Ricardo Alíaren ‘El signo del dragón’ poltxiko-liburu eskuragarri dago jada
- Xehetasunak
Trilogiaren beste bi atalak otsailean eta martxoan aterako dira formatu berrian
Ricardo Alíaren La trilogía del zodiaco, El signo del dragón, El vuelo de la serpiente eta El salto del caballo liburuek osatua eta 2016tik Maeva argitaletxeak argitaratua, poltsiko-liburu moduan kaleratuko da. Embolsillo argitaletxearen 2018ko lehen nobedadea El signo del dragón izango da. Herensugea da txinatar Zodiakoan jakituria, boterea eta aberastasuna ordezkatzen dituen animalia mitologiko bakarra.
Donostian giroturik dagoen eleberri honen hurrengo emanaldiak otsailean (El vuelo de la serpiente) eta martxoan (El salto del caballo) plazaratuko dira.
Gehiago irakurri: Ricardo Alíaren ‘El signo del dragón’ poltxiko-liburu eskuragarri dago jada
Poesia emanaldia Getxon Natalia Gómez Linaresen omenez
- Xehetasunak
Natalia Gómez Linares AEE/EIEko kide izan zen 2012an zendu arte
Arratsalde honetan, 19:30etatik aurrera, poesia emanaldia egingo da Natalia Gómez Linaresen omenez, pasa den 2016ko urrian zendu ondoren. Horretarako, bere obraren bitartez poeta getxotarra gogora ekarriko diguten hainbat ahots elkartuko dira Algortako Kultura Gelan. Modu honetan, bertaratuko direnek bere 3 liburuetako poemekin gozatzeko aukera izango dute: Lur, Sinfonía de silencios eta Iluntze-Anochecer. Emanaldia Robert Mulligan eta Jacques Burtinen musikak lagunduko du. Sarrera irekia da tokia bete arte.
Gehiago irakurri: Poesia emanaldia Getxon Natalia Gómez Linaresen omenez
II Idazle Elkarteen Estatuko Topaketan parte hartu dugu
- Xehetasunak
Ekitaldian Espainia osoko 5.000tik 6.000ra idazle egon ziren ordezkaturik
Pasa den abenduaren 18an II Idazle Elkarteen Estatuko Topaketa egin zen Madrilen. Ekimena Idazleen Kidego Elkarteak (ACE) sustatu zuen eta Erreprografia Eskubideen Espainiako Zentroaren (CEDRO) babesa izan zuen. Euskadiko Idazleen Elkartearen (AEE/EIE) ordezkaritzan María Eugenia Salaverri gure lehendakaria egon zen.
Gehiago irakurri: II Idazle Elkarteen Estatuko Topaketan parte hartu dugu
Javier Gil Diez-Condek bere komedia krudeletako bi aurkeztuko ditu bihar Lagunen
- Xehetasunak
Horietako bat 2000 Serantes Saria irabazi zuen
Bihar, abenduak 12, 19:30etan, Javier Gil Diez-Conde idazle eta irakasleak, Donostiako Lagun liburu dendan La irreductible comedia cruel aurkeztuko du, bere komedia krudeletako bien birargitalpena: Sueños de identidad eta La Tierra movida bajo los pies. Tábula rasa argitaletxeko katalogoan aurkitu daitezke. Aurkezpena J.Mª Salbidegoitiaren (EHUko irakaslea eta “Ciudadanía y Libertad” elkarteko presidentea) eta Mari Cruz Morales Irazábalen (irakaslea eta antzerki zuzendaria) esku izango da.
Gehiago irakurri: Javier Gil Diez-Condek bere komedia krudeletako bi aurkeztuko ditu bihar Lagunen
Juan Infantek ‘Atrapado’ aurkeztu du, bere seigarren eleberria
- Xehetasunak
Bilboko hanpa eta gaizkile munduko pertsonaia bat da idazle bilbotarraren seigarren eleberriko protagonista
Datorren abenduaren 12an, 20:00etan, Bilboko Ercilla Hotelean, Juan Infanteren seigarren eleberriaren aurkezpena egingo da, Atrapado, Erein argitaletxeak argitaratua eleberri beltzen ‘Cosecha roja’ bere bilduman. Egilearekin batera María Eugenia Salaverri idazlea, kazetaria eta Euskadiko Idazleen Elkarteko Presidentea eta Beatriz Celaya literatura agentea egongo dira. Jarraian koktel bat egongo da.
Gehiago irakurri: Juan Infantek ‘Atrapado’ aurkeztu du, bere seigarren eleberria