Azaroaren 10ean Liburu denden Egunaren VII edizioa ospatuko da
- Xehetasunak
Jardunaldia Deja que te cuenten (Utzi konta diezazuten) lelopean ospatuko da
Erosketetan %5eko beherapena eta, liburu denda batzuetan, gaueko hamarrak arte irekitzea izango dira Deja que te cuenten lelopean egingo den ekimen honen ezaugarri nagusiak. Biharko jardunaldi osoan zehar hainbat jarduera kultural egingo dira eta web orrialde honetan kontsultatu daitezke.
Kultura Ministerioak eta Liburu saltzaileen Gremio eta Elkarteen Espainiako Federazioak (Cegal) sustatua, jardunaldiak liburu denden eta liburu saltzaileen balioa nabarmendu nahi du. “Liburu dendak kulturaren kudeaketarako toki fisiko moduan aldarrikatu nahi ditugu, irakurketa sustatzeaz gain, hurbiltasuna eta harremanak sortzen dituelako, bai eta liburu saltzailearen figura ere gomendatzeko gaitasuna duen bitartekaria baita”, azaldu dute antolatzaileek.
Gehiago irakurri: Azaroaren 10ean Liburu denden Egunaren VII edizioa ospatuko da
Carlos Télezek ‘El hijo de la huida’ aurkeztuko du bihar Deustuko Liburu dendan
- Xehetasunak
Eleberria bere bigarren ediziora iritsi da lau hilabete baino gutxiagoan
El hijo de la huida liburuaren aurkezpena bihar izango da, azaroak 8, 19:30etan Deustuko Liburu dendan, Deusuko San Pedro plaza, 4 (Bilbo).
Carlos Télezen lehen eleberria, nerabezaroan izandako gertakari atsegin eta garrantzitsu baten oroitzapena kontatuz hasten da, amaiera tragiko batean bukatuko den berri bat etorriz ondoren. Hortik aurrera ardazten da huts egindako harreman garratz bat, protagonista eta narratzailearen hutsune existentziala, arrazoirik gabe desagertzen diren neska misteriotsuak, dibertsio eta rock’n’roll nahiak dituzten mutilak eta… rock’n’roll asko aurkezten dituen kontakizuna.
Gehiago irakurri: Carlos Télezek ‘El hijo de la huida’ aurkeztuko du bihar Deustuko Liburu dendan
Fernando Arambururen ‘Patria’, eta Ricardo Alíaren ‘Trilogía del zodiaco’, audioliburu formatuan eskuragarri daude jada
- Xehetasunak
Lanak Storytel audioliburu plataforman eskuratu daitezke
Fernando Arambururen eleberria, 500.000 liburu baino gehiago saldu dituena paper formatuan eta Literatura Sari Nazionala edo Euskadi Saria bezalako sari garrantzitsuak jaso dituena, orain audioliburu moduan ere gozatu daitekeen literatura fenomeno bilakatu da. ETAren terrorismoaren menpe Euskadin 30 urte baino gehiago izandako bizitzari buruzko egile donostiarraren kontakizuna Juan Magraneren narrazioarekin dago eskuragarri.
Ricardo Alíaren La trilogía del zodiaco, hiru liburuk osatua, El signo del dragón, El vuelo de la serpiente eta El salto del caballo, Storytel-en entzun daiteke ere, oraingo honetan Ángel del Ríoren ahotsarekin. Donostian batxilergoko ikaslen baten bururik gabeko gorpuaren aurkikuntzak ematen dio hasiera trilogia honi, pertsonaia protagonista moduan Ertzaintzako ikerlari ugari dituelarik.
Luisa Etxenike Donostia eta Baionan elkarrizketatuko da Lydie Salvayre eta Evelyne de la Chenelière idazleekin
- Xehetasunak
Azaroaren 9 eta 10an izango da ‘Un mundo de escritoras’ Nazioarteko Literatura Topaketaren baitan, bere hogeita hamargarren ediziora iritsiz
Evelyne de la Chenelière eta Lydie Salvayre idazleak Donostian, Bilbon eta Baionan egongo dira emakume idazleei eskainitako nazioarteko literatura topaketa batean, Donostia Kulturak, San Telmo Museoak eta Institut Françaisek antolaturik.
Ekitaldietako bat Luisa Etxenike eta Lydie Salvayre idazleen arteko topaketa da, azaroaren 9an 19:30tan Donostiako San Telmo Museoan egingo delarik. Ondoko egunean hitzorduan Baionako Médiathèque-ra tokialdatuko da, 18:00etan. Honako honetan hitzordua Evelyne de la Chenelière eta Lydie Salvayre idazleen esku egongo da, Luisa Etxenikek moderatzaile moduan eginez. Bi kasuetan sarrera doakoa da.
Manuel Rico: “Egile eskubideak kobratzea pentsio bat edukitzearekin bateragarria egin beharra dago”
- Xehetasunak
Espainiako Idazleen Kidego Elkarteko presidentearen adierazpenak Radio 5 irratian
Manuel Rico, Espaianko Idazleen Kidego Elkarteko (Asociación Colegial de Escritores de España, ACE) presidenteak, Espainiako idazleek dituzten lege arazo larrienak aipatu ditu. Carmen Cuarterok (CEDRO) ‘Creando que es gerundio’ Radio 5 irratiko programan egindako elkarrizketan nabarmendu duenez “jardunean dauden idazle kopuru handi bat, bereziki Autonomo moduan aritzen direnak, arazo larriak dituzte bere fiskalitatearekin eta Gizarte Segurantzaren kotizazioarekin”. Autonomoen lege berriarekin, Ricoren ustez “egoerak hobera egin du, baina oso partzialki”.
AEE/EIE kide den Seguir creando plataformaren eledun ere denak idazle jubilatuen egoera zaila azpimarratu du, “40 urtez kotizatzen egon ondoren bateraezintasun egoeran baitaude egile eskubideak jaso ahal izateko, honi gaineratuz indefinizioan bizi diren egile ugari dagoela inoiz ez baitute pentsioa jasotzeko gutxieneko kopururik kotizatu”.
ACEko presidenteari balizko konponbiderik dagoen galdetuta, lehena fiskalitatea dela erantzun du: “PFEZ legea aldatu beharra dago, egile eskubideak jabetza intelektualaren mozkin moduan aintzat hartzen dituen lauki bat ezarriz, eta ez orain gertatzen den moduan, jarduera ekonomiko moduan edo lanaren mozkin moduan kontenplatuz”. Hartu beharreko beste neurrien artean “Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra aldatzea” nabarmendu du, “egile eskubideen beste literatura jardueren mozkinak eta pentsioa jasotzea bateragarri eginez jubilatutako idazleentzat”.
Espainiako egoera Europako herrialde gehienetan dagoenarekin alderatuz, Manuel Ricok lehenbailehen parekidetzea proposau du hainbat gaietan, hala nola “egile eskubideak eta pentsioa bateragarri egitea”, bai eta “kopia pribatutik zein liburutegi mailegutzatik datozen diru sarrera eta mozkinak lortzea, Europako direktiban zehatz mehatz arauturik baitaude”.
Azkenik, “pirateriaren aurkako borroka eraginkorra” egon behar dela azpimarratu zuen.
© Argazkia: Idazlearen Fracebook profiletik hartua