Jesús María Sáezek liburu batean jaso ditu hiri autobus gidari ibili zen garaiko pasadizo dibertigarriak
- Xehetasunak
Idazle gasteiztarrak datorren irailaren 15ean aurkeztuko du obra
Nire etxe parean gelditu zaitezke oina igeltsatuta dut eta? Zergatik ez zara auto-ilaratik espaloi gainetik irteten? 20 urteko haurrek txartelik ordaintzen al dute? Gaueko zerbitzuak egun osoan zehar funtzionatzen al du? 200 euroko billeterik onartzen al duzue? Arrapala jaitsi dezakezue hozkailu bat igotzeko? Zazpiak eta hogeietako autobusa zein ordutan pasatzen da? Hauek dira Jesús María (Txusmi) Sáezek TUVISAko (Gasteizko garraio udal enpresa) langile moduan 17 urtetan zehar erantzun behar izan dituen galdera batzuk eta orain pasadizo bilduma batean jaso ditu Historias del autobús: anécdotas de un conductor izenburupean.
V Egilearen Jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da
- Xehetasunak
Twitter bidez ere emango da #autor18 traolarekin
Aurreko edizioetan bezala, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren saioak jarraitzeko streaming aukera egokituko dugu gure web orrialdean
Halaber, gogorarazi nahi dugu Euskadiko Idazleen Elkartearen Twitter profiletik (@AEEEIE) zuzeneko emankizuna egingo dela. Elkarrizketa jarraitzeko traola honakoa izango da #autor18.
Gehiago irakurri: V Egilearen Jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da
Pedro Ugartek emango du sormenezko idazketa tailerra V Egilearen Jardunaldian
- Xehetasunak
Bertan parte hartzeko beharrezkoa da plaza gordetzea
Pedro Ugarte (Bilbo, 1963) idazle eta kazetari bilbotarrak sormenezko idazketa formakuntza tailer bat emango du ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren hurrengo edizioan. Saioak ‘Ipuinaren mekanika’ izenburua darama eta 19:00etan hasiko da, datorren irailaren 14an Azkuna Zentroan (Bilbo).
Ordubetez arituko da Espainian argitaraturiko Libururik Hoberenari azken Setenil Saria irabazi zuenak, jarduera honen hiru aspektu gako azpimarratuz: istorioaren sorkuntza, liburuaren eraikuntza eta bere promozioa. Tailerrak atal praktiko bat edukiko du, bertatik parte hartzaile guztiek probetxua ateratzeko.
Gehiago irakurri: Pedro Ugartek emango du sormenezko idazketa tailerra V Egilearen Jardunaldian
‘Booktuber unea’ itzuli da Egilearen Jardunaldira
- Xehetasunak
Parte hartuko duen idazle bakoitzak minutu batzuk edukiko ditu bere obra aurkezteko eta hura irakurtzera animatzeko
Aurreko edizioetan bezala, aurten irailaren 13 eta 14 egunetan egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak arreta berezia jarriko du gure bazkideengan. Irailaren 14ko 17:00etan, ostiralez, hasiko da Azkuna Zentroan (Bilbo) haiei bereziki eskainitako espazio hau eta haien azken lanak aurkezteko aukera edukiko dute, bai eta une hauetan lantzen ari dituzten beste argitalpen proiektuei buruzko gorabeherak jendartearekin elkar banatzeko ere.
Bazkidearen booktuber uneak oso harrera ona du jendartearen aldetik, ekitaldi honek arrakasta itzela eduki baitu, eta bostgarren edizio honetan Abel Amutxategi, Ager Aguirre, Luis A. Bañeres, Cristina Gumuzio, Iñaki Sainz de Murieta, José Serna eta Jorge Urreta idazleak entzuteko aukera egongo da berriro ere. Horietaz gain, aurten lehen aldiz esperientzia hau biziko duten beste egile ugari dago, hala nola Daniel González, Ricardo Díez Pellejero, Natividad Alcalde, Javier Tejerina, Julio Santos, Concha Murua, Javier Otaola, Iñaki Martínez eta Marisol Ortiz de Zárate.
Gehiago irakurri: ‘Booktuber unea’ itzuli da Egilearen Jardunaldira
Maite R. Ochotorenak berriro harritu ditu bere irakurleak misterio eta suspense eleberri batekin
- Xehetasunak
Idazle donostiarrak La mensajera del bosque eleberriarekin hartu du parte Amazon Literatura Sariaren edizio berrian
Maite R. Ochotorenaren azken eleberriak hilabete baino gutxiago darama merkatuan eta bere irakurleen aldetik kritika onak besterik ez ditu jaso. Donde habita el miedo eleberriaren arrakastaren ondoren, La mensajera de bosque izeneko suspense, magia eta misterio eleberri batekin iritsi da udako literatura denboraldira. Harekin hartuko du parte 2018ko Amazon Literatura Sarian.