‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiaren ondorioak
- Xehetasunak
Laugarren urtez jarraian, pasa den ostiralean, irailak 15, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren aitzakiarekin, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretoan programatu ziren mahainguruetan hogei profesional baino gehiago elkartzea lortu genuen. Halaber, argitalpen munduko profesional kopuru handia bertaratu ziren (argitaratzaileak, itzultzaileak, zuzentzaileak…) bai eta egileak ere, publiko moduan hizlariek sortutako eztabaidetan era aktiboan parte hartuz.
Gehiago irakurri: ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiaren ondorioak
Fernando García Pañeda Caligrama Sarien irabazleen artean
- Xehetasunak
Penguin Random Houseren Suma de Letras zigilupean argitaratuko da
Pasa den irailaren 14ean Bartzelonan Penguin Random House Argitalpen Taldearen egoitzan egindako gala berezi batean I Caligrama Sariak eman ziren bere hiru kategoriatan: Best-Seller, Talentua eta Promesa. Horietako bat, Talentu Saria, Fernando García Pañedarentzako izan zen Operación Black Death bere eleberri historikoagatik, bertan ekintza gerra ondorengo Espainian garatuz. Penguin Random House Argitalpen Taldearen Suma de Letras zigilupean argitaratuko da.
Gehiago irakurri: Fernando García Pañeda Caligrama Sarien irabazleen artean
Egilearen IV Jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da
- Xehetasunak
Emankizuna Amazonek emango duen tailerra hasi eta gutxira amaituko da
Aurreko edizioetan bezala, gure web orrialdetik ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiko saioak streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Ekitaldia 9:30etan hasiko da datorren ostiralean Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretoan.
Halaber, gogorarazi nahi dugu Euskadiko Idazleen Elkartearen Twitter profiletik (@AEEEIE) zuzeneko emankizuna egingo dela. Elkarrizketa jarraitzeko hashtaga honakoa izango da: #autor17
Aurten Europa eta Latinoamerikako hogei hizlari elkartzea lortu dugu. Sam Missinghamen kasua da, aditu britainiarra, egile jagolea eta audientzien sorkuntzan Europan ospetsuenetarikoa izanagatik ezaguna. Bera izango da hitza hartzen lehena.
Gure bazkideen artean iaz arrakasta handien izan zuen saioetako bat errepikatuko dugu: Booktuberaren Unea. Bere partaidetza baieztatu duten idazleek hiru minutu izango dituzte haien obra jendarteari saltzeko.
Ostiraleko arratsaldean autoargitalpenari eskainitako tailer bat egingo da gaztelerazko Amazonen Kindle Direct Publishing (KDP) plataformako arduradun gorenaren eskutik. Plataforma horren bitartez salmenta rankingetako goiko mailetaraino iritsi diren eta euren obra autoargitaratu duten bi egilek lagunduko dute. Espazio hau ez da streaming emango bere osotasunean.
Programa osoa deskargatzeko, sakatu hemen.
IV Egilearen Jardunaldiko hizlariak (Bilbo, 2017/09/15)
- Xehetasunak
Atsegin handiz aurkezten ditugu irailaren 15ean Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldiko hizlariak. Horietako bakoitzari buruzko informazio gehiago prentsa dossierrean.
Programa osoa deskargatzeko sakatu HEMEN.
Sam Missingham |
|
Maribel Riaza |
|
|
|
Concha Barrigós |
Winston Manrique Gehiago irakurri |
César Coca Gehigo irakurri |
|
Marisol Schulz Gehiago irakurri |
Marifé Boix Gehiago irakurri |
Asier Muniategi |
Arantxa Mellado Gehiago irakurri |
Juan Casamayor Gehiago irakurri |
|
|
|
Bernat Ruiz |
Carlos Liévano Gehiago irakurri |
Javier Minak Xabierko San Frantziskori buruzko bere saiakera aurkeztuko du Lagun liburu dendan datorren ostegunean
- Xehetasunak
Liburuak santu nafarra Ignazio Loiolakoa lotu zituen adiskidetasunaren eragina islatzen du ere
Datorren ostegunean, irailak 7, Javier Mina Donostian bizi den idazle nafarrak bere azken saiakera aurkeztuko du 19:30etan Lagun liburu dendan (Urdaneta, 3), Tras las huellas de San Francisco Javier en Asia, un viaje al Extremo Oriente liburua alegia. 300 orrialdek osatzen dituen liburu bidaia eta jesuita nafarraren bizitzaren deskribapena da. Libros para la guerra. Forjando espadas liburuaren egilea ere dena, Sebastián Valencia kazetaria izango du lagun.