Fernando García Pañedak ostiral honetan Oviedon ‘Agonia y esperanza’ aurkeztuko du , Jane Austen-i omenaldi bat
- Xehetasunak
Idazle bilbotarrak gizonezko irakurleak erakarri nahi ditu bereziki eleberri honekin
Fernando García Pañedak ostiral honetan Oviedoko Santa Teresa Librería-Café liburu dendan (Covadonga kalea, 11) Agonía y esperanza eleberria aurkeztuko du. Aurkezpen ekitaldia 19:00etan hasiko da. Obra honetan bere egileak Jane Austen-en Persuasión eleberriaren argumentuari heltzen dio XXI mendera ekarriz eta ikuspuntu maskulino bat emanez. Modu honetan eleberrigile britainiarra omentzen du bere heriotzaren bigarren mendeurrenean. García Pañedak Ana Belén Alonso González kazetari eta idazlea izango du lagun aurkezpenean, Qué leería Jane Austen blogaren administratzailea alegia, oso ezaguna baita literatura klasikoaren irakurleen artean.
Tandaia argitaletxeka plazaratua, Agonía y esperanza eleberriak Frédéric Heywood eta Anna Wellesley ditu protagonista moduan, bi gazte alai, buru argi eta munduari aurre egiteko prest, elkar ezagutzen duten unean. Bata bestearentzako eginda daudela ikusita, mugarik gabeko alaitasun hilabete batzuetan zehar haien amodioa bizi zuten. Baina neskaren gizarte baldintzek, familia aberats eta aristokratiko batekoa zen heinean, klase ertaineko idazlegai arruntarekin zuen harremana haustera eraman zuten. Hainbat urteren buruan egoera aldatu egin da. Frédéric idazte arrakastatsu eta ospetsu bilakatu da. Bere aldetik, Wellesleytarrak, finantza krisialdiaren ondorioz haien enpresek porrot egin ondoren, diru ezean daude eta haien izenak ematen die ahora eramatekoa diru-sarrera eskasek baino. Veneziara denboraldi batez bizitzera doazenean biak, eta iristear daudenean, elkar topo egingo dute, Frédéricek bananduta egon diren denbora guzti horretan sentitu duen erresuminaren eta bere barruan duen eta interpretatzeko ezgai den sentimenduaren artean ibiliko delarik.
Pedro Ugarte, Fernando García Pañeda eta Luisa Etxenike XX urteurrena dela eta Guggenheim museoari egingo zaion omenaldian parte hartuko dute
- Xehetasunak
El Correo egunkariak euskal gizarteko pertsonak gonbidatu ditu Frank Gheryk diseinaturiko eraikina eta bere obrak berinterpretatzera
Bilboko Guggenheim Museoak 20 urte bete ditu eta aitzakia honekin El Correo egunkariak ‘Artciones’ izena daraman testigantza mapa zabal eta heterogeneo bat sortu du. Video sorkuntzatik, performanceetatik, literaturatik eta ilustraziotik abiatuz, artistek puzzle moduko kontakizun bat osatzen dute, museoan bere bizitzako bi hamarkadetan egindako erakusketa eta ekimen nagusien berrikusketa historiko bat eginez.
Pedro Ugarte, Fernando García Pañeda eta Luisa Etxenike, Euskadiko Idazleen Elkarteko kideek, idatzizko hiru testigantzarekin parte hartuko dute, beste hamazazpi egilerekin batera museo bilbotarrari egin zaion begirada literarioan, artearen munduan orain dela urte asko bilakatu baitzen nazioarteko erreferentzia, bai eta Bilboko suspertze sozial eta kulturalaren pieza gakoa ere, eta horregatik, Euskal Herri osokoa ere.
Pedro Ugartek XIV Setenil Saria irabazi du ‘Nuestra historia’ lanarekin
- Xehetasunak
Sariaren ediziorik ugaritsuena izan da, Espainia osoko argitaletxe eta egileek 117 obra aurkeztuz
Pilar Adón, Carmen Valcárcel, Aurora Gil Bohorquez eta Manuel Moyanok osatzen duten XIV Setenil Sariko epaimahaiak bere saria Pedro Ugarteri ematea erabaki du gaur, urriak 25, Nuestra historia bere kontakizun liburuarengatik, 2016an argitaratua Páginas de Espuma argitaletxe madrildarraren eskutik. Molina de Segurako Udaleko Kultura Zinegotzigoak sustatua eta “ipunaren Oscar” moduan ezagutzen dena, Setenil Sariak 10.000 euroko dirusaria du liburu irabazlearen egilearentzako.
Gehiago irakurri: Pedro Ugartek XIV Setenil Saria irabazi du ‘Nuestra historia’ lanarekin
Luisa Etxenikek Academia Errante-ren izpiritua berreskuratzeko jardunaldiak antolatu ditu
- Xehetasunak
"Elogio a la diferencia” euskal intelektual talde baten irekiera eta eskuzabaltasun izpirituari omenaldia da
Gaurtik datorren urriaren 28ra arte Donostiako Koldo Mitxelenan Gipuzkoako Aldundiak antolaturiko jardunaldi batzuk egingo dira, XX mende erdialdean Academia Errante deiturikoa bultzatu zuten euskal intelektual taldearen irekiera eta eskuzabaltasun intelektuala gaur egungo gakoan berreskuratzeko helburuarekin.
María Eugenia Salaverrik Carmen Amoragaren ‘Basta con vivir’ aurkeztuko du bihar Azkuna Zentroan
- Xehetasunak
Eleberriak hazkuntza, gainditzea eta erresilientzia jorratzen ditu
Bihar, urriak 25, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duen liburuei eskainitako espazioa alegia.
Honako honetan Carmen Amoraga izango da mintzalagun. Idazle valentziarrak Basta con vivir bere azken eleberria aurkeztuko du, emakumeen arteko elkartasunaren indarrari buruzkoa eta beste pertsona bati laguntza emateak gu geu salbatu gaitzakeela erakusten du.