Azaroaren 9 eta 10an izango da ‘Un mundo de escritoras’ Nazioarteko Literatura Topaketaren baitan, bere hogeita hamargarren ediziora iritsiz

Evelyne de la Chenelière eta Lydie Salvayre idazleak Donostian, Bilbon eta Baionan egongo dira emakume idazleei eskainitako nazioarteko literatura topaketa batean, Donostia Kulturak, San Telmo Museoak eta Institut Françaisek antolaturik.

Ekitaldietako bat Luisa Etxenike eta Lydie Salvayre idazleen arteko topaketa da, azaroaren 9an 19:30tan Donostiako San Telmo Museoan egingo delarik. Ondoko egunean hitzorduan Baionako Médiathèque-ra tokialdatuko da, 18:00etan. Honako honetan hitzordua Evelyne de la Chenelière eta Lydie Salvayre idazleen esku egongo da, Luisa Etxenikek moderatzaile moduan eginez. Bi kasuetan sarrera doakoa da.

Programa Evelyne de la Chenelière idazlearekin osatzen da, azaroaren 8an 19:30tan San Telmo Museoan. Kasu honetan moderatzailea Rosa de Diego idazlea izango da, literatura frankofonoan aditua baita, eta Espainiako Eszena Zuzendarien Elkarteko kidea. Ekitaldia hurrengo egunean errepikatuko da arratsaldeko zazpietan Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean.

Lydie Salvayrek (Frantzia, 1946), Goncourt Saria irabazi zuen 2014ean Pas pleurer (Ez egin negar) bere eleberriarekin. Aita andaluziarra eta ama katalana ditu, haurtzaroa Auteriven igaroz, Toulousetik gertu, errefuxiatu kolonia baten baitan. Letra eta Medikuntza lizentziaturak Toulousen lortu zituen eta psikiatrian espezializatu zen. Hirurogeita hamarreko hamarkada amaieran hasi zen idazten eta 20 bat hizkuntzatara itzuli diren 13 eleberriren egilea da, horien artean nabarmenduz: La Déclaration (1990), La Compagnie des spectres (1997), BW (2009) eta Pas Pleurer (2014).

Evelyne de la Chenelière (Montreal, 1975) idazlea eta aktorea da. Bere lehen eleberria, La concordance des temps, 2011 urtean argitaratu zuen. Bi antzerki pieza nagusiren egilea da: Désordre public, Gobernadore Nagusia Saria 2006an, eta Bashir Lazhar, ingelerara eta alemanierara itzulia, bai eta zinemara egokitua Monsieur Lazhar izenburuarekin, 2011an atzerriko hizkuntzan filmerik hoberenaren Oscar sariaren lehiaketa ofizialerako hautatua izanik.

Argazkia Lydie Salvayre  © Eric Dessons/JDD / Argazkia Luisa Etxenike  © Euskonews / Argazkia Evelyne de la Chenelière © Julie Artacho