Luisa Etxenikek Claude Lanzmann Holokaustoaren kronistaren omenezko ekitaldian parte hartuko du
- Xehetasunak
Idazle donostiarra berriki zendu den zinemagile eta kazetariaren obran aditua da
Bihar ostegunez, uztailak 12, Euskadiko Filmategiak berriki zendu den Claude Lanzmann Holokaustoaren kronista nagusia izandako zinemagile eta kazetariari omenaldia egingo dio.
Omenaldia egiteko modua Le dernier des injustes (Bidegabeetatik azkena) filma proiektatuko da. Luisa Etxenikek saioa aurkeztu eta ondorengo debatea moderatuko du. 2013ko dokumental honen emanaldia 17:00etan izango da Tabakaleraren 1 Zinema Aretoan.
Idazle donostiarra Lanzmannen obran aditua da eta Alguien vivo pasa (1997) gaztelerara itzuli zuen.
Informazio gehiago, hemen.
Egilearen Jardunaldia Bilbon egingo da beste behin
- Xehetasunak
Irailaren 13 eta 14ean izango da jardunaldi honen bostgarren edizioa
Urtero data hauetan egiten dugun bezala, Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE) buru belarri gabiltza argitalpen sektoreko jarduera egutegia inauguratzeko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldi berri batekin. 2018ko irailaren erdialdean bostgarren edizioa egingo dugu, irailaren 13 eta 14 egunetan hain zuzen ere, eta beste behin Bilboko Azkuna Zentroa – La Alhóndigan egingo dugu. Sarrera doakoa da hitzordu hau galdu nahi ez duen edonorentzako.
Gehiago irakurri: Egilearen Jardunaldia Bilbon egingo da beste behin
‘Póker de asesinatos’ Ager Aguirreren azken eleberria dendetan dago jada
- Xehetasunak
Obra honekin egileak 2018 Amazon Literatura Sarian parte hartu du
Los nietos de Dios bere lehen eleberriarekin izandako arrakastaren ondoren, Ager Aguirrek berriro ere irakurleak harritu ditu. Oraingo honetan Póker de asesinatos izenburua daraman eta Madrilen girotzen den thriller batekin lortzen du irakurlea harritzea, gaizkile batek poker karta sorta baten As bana bere biktimetan uzten duen istorioa kontatzen duen eleberrian.
Gehiago irakurri: ‘Póker de asesinatos’ Ager Aguirreren azken eleberria dendetan dago jada
Javier Otaolak ‘El Síndrome de Nietzsche’ aurkeztuko du gaur Gasteizen
- Xehetasunak
Elkar kontraesan gabe gainezartzen diren irakurketa maila ugari onartzen ditu eleberriak, egilearen arabera
Gehiago irakurri: Javier Otaolak ‘El Síndrome de Nietzsche’ aurkeztuko du gaur Gasteizen
Fernando García Pañeda eta Juan Infante gaur Plentzia 2018an
- Xehetasunak
Genero beltzarekin harremana duten hiriei eskainitako mahainguru batean parte hartu dute
Aurrekoetan bezala, gure kideetako batzuk Bruma Negra jaialdiko edizio berriko hizlarien artean daude, datorren igandera arte Plentzian, Bizkaian, toki hartuko duelarik.
Arratsalde honetan ‘Hiri beltzak’ izeneko mahaingurua egin da, bertan Fernando García Pañeda eta Juan Infante idazleek parte hartuz.
Euskadi, bere hiriak, benetakoa edo imajinatuak, eleberri beltz kopuru handi baten eszenatoki izan dira eta García Pañeda zein Infante bera horren erreferente onak dira.
Gehiago irakurri: Fernando García Pañeda eta Juan Infante gaur Plentzia 2018an