Juan Manuel Uríaren azken lana aforismo liburu bat da
- Xehetasunak
Egileak poesia definitzea du helburu obra honekin
Juan Manuel Uríak La ciencia de lo inútil sartu berri du Trea Argitaletxeko katalogoan, ‘Poética’ trilogiaren lehen zatia izango dena alegia, bertan fenomeno poetikoa ikertuz eta La belleza fragmentada liburuarekin osatuko delarik poema bilduma alde batetik, eta zeharo piktorikoa izango den hirugarren zati batekin beste aldetik, azken hau izenbururik gabekoa oraindik.
Gehiago irakurri: Juan Manuel Uríaren azken lana aforismo liburu bat da
Fernando Maríasen ‘Frankenstein Resuturado’ liburuak Manzanares el Realeko Gazteluan pasa du asteburua
- Xehetasunak
Egile bilbotarrak Sheridan Le Fanu /SGM Saria irabazi du ‘Hijos de Mary Shelley’ bere proiektu kulturalagatik
Pasa den asteburuan Fernando Maríasen Frankenstein Resuturado obran oinarrituriko ilustrazio eta kontakizunen erakusketa bat ikusteko aukera egon da. Erakusketa Manzanares el Realeko Gazteluan (Madril) egon da eta Sui Generis Madrid (SGM) jaialdiaren baitan egin da, kultura alternatiboaren jaialdia alegia, Madrileko Aste Gotikoaren bilakaera natural moduan jaio delarik hau. Ekitaldiak hamar urte bete ditu, gai ardatz nagusi moduan Frankenstein edukita kulturari begirada “original eta ez ohikoa” eskainiz.
Ricardo Alíaren azken lanak bere pasio handietako bat du ‘leitmotiv’ moduan: xakea
- Xehetasunak
Egileak El peón envenenado eleberriaren hartuko du parte datorren asteartean Getafe Negro Jaialdiaren XI edizioan
La trilogía del zodiaco liburu sortaren arrakastaren ondoren, Ricardo Alíak bere irakurleak harritu ditu berriro ere bere pasio handietako bat erakargarri moduan duen eleberri batekin: xakea. Idazle donostiarra etzi, 17:00etatik aurrera, Getafeko Xake Klubean egongo da eta bertako kideekin partida azkar batzuk jokatuko ditu. Ondoren, Ana María Trillok moderatuko duen mahainguru batean parte hartuko du Luis Roso Escritor, Víctor Fernández Correas eta Susana Martín Gijónekin batera, eta El peón envenenado bere eleberri berria aurkeztuko du, Maeva argitaletxeak argitaratua ere.
Londreseko metropolia da jolas taula eta edonor izan daiteke zuriak mugitzen dituen jokalari misteriotsuaren biktima. Egileak hiru tramatan banatzen du istorioa, horiek modu paraleloan aurrera eginez eta ezustekoan elkartuz hiruak, amaiera ustekabe bateraino iritsi arte:
Gehiago irakurri: Ricardo Alíaren azken lanak bere pasio handietako bat du ‘leitmotiv’ moduan: xakea
Cristina Romeak narratibari ekin dio ‘Pan con vino y azúcar’ eleberriarekin
- Xehetasunak
Egile gasteiztarrak familia istorio bat kontatzen du bere lehen eleberrian
Cristina Romeak Pan con vino y azúcar argitaratu berri du, Peñalcázaren ikuspegi poetiko eta humanista bat, istorioaren protagonista den Mónicaren aiton-amonen sorlekuarena alegia.
Bere aiton-amonen pasadizoek eraginda, Romeak familia istorio bat sortu nahi izan zuen, ez erreala, eta bertan protagonista bere arbasoen egoera emozionalek markatzen dute, gainditze pertsonal prozesu bat egitera behartuz. “Txikitatik atsegin nuen aintzineko bizimoduari buruz kontatzen zizkidaten istorioak entzutea. Espainiako Gerra Zibila eta gerraostea zirela eta, nire aiton-amonak urritasun eta miseria egoera batzuen barruan hazi eta biziraun zuten. Denborak aurrera egin ahala, kontatzen zizkidaten pasadizo horiek negu hotzaren sutondoan kontatzen ziren istorio soilak bakarrik izan ez zitezkeela konturatu nintzen. Istorio horiek nire aiton-amonen izaera baldintzatu zuten, bai eta mundua ulertzeko haien modua ere”, argitzen du egileak.
Gehiago irakurri: Cristina Romeak narratibari ekin dio ‘Pan con vino y azúcar’ eleberriarekin
Javier Maurak idazketa tailer bat koordinatuko du Santurtzin munduan armen merkataritza dela eta
- Xehetasunak
AEE/EIE-ko bazkide guztiek bertan parte hartzeko aukera dute
Bilboko Amnistia Internazionaleko (AI) tokiko taldearen hezkuntza ekipotik abiatu da ekimena, Santurzine Santurtziko Film Laburren Jaialdiarekin batera, “El arte es un arma: creación en vivo” izenburuarekin. Jendarteari irekita dagoen Hezkuntza Jardunaldi bat da hau eta aurten, berritasun moduan, sormenezko idazketa tailer bat sartu du Javier Mauraren koordinaziopean, Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kidea eta AI-ko aktibista alegia. Datorren igandean, urriak 7 izango da, Santurtziko Gernika parkean.