Bilbon aurkeztuko du bihar

Bihar asteartez, uztailak 17, José Ramón Blancok idatzitako Los amores de la duquesa. Último viaje de Lucrecia Borgia (Muelle de Uribitarte Editores) eleberria aurkeztuko da Cámara Liburu dendan (Euskalduna Kalea 6, Bilbo), 19:30etatik aurrera..

Lucrecia Borgia Erroman jaio zen 1480an eta Alejandro IV Borgia Aita Santuaren eta Rosa Vanozza Catanei bere maitalearen laugarren alaba naturala izan zen. Bere bizitza bere aita eta Cesar Borgia anaiarenaren paralelo garatu zen, istorioaren beste bi pertsonaia handi direlarik horiek argitaletxearen narratiba bilduma osatzen duen eleberri honetan.

Giovanni Sforza, Pesaroko jauna bere lehen senarrarekin ezkondu eta behartuta dibortziatu ondoren, eta Alfontso Aragoikoa bere bigarren senarra erahil ondoren, bere aita eta nebarengandik aske ikusi zuen bere burua eta bidaia handi bati ekin zion neguan Apeninoetatik zehar Erromatik abiatuz bere senar berriarekin topo egiteko, Esteko Alfontso, Ferrarako Herculesen dukearen semea.

Ferrarako dukesa moduan bizitza oso bat eduki zuen, bere senarrari, seme alabei eta herriari eskainia, amodio berriak aurkitu zituen eta bere garaiko poeta eta margolari handiekin harremana eduki zuen.