Pedro Ugartek XIV Setenil Saria jasoko du datorren astelehenean ‘Nuestra historia’ liburuagatik
- Xehetasunak
Sari emate ekitaldia 20:00etan izango da Molina de Segurako Udaletxeko Udalbatza Aretoan
Espainian argitaraturiko Kontakizun Liburu Hoberenarentzako XIV Setenil Sariaren epaimahaiak, Pilar Adón, Carmen Valcárcel, Aurora Gil Bohórquez eta Manuel Moyano epaimahaikideek osatua, Pedro Ugarteri eman zion saria pasa den urrian Nuestra historia kontakizun liburuarengatik (Páginas de Espuma, 2016). Emate ekitaldia abenduaren 11an izango da, astelehenez, 20:00etan, Molina de Segurako Udaletxeko Udalbatza Aretoan, Udal hori baita sariaren sustatzailea bere Kultura Zinegotzigotik. Bertan izango dira Udalerriko alkatea, Esther Clavero Mira, XIV Setenil Sariaren irabazlea, Pedro Ugarte, Kultura Zinegotzia, Pedro Jesús Martínez Baños, eta Epaimahaiko Presidentea, Pilar Adón.
Fernando Savaterek ‘Contra el separatismo’ aurkeztu du gaur Europako Parlamentuan
- Xehetasunak
Mugimendu separatistak mehatxua dira Europaren ideiarentzako filosofo eta idazle donostiarraren aburuz
Fernando Savaterek Contra el separatismo (Ariel) bere azken liburua aurkeztu du gaur Europako Parlamentuan Raffaele Simone filosofo europarrarekin batera, azken hau Europeo 2017 liburuaren egilea, bai eta Maite Pagazaurtundúa UPyDko eurodiputatuarekin batera. Idazle eta filosofo donostiarra “Estaturik gabeko nazio gehiago eta naziorik gabeko Estatu gehiagoren” alde azaldu zen, eta Kataluniako krisialdi separatista bete betan plazaratu den bere obra “laguntza deiadar” bat izatea nahi duela dio.
Gehiago irakurri: Fernando Savaterek ‘Contra el separatismo’ aurkeztu du gaur Europako Parlamentuan
Fernando Aramburuk XII Dulce Chacón Saria jaso du Zafran (Badajoz)
- Xehetasunak
Idazle donostiarrak 2007an jaso zuen jada sari hau ‘Los peces de la amargura’ liburuarekin
Fernando Aramburuk 2017ko ‘Dulce Chacón’ Narratiba Espainiarraren Saria jaso zuen pasa den igandean Zafran (Badajoz). Saria, Zafrako Udalak deitua, Dulce Chacónen jaioterria baita, Patria bere eleberriagatik eman diote. 5.000 euro eta Iñaki Martínez Mallorcako eskultorearen ‘El abrazo’ eskultura osatzen dute saria.
‘Duques de Feria’ Turismo Paradore Nazionalean interesa zuten irakurleekin topaketa bat egin ondoren, Aranburuk José Carlos Contreras Zafrako alkatearen eskutik jaso zuen saria, bai eta Dulce Chacón idazlearen biloba baten eskutik ere, pasa den 2003an zendu baitzen idazlea, udalak emandako ohar baten arabera.
Gehiago irakurri: Fernando Aramburuk XII Dulce Chacón Saria jaso du Zafran (Badajoz)
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) abantaila gehiago lortu ditu bere bazkideentzat CEDROren bitartez
- Xehetasunak
Eskubideak kudeatzeko erakundeak doako zerbitzu bat eskaintzen du hodeian Office aplikazioen erabilera errazteko
Egileentzako zerbitzu gehiago eta hobeak lortzeko helburuarekin egindako lanari esker, eta Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) eta Erreprografia Eskubideen Espainiako Zentroak (CEDRO) izenpetutako lankidetza akordioaren arabera, bazkideek doan eta epemugarik gabe Microsoft Office 365 E1 plana gozatzeko aukera dute. Hodeian dagoen zerbitzua da eta Office aplikazioak erabiltzea ahalbidetzen du (Word, Wxcel, PowerPoint, Outlook eta abar) bai eta produktibitatea hobetzen laguntzen duten beste hainbat baliabide ere.
María Eugenia Salaverrik Xabier Gutiérrezen ‘Sabor crítico’ aurkeztuko du bihar Azkuna Zentroan
- Xehetasunak
‘Noir gastronomikoaren’ sortzailearen eleberri honetan kritiko gastronomiko bat erahiltzen da
Bihar, azaroak 30, 19:00etatik aurrera Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan, ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duen liburuei eta irakurketari eskainitako espazio bat alegia.
Honako honetan Xabier Gutiérrez egongo da. Filosofo, sukaldari eta kritikoak Sabor crítico aurkeztuko du, berak ‘Noir Gastronomikoa’ deitzen duen tetralogiaren hirugarren atala. Gutiérrezek Donostiako Arzak jatetxeko berrikuntza departamentua zuzentzen du1990tik.
Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa izango da, azken honek galderak egingo dizkiolarik, aldi berean aurkezten den obrara jendea hurbilduz.