Mertxe Mansok larunbat honetan Madrilen aurkeztuko den ‘Sesos y tripas, especial pan’ liburu kolektiboan parte hartu du
- Xehetasunak
Idazle bizkaitarrak 36 poetarekin batera Litevadura atalean parte hartuko du
Ediciones Venguerén argitaletxeak Sesos y tripas, especial pan aurkeztuko du Madrilen azaroaren 18an, larunbatez, Sesos y tripas ildoan artisau-ogiari buruzko argitalpena, non osagaiak hurbilekoak eta merkeak izan behar duten eta tresneria, sukalde guztietan aurkitu daitekeena. Hitzordua Okindegi Etxearen Errege Aretoan izango da (Plaza Nagusia 27, Madril), 12:00etan.
Liburuak Estatu osoko 36 okindegi artisauetako errezeten aukeraketa bat da, beste hainbat egilek idatzitako 36 poesiarekin batera. Mertxe Mansok Litevadura atalean parte hartu du beste poeta batzuekin batera. Juan Carlos Mestre, Escandar Algeet, Viky Veiguela, Juan Leyva, Pau Riba, Julián Borao, Carlos Salem, Marta Torre-Marín, David Hoyos, Mertxe Manso, Blanca Morel, Oscar Martín Centeno, Carlos Aganzo, Nares Montero, Ángel Petisme, Rafael Soler eta Gsús Bonilla dira atal honetan idazten duten poetetako batzuk.
Savaterek ‘Contra el separatismo’ aurkeztuko du ostegun honetan Donostian, Kataluniako gaurkotasun politikoa analizatzen duen liburua
- Xehetasunak
Testu honekin Savater modu puntualean itzuli da idazketara
Fernando Savater ostegun honetan, 19:30etan, Mikel Azurmendirekin batera egongo da Donostiako Lagun liburu dendan, Contra el separatismo bere liburuari buruz hitz egiteko. Testu labur bat da non idazle eta filosofo donostiarrak modu argi eta sendoarekin Kataluniako gaurkotasun politikoa analizatzen duen. Izenburu honekin Savater idazketara modu puntualean itzuli da, argitaratzeari uzteko bere erabakiaren ondoren, horrela erabaki baitzuen bere emazte Sara Torres zendu ondoren, berari eskainiz liburua.
Ariel argitaletxeak argitaraturik, Contra el separatismo liburua bere egilearen hitzetan “premiazkoa da”, bai eta panfletoa, “ez baita tratatu bat ez eta ikerketa akademiko bat, ez besteen ikuspuntuen gezurtapen eruditu bat ere”. Ehun orrialde baino gutxiagotan, “berdin eta aske bizi nahi dutenentzako” idatzi duela dioen testua hizkera zuzen eta soilarekin garatzen su Savaterek.
María Eugenia Salaverrik ‘Qué vas a hacer con el resto de tu vida’ Laura Ferreroren eleberria aurkeztuko du ostegun honetan Azkuna Zentroan
- Xehetasunak
Egilea urteko errebelazio moduan agertu da kritikaren iritziz
Azaroaren 16an, 19:00etatik aurrera Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duen liburuei eskainitako espazioa alegia.
Honako honetan Laura Ferrero izango da mintzalagun, Qué vas a hacer con el resto de tu vida eleberriaren egilea, non 30 urteko emakume baten istorioa kontatzen den, bere bikotea utziz eta Ibiza, bere sorlekutik, alde eginez, New Yorkera tokialdatuz.
Lauraren gaztetasuna, kontakizunaren protagonistarena alegia, bere aitarekin duen harremanak markatua dago, aita intolerante bat zehazki; bere ama, bat-batean desagertua bost urteren ondoren itzuliz; eta Pablo, bere anaia, pairatzen duen buruko gaixotasunaren aurka borrokatzeko margolaritzara eskainia. New Yorken, Laura argitaletxe batentzako lanean hasten da bai eta bere amaren ezagun misteriotsu batek, Gael, Columbiako Unibertsitatean ematen dituen klaseetara joaten hasten da ere.
Aramburuk gaztelerazko Literatura Euskadi Saria ‘Patria’ eleberriagatik, idazlearen papera gizartean nabarmenduz
- Xehetasunak
“Historialaria, kazetaria, soziologoa edo politikaria iristen ez den tokira iristen da eleberrigilea”, ziurtatu zuen komentziturik idazle donostiarrak sari jasotze zeremonian
Fernando Aramburuk 2017 gaztelerazko Literatura Euskadi Saria jaso du gaur Bilbon Iñigo Urkullu Lehendakariaren eta Bingen Zupiria Kultura Sailburuaren eskutik. Patria eleberriaren egileak diskurtso labur bat irakurri du, ziurtatuz “gizakiak edonola fikzioak behar dituela giza gaien irudi ordenatu bat eraikitzeko eta horiek ulertzen saiatzeko. Literatura fikzioa –jarraitu du- ez da, inolaz ere, aukera bakarra; baina agian enpatia jarduteko modurik hoberena da, besteen azalean jartzeko istorioak entzuten edo irakurtzen ditugunean, filmak ikusten ditugunean edo antzerkira goazenean”.
Alaitz Arrutik Euskadiri buruzko bi hitzaldi egin ditu Veronako hiri italiarrean
- Xehetasunak
Hitzaldiak bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendurik zeuden
Alaitz Arrutik bi topaketa eduki ditu, pasa den ostegunean eta ostiralean, Veronako Maffei Lizeoko ikasleekin, non “liburuetan aurkitzen ez den Euskal Herria” aditzera eman die ikasleei, Italian bizi den idazle bilbotarrak azaldu duen moduan. Claudia D’Orazi irakasleak antolaturiko proiektuaren baitan egin dira hitzaldiak.
Gehiago irakurri: Alaitz Arrutik Euskadiri buruzko bi hitzaldi egin ditu Veronako hiri italiarrean