‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldiaren ondorioak
- Xehetasunak
Bostgarren urtez jarraian ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia egin dugu, egoitza moduan Azkuna Zentroa kultura zentroa hartuz.
Antolatzaile moduan, Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE) gure pozik sakonena adierazi nahi dugu, berriro ere gai izan baikara argitalpen sektorearen azken joeren hausnarketa eta analisirako behatoki izaten. Aurten ere Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa eduki dugu, horri CEDRO eta Euskadiko Argitaratzaileen Gremioaren lankidetza gaineratuz, azken honen presidente José Manuel Díazek agertuz Euskadi dela Madril eta Kataluniaren atzetik hirugarren postua duena. Kolektibo hau osatzen duten enpresen katalogoak %6 egin du gora azken urtean, 23.600 izenburu biziko kopurua lortuz.
Jardunaldiaren ondorioen artean hurrengoak nabarmendu ditugu:
- Formatu ezberdinetan seriatutako edukien eskaintzaren joera gorakoa da eta erronka handia idazleentzako. Tradizioz bestseller-ak irakurtzen zituzten irakurleak, kontsumitzeko denbora gutxiago behar duten edukietara desplazatzen ari dira. Irakurtzeko eta/edo entzuteko jarduera bere eguneroko bizitzaren baitan dago jada, bere gainontzeko jarduerekin batera egin baititzakete. Sortzaileek, hortaz, idazten ikasi behar dute, formatu seriatuetan entzunak eta irakurriak izan daitezen, eta hortaz, azken urteotan audioliburuaren eta podcast-aren merkatuak handitze esponentziala edukitzea eragiten ari duten irakurleei haien obrak iristarazteko gaitasunak garatu beharko dituzte.
- Etorkizuna audioa da. Audio hau literatura sorkuntzan gailendu egin da, horren aurrean argitalpen sektorearentzako bide berriak irekiz, aro digital betean dagoen bere eraldaketak ez baitu muga fisikorik ez belaunaldi mugarik ezagutzen.
- Adimen artifizialak istorioak kontatzeko modu berriengan eragina du. Ez dakigu norantza goazen alor honetan, baina sormen prozesuetan robotikaren sarrera errealitatea da jada. Algoritmoek ematen dizkieten datuetatik ikasi egiten dute eta modu horretan, teknika jakin batzuen aplikazioarekin, gaur robotak literatura testuak sortzeko gai izatea lortu da.
- Irakurlea mugitzen den espazio berrietan, egileak bere obraren gaineko kontrola galdu du. Gure garaiaren ezaugarri den mugikortasunak, edukien kontsumitzea etetea eta berriro hartzeak ematen duen aukerak, bai eta plataformen aldetik formatuak berriro egokitzeak –erabiltzaileak horietara sartzeko erabiltzen dituen moduen arabera eta noiz egiten duenaren arabera-, egilea ezgaitu egiten du bere lanaren gainean edozein kontrol mota edukitzeko. Hala ere, baldintza egokiak ditugu oraindik horrela nahi duten egileek sormenaren oinarrizko arauei leial jarrai dezaten.
- Literatura jaialdiek liburua eta irakurketa eguneroko bizitzara hurbiltzeko erronkari aurre egin behar diote. Topaketa espazio hauek irakurle komunitateak sortzeko gaitasun handia dutela frogatu dute, haiengan erakarpen indar handia eragiten baitute. Egile eta irakurleen artea ezartzen den konplizitateak, literatura obratik gaindiko hausnarketa errazten du. Halaber, beste adierazpen artistikoei gaineratzen zaio, horrek publiko eta audientzia ezberdinen aniztasuna mesedetuz.
- Preskripzio plataforma berriak eta influencer-en bitartez egindako marketina indartsu iritsi dira, nahiz eta liburuaren errealitateari baretasunez erantzuna ematen dion argitalpen eskaera dago oraindik. Egileek oso tresna boteretsua aurkitu dute sare sozialetan haien obrak zabaltzeko. Batzuetan, horien botere anplifikatzailearekin publiko berriak sortzen laguntzen dute, arrazoi geografikoak direla eta iritsiko ez zitzaien publikoetara iristeko, irakurketa modu berrietara egokitzen berandutu diren medioek lehiatu ezin duten preskripzio lana burutuz, hala nola aldizkariak eta literatura eranskinak. Hauek, hala ere, hausnarketarako eta analisirako plus bat eskaintzen dute egunerokotasunaren eta gertakarien abiadurari erantzuten dieten medioen aurrean. Bere aldetik, influencer-aren figura, argitaletxe askoren estrategia digitalaren giltzarri bilakatu da.
- Sormenaren inguru digital berrietan egileek esfortzu handiagoa egin behar dute eskubide jabetzaren formakuntzan. Idazlearen formakuntza ez da bere sormen prozesua hobetzeko zenbait gaitasunen eskuratzera mugatzen, argitalpen kontratuetan gehiegizkoak izan daitezkeen klausulak detektatzeko oinarrizko lege ezagutzak edukitzeko aholkua behar baitu ere. Bere obra argitaraturik ikusteko nahiak ezin du egilea itsutu, kontratu bat sinatzeagatik damutzeraino, eta kontziente izan behar du bere obra gaur egun askoz ere ageriago dagoela hirugarrenek baimenik gabe hura erabiltzeko. Telebista sailen sorkuntza multi elkar-banatua, bai eta audio sailena, paradigma berri bat sortzen dute egile eskubideei dagokienez, non orain arte txio batek ere du obra originalaren izaera eta, hortaz Jabetza Intelektualaren Legeak babestu dezake.
Partaideen artean banatutako gogobetetze inkestaren emaitza ikusteko, hemen.
Consuelo Sáizar: “Liburuak eraldaketa zeharo erradikala bizitzen ari du”
- Xehetasunak
Aditu mexikarrak irakurketa eta idazketa modu berrien gaineko bere hausnarketak elkar banatu zituen
Goiz honetan ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldia aurkeztu dugu komunikabideen aurrean Ercilla Hotelean (Bilbo). Horretarako Consuelo Sáizar Mexikoko Kultura ministro ohia egon da gurekin, eta prentsaurrekoa egiteaz gain, topaketa honen programako mahainguru batean moderatzailea izango da. María Eugenia Salaverri eduki du mahaikide, kazetaria, idazlea eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea alegia; eta Beatriz Celaya idazlea, argitaratzailea eta AEE/EIEko presidenteordea.
Gehiago irakurri: Consuelo Sáizar: “Liburuak eraldaketa zeharo erradikala bizitzen ari du”
V Egilearen Jardunaldiko hizlariak (Bilbo, 2018ko irailaren 13 eta 14)
- Xehetasunak
Irailaren 13 eta 14 egunetan Azkuna Zentroan egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldiko hizlariak atsegin handiz aurkezten ditugu.
Fernando Aramburu
Eleberrigilea, poeta eta saiakera idazlea
Juan Cerezo
Tusquets argitaletxeko zuzendaria
María Eugenia Salaverri
Kazetaria eta AEE/EIEko presidentea
Roberto Herrero
Kazetaria eta idazlea
Erektil dysfunktion betraktas ofta som ett modernt problem, men det har faktiskt en lang historia. Det ar faktiskt sa att erektionsproblem ar ett vanligt tema i den klassiska litteraturen. I Homers Odysse kan Odysseus till exempel inte fullfolja sitt aktenskap med Penelope pa grund av erectyle dysfunktion som orsakats av en skada. I pjasen Othello skryter Iago om att ge Desdemona en " dryck" som kommer att ge henne erektionsstorningar. Och i Shakespeares Macbeth forbannas Banquo med erectyle dysfunktion till foljd av sina brott. Aven om orsakerna till erectyle dysfunktion har forandrats med tiden har tillstandet alltid varit en kalla till frustration och forlagenhet for dem som drabbats av det. Tack och lov finns det idag behandlingar tillgangliga, som cialis super active, som kan hjalpa man att overvinna erectyle dysfunktion och njuta av ett halsosamt sexliv.
Molly Barton
Serial Box-eko zuzendari nagusia eta kidea
Beatriz Celaya
ALT autores-eko argitaratzailea
José Cabeza
Idazlea eta Netflix-en ‘7 años’ sailaren gidoilaria
Íñigo Mendialdua
EHUn Informatikan doktorea
Itziar Mínguez
Poeta eta telebistako gidoigilea
Idoia Cantolla
Storytel Original España-n Publishing Managerra
Alasne Martín
Azkuna Zentroko Mediateka arduraduna
Marisa Blanco
Gutun Zuria Jaialdiko literatura zuzendaria
Juan Insua
CCCB LAB/Kosmopoliseko zuzendaria
Luis Posada
Eñe Jaialdiko zuzendaria
Consuelo Sáizar
Mexikoko Kultura ministro ohia
Elvira Sastre
Poeta, filologoa eta literatura itzultzailea
Borja Martínez
Leer Aldizkariko zuzendaria
Luis Díaz
Human to Human-en Espainia eta Portugalerako zuzendari nagusia
Roger Domingo
Grupo Planetako Argitalpen zuzendaria
Pedro Sánchez
Bazkide departamentuko nagusia (CEDRO)
Carlos Muñoz-Viada
Idazleen Elkargo Elkarteko (ACE) abokatua
Mónica Crespo
Sormenezko idazketa tailerren irakaslea Euskal Herrian
Karina Sainz
Kultura kazetaria
Pedro Ugarte
Idazlea eta kazetaria
Programa osoa deskargatzeko sakatu hemen.
V Egilearen Jardunaldiaren Programa (Bilbo, 2018ko irailaren 13 eta 14)
- Xehetasunak
Bostgarren urtez jarraian, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak egileak, argitaratzaileak, liburu saltzaileak, agenteak eta argitalpen sektoreko beste profesionalak elkartuko ditu Bilbon, liburuaren, irakurketaren eta argitalpenaren munduak jasandako eraldaketaren aspektu ugari ikertzeko, bai eta horrek sortzaileentzako duen eragina ikertzeko ere.
Oraingo honetan ekitaldiak katearen atal gako batean jarri du arreta: irakurlea. Galdera nagusi bati erantzuten saiatuko gara, zer egin behar duten egileek eta argitaratzaileek merkatuari istorioak hornitzeko horiek modu ezberdinean kontsumituak izan daitezen, horrela ahalbidetzen baitu teknologiak eta horrela eskatzen baitute gaur egungo bizimoldeek.
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen duen topaketa honek, aurten ere argitalpen sektoreko ekitaldi profesionalen egutegia inauguratzen du eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa du, bai eta Euskadiko Argitaratzaile Gremioaren eta CEDRO-ren laguntza ere. Aukeratutako eszenatokia Azkuna Zentroa kultura zentroa izan da (Bilbo), sarrera irekia izango delarik, gonbidapenarekin eta tokia bete arte.
‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldiaren programa
Jarraian programazioaren xehetasunak uzten dizkizuegu, bai eta osorik deskargatzeko aukera ere hemen.
|
||
19:30-20:30 |
ELKARRIZKETA: USTEKABEKO ARGITALPEN ARRAKASTAK |
|
||
9:00-9:30 | AURKEZPEN INSTITUZIONALA |
|
9:30-10:30 |
INAUGURAZIO HITZALDIA: GARAI MODERNOETAN ARGITARATU Parte hartzaileak: Molly Barton, Serial Box-eko zuzendari nagusia eta kide fundatzailea. Moderatzailea: Beatriz Celaya, ALT autores argitaletxeko editorea. |
|
10:45-11:45 |
|
|
12:00-13:00 |
EZTABAIDA MAHAIA: LITERATURA JAIALDIAK: ZER DIRA ETA ZERTARAKO BALIO DUTE? Parte hartzaileak: Alasne Martín, Azkuna Zentroko Mediatekako arduraduna; Marisa Blanco, Gutun Zuria Jaialdiko literatura zuzendaria; Juan Insua, CCCB LAB/Kosmopolis-eko zuzendaria; Luis Posada, Eñe Jaialdiko zuzendaria. Moderatzailea: Consuelo Sáizar, Mexikoko Kultura ministro ohia, Ekonomia Kultura Funtseko zuzendari ohia (Fondo de Cultura Económica, FCE) eta Kulturaren soziologoa. |
|
13:15-14:15 |
EZTABAIDA MAHAIA: NORK ERAGITEN DU GURE IRAKURKETAN? Parte hartzaileak: Elvira Sastre, poeta, idazlea, filologoa eta literatura itzultzailea; Borja Martínez, Leer Aldizkariko zuzendaria; Luis Díaz, Human to Human agentziako Espainia eta Portugalerako zuzendari nagusia. Moderatzailea: Roger Domingo, Editorial Deusto / Gestión 2000 / Alienta / Para Dummies / PlanetaHipermedia.com zuzendaria. |
|
14:15-17:00 |
|
ATSEDENALDIA/BAZKARIA |
17:00-17:45 |
BOOKTUBER UNEA Parte hartzaileak: Ager Aguirre, Natividad Alcalde, Abel Amutxategi, Luis Bañeres, Daniel González, Cristina Gumuzio, Concha Murua, Marisol Ortiz de Zarate, Javier Otaola, Iñaki Sainz de Murieta, Julio Santos, José Serna, Javier Tejerina eta Jorge Urreta. |
|
18:00-19:00 |
|
|
IDAZKETA TAILERRA |
||
19:00-20:00 | Pedro Ugarte idazleak emango du |
Prentsa dossierra deskargatzeko sakatu, hemen.
Luisa Etxenikek Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariari harrera egingo dio Canal Europan
- Xehetasunak
Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko Zuzendariak Presente y futuro de los museos hitzaldia eskainiko du gaur, irailak 10, Koldo Mitxelena Kulturgunean 19:30etatik aurrera.