Begoña Iribarren Astorkizari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu
- Xehetasunak
Gaurkoan Begoña Iribarren Astorkizari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu, eta bide batez iragartzen dizuegu aurki “Ropa Tendida” bere azken olerki bilduma plazaratuko dela. Obra honek, jasotako oroitzapen eta isiluneetatik barna egindako ibilbidea da, “zintzilikatutako arropa” izatea egokitu zitzaion belaunaldi baten belarrietara oihuka iristen diren zurrumurruetatik ibilbidea hain zuzen ere.
Begoña Iribarren poeta eta margolaria da.
Ondoko liburuak argitaratu ditu: Poesía Itinerante (Editorial Artística Gerekiz argitaletxea) Plumas en el Aire (Editorial Artística Gerekiz argitaletxea), El triángulo de las ver-mudas(Editorial Artística Gerekiz argitaletxea). Azken hau egilekide moduan. Era berean, ondoko antologietan parte hartu du ere, 300 Poetas cantan a Bilbao (La Gran Enciclopedia Vasca Argitaletxea) eta Selecciones Gerekiz, eta Sameop olerki bilduma (Gomylex). Gainera, duela hamazazpi urtetik hona, Escribe-Lee Elkarte Literarioaren ‘Decires’ Aldizkarian parte hartzen du ere bere olerkiekin.
Iñaki Urrutiarekin antzerki eta errezitazio ikaslea izandakoa, José Barceló, Félix Aguirre eta Esperanza Yunta Arte Ederren maisuekin ikasi du ere, besteak beste.
Bizkaiko Elkarte Artistikoko kidea da, bai eta Escribe-Lee Elkarte Literariokoa eta, lehenago, Gerekiz Elkarte Artistikoko kidea ere, AEE/EIEko kidea izateaz gain.
Ongi etorria AEE/EIEra, Begoña! Obra berri horri buruzko berriak ilusioz itxarongo ditugu...
Amaia Galindo De Paulari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu
- Xehetasunak
Gaurkoan Amaia Galindo De Paulari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu.
Ermua jaioa, istorioak sortzearekin betidanik egin du amets, horiek benetakoak eta fikziozkoak izan.
Eta letren ameslari honek bere ametsa errealitatea bihurtzea lortu zuen 2021ean. Urte hartako ekainean bere lehen lana argitaratu zuen: "Retales de un instante contigo" (Círculo Rojo Argitaletxea), prosa poetikoan idatzitako kontakizun laburra. Eta urte bereko azaroan olerki bilduma txiki bat plazaratu zuen ere, "Para abrigar(t) el alma" (Diversidad Literaria Argitaletxea).
Sormenezko idazketa ikastaro bat burutu zuen ere.
Eta literatura emanaldiko urte hura osatzeko, poesia lehiaketa ugaritan eta kontakizun laburren lehiaketa batean parte hartu zuen ere, eta bere obra guztiak sailkatu zituzten lehiaketa bakoitzari zegokion antologiaren baitan egon zitezen.
Bere hitz propioen arabera, bere helburu bakarra zera da, bihotzarekin ez beste lortu ezin daitekeen hori hitzekin helaztea.
Ongi etorria AEE/EIEra, Amaia!
Arwen Greyk bere azken eleberria aurkeztu digu, “Solo cinco citas”
- Xehetasunak
Pasa den ostegunean, uztailak 21, "Solo cinco citas" eleberria salmentan jarri zen, Macarena Sánchez Ferroren azkena, Arwen Grey izengoitiarekin eleberri erromantikoen egile moduan ezaguna ere.
Obra ebook formatuan plazaratu da Harlequin Ibérica argitaletxearen eskutik, HQÑ bere zigiluaren baitan.
Bere egileak berak eleberriari buruz hitz egitea nahi izan dugu. Honakoak izan dira bere hitzak:
«‘Solo cinco días’ eleberria, ezer baino lehen, irakurleak ordu batzuetan zehar bere arazo guztiak ahazteko eta barre egiteko pentsatu den istorio bat da.
»Komedia ero bat da, pertsonaia xelebrez josia, bai eta magiaz ere, baina horrek ez du esan nahi istorio hutsala denik. Gai sakonagoak jorratzen ditu ere, hala nola esamesekin eta ospetsuen bizitzekin haien bizitza propioarekin baino kezkatuagoa dagoen gizarte bati buruz hitz egiten da, bai eta nola batzuetan geure buruari jomugak jartzen dizkiogun eta horiek betetzera behartzen dugun geure burua, garrantzitsuagoak diren beste gauza batzuk ere badirela ikusi gabe.
»Komediak ganora gutxikoak eta azalekoak direla pentsatu ohi da, baina krisi pertsonalei buruz hitz egin daiteke, bai eta amodioari buruz, egungo gizarteari buruz eta ia denari buruz, zergatik ez, eta aldi berean ongi pasatu ere. Irribarreak ez dira hausnarketarekin bateraezinak.»
Eskerrik asko, Macarena, zure hausnarketak gurekin elkar banatzeagatik! Eta zorionak poz handiak ekartzea opa dizugun obra honekin.
Ager Aguirrek bere azken eleberria aurkeztu digu, “La colina del Cuervo” izenburua daraman thriller poliziako bat
- Xehetasunak
Ager Aguirrek bere azken lana plazaratu berri du, "La colina del Cuervo", Gijónen girotutako thriller poliziako bat, izenburuaren izen bera daraman muinoan, Serín hondartzaren ondoan.
Berriro ere, liburu hau aurkezteko ardura bere egilearen hitzengan jarri nahi izan dugu: «Duela urtebete, Covidak su-eten arin bat eman zigunen, egun batzuk etxeko egunerokotasunetik ateratzeko aukera ona zela otu zitzaion nire arrebari. Denbora gutxi izan arren, oso urrun izan ez arren...»
»Bi egun ziren bakarrik, Gijónen, kantoi bueltan esan dezakeguna, etxetik hurbil dugulako zehatz-mehatz ezagutzen dugun itsaso baten ondoan zegoen hotel batean, baina ezin baino hobeagoa izan zen guretzat»
»Niri itsasoa ikaragarri gustatzen zait (nahiz eta nahiko nukeena baino gutxiago bisitatu), bai eta itsaslabarrak, egunsentiak (lastima hain goiz izatea eta niri lo egitea gehiago atsegin), horregatik, lehen egunean jaiki, hoteleko leihotik begiratu eta iparraldeko zerua apaintzen duten ohiko hodeiak gurutzatuk eguzkia ikusi nuen; aurreko eguneko ekaitzaren ondoren oraindik nahasirik zegoen itsasoa ikusi nuen; hondartza ikusi nuen...»
»“Ohiko” pertsona bati une hartan burura etorriko litzaiokeen lehen gauza paisaiaren edertasuna izango litzateke, ametsetako amodio horrekin harean eta eskutik hartuta paseatzen eszena bukoliko bat agian, atsegin duzun neska hori toki horretara gonbidatzeko aukera... niri otu zitzaidan lehen pentsamendua honakoa izan zen: “Eta norbait ni bezala goiz batean esnatuko balitz, leiho horretatik begiratuko balu eta gorpu bat harea gainean olatuek kolpatzen aurkituko balu?”»
»Hari horri sendo heldu nion eta etxera bueltan hotela dagoen toki horri buruzko informazio bila hasi nintzen»
»Eta eszena hori buruan eta aurkitutako informazio horrekin “La colina del Cuervo” idazten hasi nintzen (hori baita inspiratu ninduen tokiaren izena).»
Lan honek Premio Literario Amazon Storyteller 2022 Literatura Sarian parte hartzen du.
Eskerrik asko, Ager, istorio berri honen inspirazioaren jatorria gu guztiokin elkar banatzeagatik! “La colina del Cuervo” eleberriak poz handiak ekartzea opa dizugu.
Felisa Urracari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu, bide batez “Cuando brille la Luna” bere azken eleberria nabarmenduz
- Xehetasunak
Gaurkoan Felisa Urracari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu.
Bilbon jaioa, Arte eta Apainketa ikasketak egin zituen 1975ean eta Arte plastikoetan formakuntza jaso zuen Bilboko Erreprodukzioen Museoan eta Unzalu Estudioan. Bizkaiko Foru Aldundiaren “Udal Kultur Etxea” tailerretan jaso zuen eskultore formakuntza. Ehunka erakusketek babesten dute bere ibilbide artistikoa.
Literatura alorrean, bere obra zabalaz gain, olerki bilduma kolektibo ugaritan parte hartu du, bai eta aldizkako argitalpenetan ere. Bere kidegoen artean honakoak daude: Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE); Bizkaiko Elkarte Artistikoa (AAV/BEA); Bilboko Idatzi-Irakurri Elkartea (Asociación Escribe-lee); eta CEDRO (Centro Español de Derechos Reprográficos).
Hiru olerki liburu argitaratu ditu: “Gritos y Fragmentos” 1998an (1. edizio pertsonala) eta 2013an (2. edizioa Punto Rojo Argitaletxearekin); “Ecos del Recuerdo” 2013an, Punto Rojo Argitaletxea, eta “Vuelos” 2015ean, Punto Rojo Argitaletxea.
Zortzi eleberri argitaratu ditu ere, horiek guztiak Punto Rojo Argitaletxearekin: “Lluvia de Espigas” 2016an, “El llanto del Espigón” 2017an, “Las Voces de Tláloc” 2018an, “Posos en mi Alma “ 2019an, “Bajo la piel de los Saris” 2019an, “Navegando en el Abismo” 2020an, "Las luciérnagas también vuelan” 2021ean eta “Cuando brille la Luna” 2022an.
Aurten argitaratu den azken eleberri honi erreparatu nahi diogu gaur. Youtubeko esteka honetan obra honi buruz gehiago ezagutu dezakezu bere egilearen beraren eskutik.
Ongi etorria AEE/EIEra, Felisa!