María Eugenia Salaverri Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56 edizioan saritua izan da, gaztelaniazko Antzerki sailean
- Xehetasunak
María Eugenia Salaverri, gidoilaria, ekoizlea eta AEE/EIE-ko presidentea Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria jaso du “Antzerkia gazteleraz” sailean “Lejos de Cafarnaum” lanarekin. Epaimahaiak saritutako obraren intriga eta izaera garaikidea baloratu ditu bereziki, “eszenatoki gainean jartzeko pentsatu den testua da”.
Pasa den irailaren 10ean Ernest Lluch Kultura Etxean eman zen aditzera Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56 edizioaren epaimahaiaren emaitza.
María Eugenia Salaverriz gain, Iñaki Cid Larrea “Antzerkia Euskaraz” sailean irabazi zuen “Behin batean Loiolan” bere antzezlanarekin. Bestalde, “Kontakizun-liburua euskaraz” sariaren irabazlea “Haragizko mamuak” izan zen, Karmele Mitxelena Etxebeste egilearena, berriki Mikel Zarate Haur Literatura Saria lortu ondoren. Azkenik, “Kontakizun-liburua gazteleraz” atalean Fernando Luis Villamí Ugarte izan zen sariduna “Los dioses de quince años” bere obrarekin.
Sariak iragartzeko ekitaldian Fernando Marías idazleari omenaldi mina egin zitzaion, aurtengo otsailean zendu ondoren, eta 2016 urtetik hil arte epaimahai honen kide izandakoa.
Sarien entrega ekitaldia Donostiako Principal Antzokian izango da datorren azaroaren 19an.
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56 edizio honetara 862 obra aurkeztu dira osotara, azken edizioan (2020) baino 180 gehiago, horrekin %26ko gorakada egon delarik. Horietatik 482 lanek ‘Kontakizun-liburua gazteleraz’ sailean lehiatu dira, 346 ‘Antzerkia gazteleraz’ sailean, 19 ‘Kontakizun-liburua euskaraz’ atalean eta 15 ‘Antzerkia euskaraz’ sailean.
Trofeo bat eta 15.000 euro dira lehiaketa honek batzen dituen sariak. Gainera, saritutako lanak ospe handiko argitaletxeek argitaratuko dituzte ( Elkar, euskaraz eta Algaida, gaztelaniaz).
Olaia Revert Godoyri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu
- Xehetasunak
Gaurkoan Olaia Revert Godoyri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu.
Bere haurtzarotik idaztea gustatu zaio eta bere bizitza osoan zehar idatzi dituen kontakizun eta hausnarketak, inoiz argitaratu ez direnak, gordetzen ditu.
Ogibidez laneko osasunean espezialista den erizaina da eta, erakunde ezberdinetan, zentro geriatrikoetan eta ospitaleetan lanean urteak eman ondoren, gaur egun enpresako erizaintza alorrean ari da, desgaitasuna duten langileekin lanean.
Idazketa errazeko tekniken Ikastaroa egin zuen (2018) Lectura Fácil Elkartearen bitartez eta 2021 urtean “Goazen txangora!” bere lehen ipuin liburua argitaratu zuen (Ediciones Beta III milenio), euskaraz eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin.
2022 urtean liburu honen gaztelaniazko bertsioa argitaratu du, “¡Vamos de Excursión!” (Ediciones Beta III milenio), bera izan delarik itzultzailea, elebiduna baita.
Liburuak bere istorio bakoitzean eduki inklusiboa du ere (desgaitasun fisikoari buruzko bi istorio ditu, hausnarketa eragiteko helburuarekin azkeneko mezu batekin) eta irakurketa errazeko moduan idatzirik dago (irakurketa zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduriko idazketa modua, zailtasun horien arrazoia dena delakoa ere, 7 urtetatik aurrera eta adin heldukoentzat, irakurketa gaitasuna ere murrizturik dutenean). Ekimen faltagatik irakurtzea nekeza egiten zaien pertsonei ere zuzendurik dago, edo hizkuntza hauetako baten batekin (Euskara edo Gaztelania) lehen aldiz kontaktua dutenentzako edo hizkuntza ikasten ari dutenentzako, haien ikasketa errazteko helburuarekin.
Proiektu inklusiboetan (adimen desgaitasuna, integrazioa) irakurketa errazean lanean jarraitzen du eta aurki lan horiek plazaratzea espero du.
Ongi etorria AEE/EIEra,Olaia!
#Egilea22 “Egilea argitalpen mundu berrian” IX Jardunaldiaren memoria eta bideoak
- Xehetasunak
Egilearen Jardunaldiek bederatzi edizio bete berri dituzte eta Bilbon egin dira 2022ko irailaren 8 eta 9 eginetan, “Liburuaren bidaiak” izenburupean.
Jardunaldi hauetan streaming plataformetara iristeko jarraitu beharreko estrategiak azaldu dira, panorama kulturala zeharo aldatu duen modalitatea baita, sektoreko eragile guztiek haien edukiak eta negozio ereduak egokitzera behartu dituelarik.
#Egilea22 Jardunaldiko saioen bideoak ikustera gonbidatzen zaitugu, grabatu eta Euskadiko Idazleen Elkarteko Youtube kanalean jarri baititugu, nahi duzuenean kontsultatu ahal izateko:
- Elkarrizketa: “Sortzaileen aldetik espazio berrien konkista”, Ramón Andrés, Saiakera Sari Nazionala, eta Edurne Portela, idazlea, Javier Maura idazleak moderaturik: https://youtu.be/6a6NCzethVw
- Aurkezpen instituzionala: Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Aholkularia; Begoña de Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusia; Pedro Sánchez, Cedro-ko Bazkide Departamentuko Nagusia, eta María Eugenia Salaverri, AEE/EIEko presidentea: https://youtu.be/OjxuL6pNeJg
- Hitzaldia: “Streaming plataformetan literatura proiektuak posizionatu eta saldu”: Elena Neiraren esktui: https://youtu.be/xZipAF3Xl1M
- Eztabaida mahaia: “Liburu bat ikus-entzunezko formatuetara eraldatzeko prozesuak”. Ángeles González Sinde, zinema zuzendaria, gidoilaria eta Kultura ministro ohia; Nazaret García Crespo, Stories2be plataformako fundatzailea, eta Joana Chilet, Adapta Market plataformako fundatzailea, azken honek moderatzaile lanak egin zituelarik ere: https://youtu.be/vYwY_50b1v4
- Eztabaida mahaia: “Liburuaren munduari buruz hausnarketa egiten den tokia”. Santi Montañés, Publishers Weekly-ko editorea; Manuel Ortuño, Trama y Texturas aldizkariko editorea eta Espainiako Aldizkari Kulturalen Elkarteko (ARCE) presidentea; Luis Posada, Eñe Jaialdiko zuzendaria, eta Pepe Verdes, Librotea-ko zuzendaria, azken honek moderatzaile lanak egin zituelarik: https://youtu.be/MAYFE486UC4
- Elkarrizketa: “Liburuaren gerrei” buruzko solasaldia. John B. Thompson, Cambridgeko Unibertsitateko Soziologia katedraduna, eta Javier Celaya, Dosdoce.com plataformako kide fundatzailea: https://youtu.be/3Nl8_HXp8sI
Eta #Egilea22 Jardunaldiaren Memoria pdf formatuan deskargatu nahi baduzu, sakatu hemen. Bertan datu guztiak xehetasunez aurkituko dituzu, erdietsitako ondorioak, kronika eta topaketa honek komunikabideetan eta sare sozialetan izandako talka ere.
Jardunaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen du, Departamento de Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedroren laguntzarekin, horiei guztiei haien etengabeko ekarpena eskertzen diegularik.
#Egilea22 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IX Jardunaldien Ondorioak
- Xehetasunak
Egilearen Jardunaldiek bederatzi edizio bete berri dute eta Bilbon egin dira irailaren 8 eta 9 egunetan zehar, “Liburuaren bidaiak” izenburupean. Jardunaldi hauetan streaming plataformetara iristeko jarraitu beharreko estrategiak erakutsi dira, panorama kulturala zeharo aldatu duen modalitatea baita, sektoreko eragile guztiek euren edukiak eta negozio ereduak aldatzera behartuz.
Hausnarketa guztiak Bizkaiko Foru Liburutegian egin dira. Jardunaldi hauek Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin, bai eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzari esker ere.
Elkarrizketak eta eztabaidak grabatu egin dira eta Euskadiko Idazleen Elkarteko YouTube kanalean ikusgai izango dituzue.
Jarraian #Egilea22 Egilearen IX Jardunaldien ondoriorik nabarmenenak elkar banatzen dizkizuegu:
Gehiago irakurri: #Egilea22 ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IX Jardunaldien Ondorioak
Sarah Serranori AEE/EIEra ongi etorria ematen diogu
- Xehetasunak
Gaurkoan Sarah Serrano.ri AEE/EIEra ongi etorria eman diogu.
Idazle eta komunikatzaile digital honek ia hamarkada bat darama kazetaritza munduko komunikabideen lankidetzan, hala nola “Metal Hammer Magazine” Alemaniako rock aldizkari klasikoarekin, bai eta online komunikabide ugaritan argitaratuz ere.
2021ean prosa poetikoan idatzitako bere lehen liburua argitaratu zuen, «Creciendo», bere hitzaurrearen egile David Barbero kazetari eta EHUko irakaslea izanik.
Gaur egun hiru eleberri ditu plazaraturik Wattpad plataforman: «El Despertar de las Flores», «Ella es Star Moon» eta «El Sendero de las Orugas».
Bigarren postua lortu zuen Science of Noise rock magazineko Narratiba Labur Musikaleko Literatura Lehiaketan, «La Última Noche del Rock» kontakizunarekin, eta Diversidad Literaria argitaletxeko antologia ugaritan parte hartzeko aukeratu dute.
Librería Discos Dorado podkasta sortu du.
Idazle honi buruz gehiago ezagutu dezakezu @rockerbookslloween profilean eta bere web orrialdean.
Ongietorria AEE/EIEra, Sarah!