Emma Crespo idazleak bere azken eleberria aurkeztu digu, "La Soberana del Reino Eterno " izenburuarekin eta Malas Artes argitaletxeak plazaratua.

Irakurle gazteei zuzenduriko fantasiazko eleberria da eta genero ikuspuntu parekidetik narratzen da. Maitagarri guztien etxea den Betiereko Erresuman gertatzen den trama bat eta Lurreko institutu batean gertatzen den beste bat nahasten ditu. Bi kasuetan, protagonista bana aurreikusi gabeko egoerei aurre egin beharko diote. Rahnen-Duah eta Rebeca oso ezberdinak dira, baina biek amankomuneko puntu bat dute: gauzak ez zaizkie espero moduan irteten...

Egileari berari eskatu diogu obra berri honetatik gehien nabarmentzen duenari buruz hitz egin diezagun: “Feminismoak ere badu tokia fantasiazko generoan, XX mendetik emakumezko egile handiek erakutsi diguten moduan. Helburua ez da emakumezko pertsonaia garaiezin eta zeharo perfektuak eraikitzea, horiei merezi duten sakontasuna eta garrantzia ematea baizik. Haiek ere erdigunean egon behar dute, bere akatsekin eta erabaki okerrekin, haien ikuspuntu propiotik istorioen protagonista eta narratzaile izanez”.

Obraren aurkezpenak:

La Soberana del Reino Eterno bihar aurkeztuko da, maiatzak 4, 19:30etan,  Portugaleteko Santa Clara Kultura Zentroan. Gainera, maiatzaren 18an, 19:00etan, Santurtziko Dorretxean , Emma Crespok literatura tertulia batean parte hartuko du Garazi Albizua idazlearekin batera: “Feminismoa zientzia fikziozko eta fantasiazko literaturan: Lara de Altopico eta La Soberana del Reino Eterno”.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Emma Crespori bere kolaborazioagatik eta zorionak ematen dizkiogu ere obra berri honengatik, poz handiak ekartzea opa diogularik. 

 

“La Soberana del Reino Eterno” liburuaren sinopsia

Rahnen-Duah maitagarriak heriotza desafioa egiten dio maitagarri guztien erreginari, bere tokia hartzen du eta Lurrera daramaten atari dimentsionalak erabiltzea debekatzen du. Ez du beste erremediorik: gertutik ikusi du zer gertatzen zaie maitagarriei gizakiekin harremanetan hasten direnean, eta ezin du berriro errepikatzea onartu. Okerrena da bere erabakiak Schiuruj Haizearen jaunari uko egitea dakarrela, eta ez dizkio gauzak erraz jarriko hemendik aurrera, bere konfiantzazko gerlari moduan hurbil mantentzeko Rahnen-Duah-k eginahalak egin arren.

Erregina berriak jakitean traidore bat beste mundura noiznahi jauzika ari dela, bere bila Haizearen jauna bidaliko du, erreginak elementuen gainontzeko jaunak elkartzeko bidaia bati ekiten dion bitartean.

Bien bitartean, Lurrean, Rebeca zirraraz beterik dago institutuko txangoa dela eta: bere gurasoek txikitan, dibortzioa baino lehen, eramaten zuten basora joango dira. Oraingoan bikaina izango da, bere lagunekin egongo baita, Ruth, Javier eta Lucas. Rebecak imajinatu ere egiten ez duena da bere lagunek egun hori bera aukeratuko dutela elkar eztabaidatzeko eta dena zapuzteko. Haserre, taldetik aldendu eta basoan barna sartuko da.

Baina norbait bere atzetik joango da imajinaezinezko mehatxu batean bete betean murgiltzeko...