Pedro Ugarteren ‘Lecturas pendientes’ salmentan dago jada
- Xehetasunak
Egileak datorren ostegunean, urriak 4, aurkeztuko obra Bilbon
Pedro Ugarteren azkena liburu dendetan dago jada. Datorren ostegunean, urriak 4, 19:30etatik aurrera, idazle eta kazetari bilbotarra bere irakurleekin egongo da Campus Bilbao Liburu-dendan (San Mames zumardia, 40). Bertan Lecturas pendientes aurkeztuko du, bere familiari buruz, lagunei buruz, bere buruari buruz eta denboraren iragateari buruz hitz egiten duen oso liburu pertsonala alegia.
Obra honekin, Ugarte XX ‘Jovellanos’ Nazioarteko Saiakera Sariko finalista izan zen. Egilearekin batera Gonzalo Garrido idazle eta AEE/EIEko kidea egongo da.
Gehiago irakurri: Pedro Ugarteren ‘Lecturas pendientes’ salmentan dago jada
Cristina Gumuziok ‘El juego de Dumas’ bere hirugarren eleberria aurkeztuko du
- Xehetasunak
Obran bideojokoaren kultura, unibertsitate mundua eta botere globala nahasten dira
Cristina Gumuziok El juego de Dumas bere hirugarren eleberria aurkeztuko du urriaren 5ean. Abrako Errege Itsas Klubean izango da Areatzan (Getxo) 20:00etatik aurrera.
El juego de Dumas intriga eta suspense eleberria da, trama konplexuarekin, bertan bideojokoaren kultura, unibertsitate mundua eta botere globala nahastuz. John eta Annie, Medikuntzan eta Farmazian Princetoneko Unibertsitatean graduatu berriak dira eta unibertsitateko antzinako lagun baten gonbidapena jasotzen dute asteburu bat bere etxean pasatzeko. Une horretatik aurrera, bere inguruko pertsonei fenomeno arraroak gertatzen hasiko zaizkie.
Gehiago irakurri: Cristina Gumuziok ‘El juego de Dumas’ bere hirugarren eleberria aurkeztuko du
Iñaki Martínezek ‘Donde los hombres llevaban sombrero’ aurkeztuko du ostiral honetan Castro Urdialesen
- Xehetasunak
Eleberri honetan bere aurreko obraren hiru pertsonaia nagusien bizitzari heltzen dio berriro
Ostiral honetan Iñaki Martínez idazleak Donde los hombres llevaban sombrero (Destino, 2018) eleberria aurkeztuko du Castro Urdialeseko Ateneoan (La Residencia Kultura Etxea) 19:00etan.
Eleberri hau La ciudad de la mentira (Destino, 2016) eleberriaren bigarren zatia da, azken honekin Guatemalako jatorria duen egile euskalduna Nadal Sariko finalista izan zelarik 2015ean. Pertsonaiak, arrazoi ezberdinak medio, Habanan aurkitzen dira 10 urteren ondoren, benetako gertakizunak benetakoak ez diren beste batzuekin nahastuz.
Mundu guztia susmagarria den intriga bat, konponbide zaila duen amodio triangelu baten tentsioa gehituz, da eleberri honen orrialdeek irakurleari eskaintzen diona. Eleberria argitaratu zenetik berotasun handiz hartu dute irakurleek eta kritikaren aldetik ere oso txalotua izan da.
Ager Aguirre, Amazon Literatura Sariaren finalista
- Xehetasunak
Egile bilbotarrak Madrilen girotutako Póker de asesinatos thriller-arekin parte hartu du
Ager Aguirre V ‘Indie’ Egileen Literatura Sariaren bost finalistetako bat da, Póker de asesinatos izenburupean Madrilen girotzen den 336 orrialdeko thriller-arekin. Bertan serieko gaizkile batek poker karta-sorta bateko As bana uzten du bere biktimekin.
Sari hau, Kindle Direct Publishing (KDP) plataformaren bitartez, idazleei bere liburua digitalean eta paper bertsioan argitaratzea ahalbidetzen dien Amazonen argitalpen zerbitzu independentea alegia, eta gazteleraz argitaratzen duten egileei zuzendua da.
Pasa den ostiralean, Los nietos de Dios eleberriaren ere egile denak, Póker de asesinatos aurkeztu zuen ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldian, bideo honetan ikus daitekeen moduan.
‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldiaren kronika
- Xehetasunak
Topaketa ostegunean hasi zen Azkuna Zentroko Auditoriumean lau partaideko
elkarrizketa batekin. Fernando Aramburu eleberrigilea, poeta, saiakera egilea eta
Euskadiko Idazleen Elkarteko kidea azken urteetako literatura fenomeno
garrantzitsuenetako baten egilea da; “Patria” bere eleberria 20.000 aleko jaurtialdi
batekin hasi zen, eta liburu dendetan bi urtez egon ondoren, 800.000 ale baino gehiago saldu ditu gazteleraz, 27 edizio gainditu ditu eta hogei herrialde baino gehiagorekin kontratuak izenpetu ditu, horietan libururik irakurrienen zerrendetan agertuz. Gainera, zinemara egokitu du HBO telebista kateak.
“Patria” izan zen bere egilearen eta Juan Cerezo Tusquets argitaletxeko bereargitaratzailearen arteko elkarrizketaren mintzagaia, azken honek aitortuz ez zuelaeleberri hau fenomeno sozial moduan planeatu, nahiz eta horrela amaitu duen, huraplazaratu eta bi urteren ondoren hari buruz hizketan jarraitzen baitugu. Elkarrizketahonetan Roberto Herrero eta María Eugenia Salavarri idazleek parte hartu zuten ere.
Gehiago irakurri: ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldiaren kronika