Miren E. Palaciosek bere azken lana aurkeztu digu, “Escondite divino: La muerte” saiakera
- Xehetasunak
Miren E. Palaciosen azken lana aurkezten dizuegu. "Escondite divino: La muerte" izenburua daraman saiakera bat da, Ediciones Beta argitaletxearen eskutik plazaratua.
Miren E. Palaciosek berak islatu digu lerro hauetan liburu honi buruzko bere ikuspuntu pertsonala: “‘Escondite divino: La muerte’ saiakera baten zorroztasuna duen lana da baina aldi berean hurbila, irakurlea gaiarekin erakarririk sentitu ahal izateko. Kontziente naiz gaia astuna eta konplexua dela. Gaurko egunera iristeko atzera joan naiz, antzinako gizarte eta kulturak analizatuz, haien bizitza, errituak, magia eta mitologiak, eta erlijioak, bai eta Beste Mundua ere. Kontsultatu dudan bibliografia oso zabala izan da. Bizitza prozesuaren amaiera normalizatzea da helburua, ez balitz heriotzarik existituko ez litzateke bizitzarik egongo ere. Hausnarketara eramatea eta egon daitezkeen zalantzentzako erantzunak ematea da asmoa eta mezua, bai eta heriotzak dakarrena lasaitzeko tresnak eskaintzea ere. Beldurrak leuntzen eta doluan baliagarri izaten laguntzen gaitu. Agurraren eguna iristen denean indargabe ez sentitzeko barrualde hori ukitzen du. Norberarentzako eta besteentzako baliagarri izaten saiatu naiz. Komenigarria izango litzateke ikastetxeetan irakurtzea, gaur egun tabua den gaia baita, haurtzarotik gai hau normalizatzen lagunduko luke, bai eta heriotza den bezala tratatzera ere. Bizi hemen eta orain!”.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Miren E. Palaciosi bere hitzak eskaintzeagatik eta arrakasta handia opa diogu saiakera honekin.
“Encontrará nada”, M.J. Praderaren olerki bilduma berria aurkezten dugu
- Xehetasunak
Gaurkoan M.J. Pradera idazlearen azken liburua aurkezten dizuegu, "Encontrará nada" izenburuarekin eta Alt autores argitaletxearen eskutik plazaratua. Olerki bilduma hau Bilboko Liburu Azokaren azken edizioan aurkeztu zen.
M.J. Pradera egileari berari eskatu diogu liburu honetatik gehien nabarmentzen duena konta diezagun. Honakoak izan dira bere hitzak: «Gaur egun egileek bere liburuei buruz hitz egitea espero da. Errespetatzen dut, baina ez nago ados. Nire iritziz, egileak jada idatziz eman du komunikatu nahi zuena. Liburu bat plazaratzen denean, gurea izateari uzten dio. Liburu bat argitaratzen denean, irakurleena da jada, eta haiek dira norberarentzako liburu berri, bakar eta ezberdin batean bihurtzen dutenak.
«Hau esanda, ‘Encontrará nada’ liburuari buruz hitz egiteko inkoherentzian eroriko naiz.
«‘Encontrará nada’ 2020ko konfinamenduaren udaberrian hasi zen sortzen. Gertakari kezkagarri hartan, toki eta garai baten iraganak memorian barna bidea egiten du, lasaigarri moduan, hala ez dirudien arren. Baltsamo paradoxiko bat.
«Pandemiaren eta konfinamenduaren kezkan, existentziak berak halabeharrez dakartzan pena handiagoei eta gazte izanagatik hilezkor izatearen eldarniozko ustearen nostalgiari gaineratuz.
«‘Encontrará nada’ liburuak nahiko ohikoa den esperientzia bati buruz hitz egiten du, horregatik da hain erraza bertan edonork bere burua aurkitzea.
Gaztaroko amodioa, amodio didaktikoa. Ez hain beste bestearengandik ikasi zenagatik, baizik eta norbere burutik irakatsi zenagatik. Ezabaezin bihurtzen duen beste zentzu(gabe)keria bat. Baina oroimenaren erosioarengatik eta ahanzturarengatik hitsa.
«‘Encontrará nada’, jarrera berri bat: itxaropenik gabe, bermerik gabe, aldez aurretik pentsatu gabeko ideiarik gabe. Ekintza propioen gaineko ardurarekin. Kontingentziari, gertatuko denari irekirik.
«Liburu hau, aurrekoa bezala, La escultural Mary, testu iruzkin antzeko bat da. ‘Encontrará nada’ liburua poetaren bertsoekin elkarrizketan aritzeari buruz ari da eta asmo literarioa zein fikziozkoa du.
«‘La escultural Mary’ 2019an argitaratu zen, Kubako Iraultzaren garaipenaren 60. urteurrenaren urtea eta Elián González kasuaren 20. urteurrena. ‘Encontrará nada’ 2022an argitaratu da, gerra australaren udazkenean udaberriaren 40. urteurrenaren urtea, mundialaren udarena eta hauteskunde aldaketaren udazkenarena. Honek efemerideekiko nolabaiteko interesa agertzen du.»
Eskerrak ematen dizkiogu M.J. Praderari obra berri honi buruzko bere inpresioak gurekin elkar banatzeagatik, eta liburu honek poz handiak ekartzea opa diogu.
Gehiago irakurri: “Encontrará nada”, M.J. Praderaren olerki bilduma berria aurkezten dugu
Roberto López San Joséri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu
- Xehetasunak
Gaurkoan Roberto López San Joséri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu.
Basaurin jaioa, Informazio Zientzietan lizentziaduna Kazetaritza adarrean Leioako EHUn. Banketxe batean aurretiko erretiroa hartu ondoren ekin zion bere literatura jarduerari 2006an.
Ordutik hona bi obra plazaratu ditu: DENTRO DE ESTE SUR (Ediciones Vitruvio, 2019) olerki bilduma eta EL TANGO Y LA MAREA (Ediciones Vitruvio, 2020), azken honi helduko diogularik gaurkoan bereziki.
Ongi etorria AEE/EIEra, Roberto!
Gehiago irakurri: Roberto López San Joséri AEE/EIEra ongietorria ematen diogu
Marga López Azkonari AEE/EIEra ongietorria eman diogu, aldi berean “Resolución de conflictos y mediación” bere liburu berriaren aurkezpena iragarriz
- Xehetasunak
Atseginez iragartzen dizuegu Marga López Azkona Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Abagunea aprobetxatuz, datorren ekainaren 28an, 19:00etan, Bidebarrietan (Bilbo), bere liburu berria aurkeztuko dela iragartzen dizuegu, “Resolución de conflictos y mediación” izenburuarekin eta Ediciones Carena argitaletxearen eskutik. Egilearekin batera Vicenta Alonso de la Cruz egongo da, psikologoa eta Bizkaiko Espetxeko zuzendaria, bai eta Iñaki Basabe Bolivar kantautorea ere.
Marga López Azkona psikologoa da. Proiektu sozial ezberdinen diseinuan eta martxan jartzean lagundu du. Giza harremanen munduarekiko interesa azaldu du beti eta bere ezagutza teknikoak erabili ditu bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarteratzea bezalako esparruetan. Psikologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean eta Marketin Zuzendaritza eta Planifikazio Estrategiko ikasketak Negozioen Europar Eskolan, Bilbon. Gatazken konponketan unibertsitate masterra Atlantikoko Europar Unibertsitatean. Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko bekaduna psikologia, soziologia eta literaturaren ikerketa ikastaroetan. Eusko Jaurlaritzarentzako toxikomano ohien gizarteratze soziolaboralari buruzko eta drogei buruzko azterlanak burutu ditu. Ediciones Carena argitaletxean “Los pies del peregrino” saiakera argitaratu du eta orain "Resolución de conflictos y mediación" obra berria aurkezten dabil.
Ongi etorria AEE/EIEra, Marga!
Belén Fernández Hernándezi AEE/EIEra ongietorria ematen diogu
- Xehetasunak
Atseginez iragartzen dizuegu Belén Fernández Hernández Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.
Miranda Ebron jaio zen 1956an, baina Vitoria-Gasteizen bizi da 1972an Magisteritza ikasketak egitera iritsi zenetik. Zerbait berezia nahi zuen, horregatik joan zen Bilbora ikasle gorrekin lan egitera. 1983An itzuli zen Gasteizera, bertan mota honetako ikasleentzako ikasgelak ireki zituztenean.
D.B.H. hasieran eta hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen integrazioarekin, Institutu batera lekualdatu zen, bertan beti Ikasgela Egonkor batean lan eginez.
2017an jubilatu zen eta, ordutik hona, literaturgintzan aritu da, idazle moduan hasieran, eta editore moduan ondoren.
Hamabi urterekin idazketa lehiaketa bat irabazi zuen Miranda Ebron, bertako Udalak ikastetxe guztientzako antolatua, jada fantasia agertzen zen bere lehen kontakizunarekin. Sari hartatik bi urtera, Eguberri ipuinen lehiaketa batean bigarren saria jaso zuen. Ordutik hona beti egon da idazten, baina dena bere lagun edo senitartekoei oparitzeko zen.
2009an zerbait luzea saiatzeko garaia iritsi zela pentsatu zuen, istorio bat edo eleberri bat. Hortik jaio zen Fantasy trilogia, publiko gazte eta helduarentzat, aurki berriro ere argitaratuko delarik.
- La leyenda de Aranday (2010)
- El último sedeenario (2012)
- Dagoyamaya la eterna (2015)
2019 urtean beste bi eleberri argitaratu zituen:
- La casa mágica. Adiós a mis pesadillas. Eskola jazarpena edo Bullying-ari buruzko eleberri motza, aurki euskaraz ere argitaratuko delarik.
- Cuarzo negro. Gazteentzako eta helduentzako eleberria, Fantasy trilogiakoa.
Argitaletxe batetik bestera bueltan egon ondoren, lagun ugarirekin batera, kulturaren hedapenerako “EL NIMBO” plataforma sortu zuen, edozein sortzaileri laguntza eskaintzeko. Bere ibilbidea motza izanik ere, bi urte baino gutxiagokoa, hogeita hamar izenburu baino gehiago argitaratu dituzte.
Ongietorria AEE/EIEra, Belén!