Espainiako Idazleen Kidego Elkarteko presidentearen adierazpenak Radio 5 irratian

Manuel Rico, Espaianko Idazleen Kidego Elkarteko (Asociación Colegial de Escritores de España, ACE) presidenteak, Espainiako idazleek dituzten lege arazo larrienak aipatu ditu. Carmen Cuarterok (CEDRO‘Creando que es gerundio’ Radio 5 irratiko programan egindako elkarrizketan nabarmendu duenez “jardunean dauden idazle kopuru handi bat, bereziki Autonomo moduan aritzen direnak, arazo larriak dituzte bere fiskalitatearekin eta Gizarte Segurantzaren kotizazioarekin”. Autonomoen lege berriarekin, Ricoren ustez “egoerak hobera egin du, baina oso partzialki”.

AEE/EIE kide den Seguir creando plataformaren eledun ere denak idazle jubilatuen egoera zaila azpimarratu du, “40 urtez kotizatzen egon ondoren bateraezintasun egoeran baitaude egile eskubideak jaso ahal izateko, honi gaineratuz indefinizioan bizi diren egile ugari dagoela inoiz ez baitute pentsioa jasotzeko gutxieneko kopururik kotizatu”.

ACEko presidenteari balizko konponbiderik dagoen galdetuta, lehena fiskalitatea dela erantzun du: “PFEZ legea aldatu beharra dago, egile eskubideak jabetza intelektualaren mozkin moduan aintzat hartzen dituen lauki bat ezarriz, eta ez orain gertatzen den moduan, jarduera ekonomiko moduan edo lanaren mozkin moduan kontenplatuz”. Hartu beharreko beste neurrien artean “Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra aldatzea” nabarmendu du, “egile eskubideen beste literatura jardueren mozkinak eta pentsioa jasotzea bateragarri eginez jubilatutako idazleentzat”.

Espainiako egoera Europako herrialde gehienetan dagoenarekin alderatuz, Manuel Ricok lehenbailehen parekidetzea proposau du hainbat gaietan, hala nola “egile eskubideak eta pentsioa bateragarri egitea”, bai eta “kopia pribatutik zein liburutegi mailegutzatik datozen diru sarrera eta mozkinak lortzea, Europako direktiban zehatz mehatz arauturik baitaude”.

Azkenik, “pirateriaren aurkako borroka eraginkorra” egon behar dela azpimarratu zuen.

© Argazkia: Idazlearen Fracebook profiletik hartua