Irailaren 13 eta 14ean izango da jardunaldi honen bostgarren edizioa
Urtero data hauetan egiten dugun bezala, Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE) buru belarri gabiltza argitalpen sektoreko jarduera egutegia inauguratzeko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldi berri batekin. 2018ko irailaren erdialdean bostgarren edizioa egingo dugu, irailaren 13 eta 14 egunetan hain zuzen ere, eta beste behin Bilboko Azkuna Zentroa – La Alhóndigan egingo dugu. Sarrera doakoa da hitzordu hau galdu nahi ez duen edonorentzako.
Gaur egun egileak bizi duen errealitatea izango da berriro ere Bilbon mintzagaia, baina aurten irakurlearen ikuspuntutik helduko diogu, gizarte digitalean istorioak kontsumitzeko dituen modu berriak jorratuz.
Mugikortasunaren aroan bizi gara, irakurketa lasaieko saio luzeak denbora tarte laburragoekin ordezkatuz, non gainera gailu ezberdinak erabiltzen diren, baina horrekin ez da beti ezagutu dugun liburuaren materialtasuna ukatu. Baina irakurle berri hauetako askok konpetentzia eta gaitasun ezberdinak dituzte, komunikazio birtualari lotuagoak analogikoari baino, eta horietako asko egile, preskriptore eta irakurketa sustatzeko modu berrien diseinatzaile bilakatzen dira.
Panorama honen aurrean, zer egin behar dute egileek ikus entzunezko kulturarekin lotura gehiago duten XXI mendeko irakurleen eskakizunei erantzuna emateko, haien itxaropenak aisialdiarekin eta/edo dibertitzearekin hain harreman handia badute?
Beste urte batez izen handiko sektoreko profesionalak elkartuko ditugu galdera honi eta beste askori erantzuna emateko. Hori posible egiteko Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza dugu berriro ere.