Jardunaldia Deja que te cuenten (Utzi konta diezazuten) lelopean ospatuko da
Erosketetan %5eko beherapena eta, liburu denda batzuetan, gaueko hamarrak arte irekitzea izango dira Deja que te cuenten lelopean egingo den ekimen honen ezaugarri nagusiak. Biharko jardunaldi osoan zehar hainbat jarduera kultural egingo dira eta web orrialde honetan kontsultatu daitezke.
Kultura Ministerioak eta Liburu saltzaileen Gremio eta Elkarteen Espainiako Federazioak (Cegal) sustatua, jardunaldiak liburu denden eta liburu saltzaileen balioa nabarmendu nahi du. “Liburu dendak kulturaren kudeaketarako toki fisiko moduan aldarrikatu nahi ditugu, irakurketa sustatzeaz gain, hurbiltasuna eta harremanak sortzen dituelako, bai eta liburu saltzailearen figura ere gomendatzeko gaitasuna duen bitartekaria baita”, azaldu dute antolatzaileek.
Idazleen lana sustatzeko eta aditzera emateko espazio moduan liburu denden garrantzia azpimarratzeko balio du ere ospakizunak. Liburu aurkezpenak, hitzaldiak, aleen sinadura jardunaldiak edo irakurketa klubetan irakurleekin topaketak dira liburu dendei esker egunero idazlearen figura irakurleentzat garrantzia handiagoa edukitzea egiten duten jarduerak.
Jardunaldi hau dela eta, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak igandera arte, azaroak 12, sare sozialetan hedatzen kanpaina bat martxan jarriko du, ospakizunari entzute gehiago emateko helburuarekin. Era berean, Irakurketaren eta Liburuaren Behatokiak sare sozialetako erabiltzaileak #Estaeslamía ekimenean parte hartzera gonbidatuko ditu, gehien gustatzen zaizkien liburu denden argazkiak Irakurketaren eta Liburuaren Behatokiaren Twitter eta Instagram kontuen (@observalibro) bidez bidaliz.
Liburu denden Egunari buruzko informazio gehiago.
‘2017ko Liburu denden Eguna. Deja que te cuente’ jardunaldiaren bideoa