“Istorio hau zuk idazten duzu”, XI Bizkaidatz literatura saria
- Xehetasunak
Bizkaiko Aldundiak bultzatu eta sustatzen duen lehiaketa ireki da
Bizkaitarrek Sonia González Fernández idazlearen Karma istorioaren literatura sorkuntzarekin jarraitzeko aukera edukiko dute euskarazko modalitatean; eta gure bazkidea den Pedro Ugarte idazlearen El propietario de las naranjas istorioarekin, gaztelerazko modalitatean.
Gehiago irakurri: “Istorio hau zuk idazten duzu”, XI Bizkaidatz literatura saria
Alexis Falkasen "El vals de los agujeros negros"
- Xehetasunak
Alexis Falkas Euskadiko Idazleen Elkartearekin bat egin du eta Bilboko Liburu Azokan sinatuko du bere obra
Ameslaria eta nihilista, eszentrikoa eta kontraesanez josia. Horrela definitzen du bere burua Alexis Falkasek, bere azken obrarekin, El vals de los agujeros negros alegia (Verbum argitaletxea, 2019), literaturan ezarritako molde guztiak haustekoa asmoa agertuz hats propioa duen munstro eder honekin konponduz.
Igandean, ekainak 9, Bilboko Liburu Azokako AEE/EIEren 18. standean egongo da liburuaren aleak sinatuz 11etatik 14etara bitartean.
Gehiago irakurri: Alexis Falkasen "El vals de los agujeros negros"
Jorge Urretaren "Recuerdos, y otras historias que no olvidarás"
- Xehetasunak
Bere kontakizunen lehen antologia, Bilboko Liburu Azokan sinatuko du
Venganza eta Decisiones liburuen ondoren, Jorge Urreta idazle bilbotarrak Recuerdos, y otras historias que no olvidarás eskaintzen digu, 22 istorio eklektiko eta originalen bilduma alegia, non umore zuria eta beltza jorratzen diren, bai eta zientzia fikzioa, beldurra, intriga eta kontakizun beltz garbiena ere.
Larunbatean, ekainak 8, Bilboko Liburu Azokaren 18. standean egongo da liburuaren aleak sinatzen 17etatik 21etara bitartean.
Gehiago irakurri: Jorge Urretaren "Recuerdos, y otras historias que no olvidarás"
María Larrea gurean egongo da Bilboko Liburuaren Azokan
- Xehetasunak
Filosofía de la Ciencia: nociones básicas de espistemología para la investigación científica bere azken obraren aleak sinatuko ditu
María Larrea idazle galdakaotarrak, ezagutzaren kudeaketari buruzko eta eta irakaskuntza eta ikasketa prozesuari buruzko liburu eta artikulu ugariren ondoren, bere azken obra eskaintzen digu orain Letras de Autor argitaletxearen eskutik, Filosofía de la Ciencia: nociones básicas de espistemología para la investigación científica.
Ekainaren 4an, asteartearekin, Bilboko Liburuaren Azokako AEE/EIEren 18. standean egongo da liburuaren aleak sinatzen 11etatik 14etara bitartean.
Gehiago irakurri: María Larrea gurean egongo da Bilboko Liburuaren Azokan
Madrileko Liburuaren Azokan Mateo Pazen sinadura egutegia
- Xehetasunak
Las discípulas eleberriaren aleak sinatuko ditu bere irakurleentzako
Maiatzaren 31tik ekainaren 16ra bitartean egingo den Madrileko Liburuaren Azokaren 78. edizioan, Mateo de Paz idazleak Las discípulas (Sitara, 2018) bere lehen eleberriaren aleak sinatuko ditu. Edurne Portelarekin batera eleberria aurkeztu zuen Lé Liburu dendaren etxoletan aurkituko dute bere irakurleek; bai eta Sin Tarima eta Librería Jarcha Liburu denden etxoletan ere.
Gehiago irakurri: Madrileko Liburuaren Azokan Mateo Pazen sinadura egutegia