Eleberria bere bigarren ediziora iritsi da lau hilabete baino gutxiagoan

El hijo de la huida liburuaren aurkezpena bihar izango da, azaroak 8, 19:30etan Deustuko Liburu dendan, Deusuko San Pedro plaza, 4 (Bilbo).

Carlos Télezen lehen eleberria, nerabezaroan izandako gertakari atsegin eta garrantzitsu baten oroitzapena kontatuz hasten da, amaiera tragiko batean bukatuko den berri bat etorriz ondoren. Hortik aurrera ardazten da huts egindako harreman garratz bat, protagonista eta narratzailearen hutsune existentziala, arrazoirik gabe desagertzen diren neska misteriotsuak, dibertsio eta rock’n’roll nahiak dituzten mutilak eta… rock’n’roll asko aurkezten dituen kontakizuna.

Zinema kinkitik neorealismoraino, ‘road movie’ generotik pasatuz, El hijo de la huida eleberriak begirada ezberdinak eskaintzen dizkio istorio honi, non amodioak, desamodioak, poztasunak eta tristurak etorkizun ziurgabea ziurtasun bakarren den panorama bat marrazten diguten.

Tele 7 kanalari eskainitako elkarrizketa batean Carlos Télezek azaltzen duenez, eleberri “arina eta irakurtzeko erraza” idatzi du, “irakurle mota ororentzako egokia, nahiz eta rockzale eta zinefiloek bereziki atsegin izango dutela uste”. Eta bere egileak ongi dioen moduan, “musika pertsonaia bat gehiago da kontakizunean, zeinetarako David Lynchen The Straight Story filmean inspiratu nintzen”.