Idazleak Esta noche moriré antzerki bakarrizketa interpretatuko du

Fernando Maríasek ‘Noches de teatro’ zikloa inauguratuko du gaur Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean (UIMP), Enrique eta Yeray Bazo (QYBazo) idazleek egile bilbotarraren eleberri baten moldaketarekin, Esta noche moriré bakarrizketa alegia. Emanaldia 22:00etan hasiko da Las Llamas Campusean.

Bakarrizketan, Maríasek aipatutako eleberrian dirudienez benetakoa den pasadizoa kontatzen dio jendarteari. Korporazioaren ideia berritzailetik abiatuz –bere errealitate zantzua amaigabe hazten den kultuzko hiri kondaira-, errealitatearen eta fikzioaren arteko fusioa sortzen da eta, eleberria kontatzen den bitartean, Artearen Historia antolakunde gaizkile baten begiradatik berrikusten da eta jendartea abstraktua den zerbaiten zaintzapean dagoen ideia sortzen amaitzen da, agian erreala dela eta, noski, arriskutsua.

Editorial Alrevés argitaletxeak 2016an berreskuratu zuen, bere lehen plazaratzea eta 20 urtera, obra adierazgarri hau, eleberritik abiatuz QYBazok idatzitako antzerki bakarrizketa testuari gaineratuz.

Maríasen emankizuna Kantabriako erakunde entzutetsuaren zazpigarren aste akademikoaren baitan egingo da.

Argazkia © UIMP