Atsegin handiz iragartzen dizuegu Luis Mari De Juan Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Ordizian Jaioa, geografoa eta segurtasun eta ingurumen teknikaria da, bai eta eskalada, atletismo eta rugby zale sutsua ere. Zientzia fikzioa asko atsegin du, bereziki egile klasikoena.
Ingurumenari dion maitasun eta errespetuak, enpresentzako ingurumen aholkularitza enpresa sortzera eraman zuen 1994an.
Bere lehen eleberria, "Osiris, viaje a la eternidad", 2017an argitaratu zen Erroeta argitaletxearekin. Harekin zientzia fikziozko saga bat hasi zuen, "Nacimiento" liburuarekin jarraituz 2021eko amaieran, ALT argitaletxearen eskutik. Obra hauen ondoren beste bi eleberri etorriko dira, tetralogia bat osatuz.
“Nacimiento” lehen liburuaren prekuela da, “Osiris, viaje a la eternidad” liburuarena alegia, bertan 3000 urtea baino lehenagoko urteetara itzuliz, horrela mundua eta airean geratu ziren beste gai batzuk azaldu ahal izateko.
Gai horien artean, teknologiak lortutako maila, asteroideek sentitzeko gaitasunik ote duten edo erlijioak gure bizitzetan hartu duen garrantzia jorratzen dira, obra honetan horiek guztiak azalduz. Bertan gizakiak eta teknologia harrigarriki garatua duten androideak elkarrekin bizi dira, estatuak eta armak desagertu diren gizarte batean, ezagutza eta fedea gailendu direlarik. Iraganeko akatsetatik asko ikasi da, baina gizakien instintu autosuntsitzailea ekiditeko asmoarekin sartu zaien proteina batek intimotasuna eta askatasuna ostu die.
Ongi etorria AEE/EIEra, Luis Mari!