Beatriz Celaya autoargitalpenari buruzko debate batean parte hartuko du LIBER 2017-ren baitan
- Xehetasunak
Erakusketak bere 35 Urteurrena ospatuko du gaztelerazko liburuaren sektore guztiei leku eginez
Beatriz Celaya, ALT autores argitaletxeko sortzailea eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteordea ‘Gaztelerazko merkatuetan eraldaketa digitalaren gaineko debateak: Espainia eta Latinoamerikan autoargitalpenaren gorakada’ mahainguruan egongo da datorren asteazkenean, urriak 4, 13:00etan IFEMAko 14 Pabilioiko 14.4 Aretoan. Ekitaldi hau Liber 2017 Nazioarteko Liburu Azokaren baitan egingo da (Madril,urriak 4-6).
Fernando Aramburuk gaztelerazko literatura 2017 Euskadi Saria irabazi du ‘Patria’ lanarekin
- Xehetasunak
Epaimahaiak «azken berrogei urteetako euskal gizartea irudikatzeko grina eta zorroztasuna» nabarmendu du
Fernando Aramburu idazle donostiarrak 2017 Euskadi Saria irabazi du gaztelerazko literatura modalitatean Patria bere eleberriarekin (Tusquets Editores, 2016). Berria gaur ostiralez eman da aditzera Gasteizko (Araba) Ignacio Aldecoa liburutegian egin den ekitaldi batean, egilea bertan egon gabe.A ramburuk sari hau jasotzen duen bigarren aldia da; 2001ean Los ojos vacíos eleberriarekin irabazi zuen jada.
Luisa Etxenikek Mircea Cartarescurekin solasaldia egingo du Bukaresteko Cervantes Institutuan
- Xehetasunak
Bi egileek ‘Chejov vs. Shakespeare’ proiektuan parte hartu zuten
Bukaresten Espainiako Enbaxadak, Bukaresteko Cervantes Institutuak eta Humanitas argitaletxeak mahainguru bat antolatu dute biharko Luisa Etxenike eta Mircea Cartarescuren artean. Solasaldia Lidia Bodeak moderatuko du, hots Humanitas Argitaletxeko zuzendari nagusia, eta 18:00etatik aurrera izango da Errumaniako hiriburuko Cervantes Institutuan.
‘Leyendas de Madrid’, Iñaki Sainz de Murietak parte hartzen duen antologia inprentan da jada
- Xehetasunak
Egile donostiarra 2017ko Haur eta Gazteentzako Literatura Verbun Sariaren irabazleetako bat da
Leyendas de Madrid. Secretos, historias ocultas y curiosidades sobre la capital de España da 2017ko Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Saria irabazi zuen antologiaren izenburu osoa, eta aurki liburu dendetan egongo da. Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) bertan parte hartu duten zortzi egileetako bat da La calle de los mancebos bere kontakizunarekin. Saria pasa den apirilaren 12an eman zen eta Verbum argitaletxeak antolatua da.
Ángela Sernak bere azken olerki bilduma aurkeztuko du
- Xehetasunak
Gaur irailak 22, ostiralez, 19:30etan Cámara liburu dendan (Euskalduna kalea 6, Bilbo) Ángela Sernak Máscaras para no enloquecer izenburua daraman bere poema liburu berria aurkeztuko du, Celya argitaletxeak argitaraturik. Egileak Julián Borao poeta eta Patricia Furlong Radio Vitoriako kazetaria izango ditu mahaikide.
«Ángela Sernak bizi den moduan eta baita ere irakurtzen duen moduan idazten duela onartzen du. Bizitzak urratu besterik ez egitearekin ez da konformatzen. Bizitzak bera zeharkatzea onartzen du. Ez du kerik irakurtzen, sua baizik. Horregatik aurkitu daiteke hainbeste sustantzia bere ez erotzeko Maskaretan, hainbeste funts, hainbeste jakituria».
Ángel Guinda. Hitzaurretik hartua