Jöel Lópezek Fuentetaja Sormenezko Idazketa Tailerra koordinatuko du Bilbon
- Xehetasunak
Bi orduko formakuntza saioak otsailean hasiko dira eta ostegunero egingo dira bederatzi hilabetez
Datorren otsailean Fuentetaja Sormenezko Idazketa Tailerra presentziazko modalitatean iritsiko da Bilbora. Jöel López Astorkiza hastapeneko mailako irakasle izango da eta koordinatuko du bederatzi hilabetez ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara, Zugastinobia kaleko 7 behean (Bilbao CoWork), ikasgelak dauden tokia alegia, bere lana beste idazleenekin batuz, hala nola Biktor Abad eta Jon Bilbao.
Urtero Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen dugun ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren aurkezlea eta zuzendaria da Jöel, aurten bostgarren edizioa egingo dugularik. Bere istorio propioak idazten ikasten hasteko erronkari ekin diotenei orientatzea, sustatzea eta laguntzea da Jöelek sormenezko tailerrean egingo duen lana.
Gehiago irakurri: Jöel Lópezek Fuentetaja Sormenezko Idazketa Tailerra koordinatuko du Bilbon
Ana Franciaren ‘Senderos del alma’ eleberria aurkeztuko da Bilbon
- Xehetasunak
Egileak bere bi bokazioak batzen ditu obra honetan: psikopedagogia eta literatura
Bizkaiko Arte Elkartearen egoitzan (Yohn Jauregia, Pelota kalea 10, Bilbo), datorren urtarrilaren 30ean, 19:30etan, Ana Francia Iturregiren Senderos del alma eleberria aurkeztuko da. Idazlearekin batera Loly Rubio eta María José Plaza egongo dira natura, artea, amodioa, espiritualitatea, giza eskubideak eta erresilientzia jorratzeko.
Gehiago irakurri: Ana Franciaren ‘Senderos del alma’ eleberria aurkeztuko da Bilbon
Pedro Ugarte izango da María Eugenia Salaverriren gonbidatua ostegun honetan Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan
- Xehetasunak
Egile bilbotarrak 2017ko Setenil Saria izan den ‘Nuestra historia’ aurkeztuko du
Datorren ostegunean, 19:00etan, ‘Aurrez Aurre’ literatura topaketei helduko diegu berriro, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elarteko (AEE/EIE) presidenearen zuzendaritzapean. Pedro Ugarte izango da Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigara doan 2018ko lehen gonbidatua eta Nuestra historia (Páginas de Espuma, 2016) aurkeztuko du, Esoainian argitaratu den ipuin libuarentzako Setenil Sariaren garaile egin duen eleberria, jada bere bigarren edizioan dagoelarik.
Aurkezpenerako sarrera doakoa da tokia bete arte. Sarrera Infopuntuan jaso daiteke.
Idazleen IV Batzarrera (Gijón) joateko izen emateko epea ireki da
- Xehetasunak
CEDRO ere egongo da egile eskubideen kudeaketa azaltzeko
Gijónen apirilaren 28tik 30era egingo den IV Idazleen Batzarrera joateko, bere modalitate ezberdinetan izena eman daiteke dagoeneko. Idazle Berrien Elkarteak antolatu duen Ekitaldiaren web orrialdearen bitartez egin daiteke izen ematea.
Gehiago irakurri: Idazleen IV Batzarrera (Gijón) joateko izen emateko epea ireki da
Elena Morena Scheredrek bere azken eleberria aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak
Obra La esfera de los libros argitaletxeak argitaratu du
Datorren astelehenean, urtarrilak 22, Elena Morena Scheredrek Devuélveme la luna, La esfera de los libros argitaletxeak argitaratu duen bere eleberria aurkeztuko du Bilbon. Ekitaldia Carlton Hoteleko Areto Inperialean egindo da (Federico Moyua Plaza, 2).
Egilearekin batera Almudena Porres Salces psikologoa eta Javier Otaola idazlea egongo dira.
Sarrera irekia izango da tokia bete arte.
Eleberriaren lehen orrialdeak.