburua da hau, bertan, enfokaturiko denbora tarte laburrean, honakoak nahasiz: saiakera, egunerokoa, “memorialismoa”, eta kontakizunak ardatz narratibo moduan balioko du, pandemia betean heredatzera eta Getxon etxea erostera joan nintzenean Bilbon izandako istripu bati probetxua ateratzen baitio. Hau da hausnarketa kulturalak, politikoak eta antropologikoak ere egiteko aitzakia, horiek kontrakoak, lotsagabeak eta, batzuetan, mingarriak suertatuz.
»Halabeharrez bere gaztetasun garaiarekin alderatzen da, aldizkako bokazio batetik itzuliko balitz bezala. Bere belaunaldiari buruz ematen den irudia ez da hobea, bere inauguraziozko prozesu politiko guztiak nulutzat jo baitziren, zitalena eta arriskutsuena salbu».
Eskerrak ematen dizkiogu José María Lizundiari berri hau gurekin elkar banatzeagatik eta arrakasta handia opa diogu obra honekin, bai eta larunbateko aurkezpenean ere.
Txano eta Oscarren Abenturen hamargarren liburua eta Julio Santos eta Patricia Pérezek sortutako sagaren beste nobedadeak
- Xehetasunak
Julio Santos eta Patricia Pérez bikoteak sortutako Txano eta Oscarren Abenturak sagak handitzen jarraitzen du eta une garrantzitsu batera iritsi da: bildumako hamargarren liburua bai euskaraz bai eta gaztelaniaz ere argitaratu du ( Kristalezko kaiola/La jaula de cristal ).
Txano eta Oscarren liburu guztietan bezala, “Kristalezko kaiola” euskaraz eta gaztelaniaz plazaratu da, paperean zein digitalean eta Xarpa Books argitaletxearen bidez autoargitaratua. Abentura honi buruz gehiago jakiteko bere booktrailerra ikus dezakezu.
Sagako egileek beraiek, Julio Santos eta Patricia Pérezek aurkezten digute bildumaren azken ale hau: “Ikasturtean zehar gertatzen den beste abentura bat da, bertan atzeko gai moduan interesgarria iruditu zitzaigun gai bat jorratzen dugularik: animaliei tratu txarrak. Bilduman ohikoa den moduan, istorioa dibertigarria izatea da gure lehen helburua, baina istorioak berak lagun talde guztia hausnarketara eramango du, gizakiok ikusi ahal izateko giltzaperatutako animaliak edukitzeak dakarren sufrimenduaren inguruan hain zuzen ere”.
Sagako hamargarren liburua argitaratzeaz gain, aurten bada nobedade gehiago Txano eta Oscarren abenturen inguruan:
- Urte hasieran lehen hiru liburuak digitalean eta alemanez argitaratu ziren.
- Laugarren alea paperean galizieraz plazaratu zen (O segredo do pobo dogon).
- Seigarren alea paperean katalanez argitaratu da (Els veins subterranis).
- Eta duela egun gutxi Txano eta Oscarren lehen liburuaren 700.000 deskargak gainditu dira, eskuragarri dauden hizkuntza guztien artean.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Julio eta Patriciari gure galderei erantzuteagatik eta zorionak ematen dizkiegu hainbeste berri onengatik ere. Txano eta Oscarren saga handitzen doa, bai ale kopuruan, itzulpenetan eta merkatu berrietan. Informatzen jarraituko dugu...
Ager Aguirrek bere azken eleberria plazaratu berri du, “Memorias de coleccionista de almas” izenburua daraman suspentse thrillerra
- Xehetasunak
Ager Aguirrek bere azken obra plazaratu berri du, "Memorias de un coleccionista de almas", suspentse thriller bat. Izenburuak dioen moduan, “arima bildumagileak” berak idatzitako serieko hiltzaile baten memoriak islatzen ditu liburuak, irakurleari zuzenduriko “gutun” moduan. Hiltzailearen eta irakurlearen arteko liburua, idazleak uneoro “zu” trataerarekin zuzenduz bere irakurleari.
Egin ohi dugun moduan, Ager bera izatea nahi izan dugu “Memorias de un coleccionista de almas” liburuari buruz hitz egiteko arduraduna: «Obra honetatik zera nabarmenduko nuke, ‘protagonistaren eta irakurlearen arteko batasun lotura’. Serieko hiltzaileak bere arrazoiak azaltzeko beharra du, beste inoren eskutan ez dagoen bilduma bat lortzeko gai den pertsona bakarra izatera eraman duten arrazoiak alegiak. Arrazoi bat dago, bereziki, ‘une’ horretan liburua eskuartean duen irakurle ‘hori’ zehazki izateko bere istorioa irakurtzeko hartzaile egokia. Liburuaren amaieran azalduko den arrazoia.
»Kontakizun hotza, zuzena, batzuetan aztoragarria, hamabost urte zituela bere amona hiltzen ikusi zuen egunetik, bere arima bere gorputzetik irteten zela ikusi eta gris perla zela ohartu eta leihotik ihes egiten uzteaz damutu zenetik obsesionaturik dagoen norbaitek idatzi baitu. Arimek kolorea dutela eta denen jabe izateko ezinbesteko premia duela ohartzen den pertsona baten istorioa, bilduma hori duen munduko pertsona bakar moduan historiara pasatzeko. Irakurlea obsesio horretan nahasteko eta azalpenak emateko beharra da.»
Obra honek Amazon Storyteller 2022 Literatura Sarian parte hartzen du.
Eskerrik asko, Ager, obra berri honen gaineko zure inpresioak gurekin elkar banatzeagatik! Arrakasta handia opa dizugu harekin.
Blanca Sarasuaren olerki liburu berria, “No estoy de acuerdo”, bihar aurkeztuko da Bilbon, María Eugenia Salaverri AEE/EIEko presidentearen partaidetzarekin
- Xehetasunak
Blanca Sarasua idazleak bere olerki liburu berria aurkezten du, "No estoy de acuerdo", Ediciones Vitruvio argitaletxearen eskutik. Liburu berri hau Baños del Carmen bildumaren baitan sailkatu da.
Blanca Sarasua egilea bera izatea nahi izan dugu liburu berri honi buruz hitz egiteko arduraduna. Hauek izan dira bere hitzak: «Ados ez egoteak duena da hau. Urteekin, geroz eta kontzienteago zara zuk ireki behar diozula zeure buruari zeure bide propioa, bai, Machado. Horretarako beharrezkoa da errebeldia egoera bat mantentzea gauza berriak aurkitzeko modu bezala. Askatasuna gure barruko mundutik hasten dela pentsatzen dut.
»Sancho Panzari, lurrez inguraturiko bere uhartean, gezurrezko duke batzuen txantxa errukigabeak bere errealitatea onartzeko esperientzia moduan balio izan zitzaion: Ireki ezazue bidea jaun andreok, eta utz nazazue nire antzinako askatasunera itzultzen. Bere duintasuna berreskuratzen jakin zuen. ‘El coronel no tiene quien le escriba’ García Márquezen eleberria birbegiratzen, denok horizontean karta bat dugula uste dut, itxaropen bat esan nahi dut, nagiarena egin eta hurbiltzen ez den arren. Hurbilduko da egunen batean. Iristen den bitartean, uharte faltsu guztiak alde batera utzi behar dira, horrek bere prezioa eduki arren ere: geure buruarekin ere ados ez egotea. Agian edozein adierazpen artistikok (musika, pintura, literatura eta abar) mundu materialetik aldentzeko beharrari erantzuten dio, geure baitan hegan egiteko gai den zerbait bilatuz gauzak beste ikuspuntu batekin ikusi ahal izateko. Ados al zaudete?»
Obraren aurkezpena
"No estoy de acuerdo" bihar aurkeztuko da, maiatzak 13, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea 4), 19:00etatik aurrera. Aurkezpenean parte hartuko duten hizlariak María Eugenia Salaberri ( Euskadiko Idazleen Elkarteko presidentea), Roberto López San José, Pablo Méndez eta Blanca Sarasua egilea bera izango dira.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Blanca Sarasuari gurekin bere inpresioak elkar banatzeagatik eta zorionak eman nahi dizkiogu bere olerki liburu berriagatik, poz handiak ekartzea opa diogularik. Biharko aurkezpena arrakastatsua izatea espero dugu.