Lanak Storytel audioliburu plataforman eskuratu daitezke

Fernando Arambururen eleberria, 500.000 liburu baino gehiago saldu dituena paper formatuan eta Literatura Sari Nazionala edo Euskadi Saria bezalako sari garrantzitsuak jaso dituena, orain audioliburu moduan ere gozatu daitekeen literatura fenomeno bilakatu da. ETAren terrorismoaren menpe Euskadin 30 urte baino gehiago izandako bizitzari buruzko egile donostiarraren kontakizuna Juan Magraneren narrazioarekin dago eskuragarri.

Ricardo Alíaren La trilogía del zodiaco, hiru liburuk osatua, El signo del dragón, El vuelo de la serpiente eta El salto del caballo, Storytel-en entzun daiteke ere, oraingo honetan Ángel del Ríoren ahotsarekin. Donostian batxilergoko ikaslen baten bururik gabeko gorpuaren aurkikuntzak ematen dio hasiera trilogia honi, pertsonaia protagonista moduan Ertzaintzako ikerlari ugari dituelarik.

Storytel audioliburu plataforma bat da, bai eta liburu elektronikoentzako plataforma ere, Europan 500.000 ordainpeko harpidedun dituelarik eta 60.000 audioliburu baino gehiago eskainiz, horien artean genero anitzetako literatura klasikoko zein garaikideko izenburuak aurkituz. Espainian gaztelerazko katalogoak 1.000 izenburu gaindituko ditu Gabonetarako eta ingelerazko 35.000 lan ditu jada. Storytel-eko lantaldeak hasierako aukeraketa prozesu bat burutu du eskaintzarik gaurkotuena, garrantzitsuena eta kalitate onenekoa edukitzeko. Plataformak 14 eguneko doako proba eskaintzen du app-aren deskargatze soilarekin, telefono mugikorraren bitartez entzun ahal izateko.

Pasa den irailean eta AEE/EIEk antolaturik, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ IV Jardunaldian argi geratu zen moduan, audioliburuek geroz eta garrantzia handiagoa dute Espainiako literatura panoraman eta oso harrera ona izaten ari dute bai literatura zaleen artean bai eta argitaletxeen beraien artean ere, interes askorekin erantzuten ari baitute audioliburuaren aurrean haien edukientzako euskarri berri moduan.