Patria-ren egilea izango da lehen saioaren protagonista

Hilabete hasieran iragarri genuen moduan, irailaren 13 eta 14 egunetan  ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren edizio berri bat egingo dugu.     

Egilearen V Jardunaldiaren unerik erakargarrienetako bat, 13 arratsalderako Azkuna Zentroko Auditoriumean antolatzen ari duguna da, ‘Ustekabeko argitalpen arrakastak’ izenburua daramana, eta bertan Fernando Aramburu edukiko dugu. Egile donostiarrarekin batera Juan Cerezo bere argitaratzailea egongo da ere. Saioa 19:30etan hasiko da eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea den María Eugenia Salaverri kazetariak moderatuko du; bai eta Roberto Herrero kazetariak eta EIE-ko kideak ere.

Eztabaidaren ardatza argitaratzailearen eta egilearen artean sortzen de harremana izango da bai eta idazlan berri baten aurrean sortzen diren espektatibak. Liburu bat salmenta arrakasta bilakatzeko ez dago errezeta magikorik, baina gaur inork ez du zalantzan jartzen Patria (Tusquets, 2016) literatura ‘pelotazo’ aparta izan denik. Nola azaltzen du egileak zein argitaratzaileak fenomeno hau?

Horretaz gain, eta bostgarren urtez jarraian, egileak, argitaratzaileak, liburu saltzaileak, agenteak eta argitalpen sektoreko beste profesionalak elkartuko ditugu Bilbon, liburuaren, irakurketaren eta argitalpenaren munduak jasandako eraldaketaren ondorioak analizatu ditzaten, bai eta zeintzuk diren eraldaketa horren inplikazioak sortzaileentzako.

Oraingo honetan katearen gako katebegietako batean jarriko dugu arreta: irakurlea. Zer egin behar dute egileek eta argitaratzaileek merkatua istorioz hornitzeko galderari erantzuten saiatuko gara, hauek modu ezberdinean kontsumituak izan daitezen horrela errazten baitute teknologiak eta gaur egungo bizitza estilo ezberdinek.

Aurten ere Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa dugu ekitaldi hau Azkuna Zentroan antolatzeko, sarrera irekiarekin eta gonbidapenarekin tokia bete arte.