Abel Amutxategiren azkena liburu dendetan dago jada
- Xehetasunak
Oso gomendagarria ere jendarte helduarentzako
Pasa den astetik liburu dendetan dago jada Abel Amutxategiren azkena. Oraingo honetan, egile bilbotarrak haur publikoa eduki du buruan, obra 9 urtetik gorako haurrentzako gomendatua baita eta Ediciones el Transbordador bildumako katalogoan aurkitu daiteke.
Edizio zaindu honen ilustrazioak Pablo Ballesteros ilustratzaile eta komiki marrazkilariak izenpetzen ditu.
Gehiago irakurri: Abel Amutxategiren azkena liburu dendetan dago jada
Aimar Rollánek ‘Cuentos y desencuentros’ aurkeztuko du Errenterian
- Xehetasunak
Noski! kultura gunean egongo da egile donostiarra
Bihar, 19:00etatik aurrera, Aimar Rollánek Cuentos y desencuentros aurkeztuko du Noski! kultura gunean (Santxoenea kalea 14, Errenteria). Kultura gune honen jarduera gehiena liburuaren inguruan egiten da eta Rollánek bere bizi esperientzietako batzuk elkarbanatuko ditu irakurleekin liburua osatzen duten 240 orrialdeetan zehar. Gai anitzak jorratzen dituzten 31 kontakizun laburren bilduma da eta modu independentean irakur daitezke, haien artean harremanik ez baitago.
Gehiago irakurri: Aimar Rollánek ‘Cuentos y desencuentros’ aurkeztuko du Errenterian
‘Kanideren abenturak’ eleberriaren aurkezpena Donostiako FNAC-en
- Xehetasunak
Iñaki Sainz de Murietak ekainaren 15ean aurkeztuko ditu bilduma honen azken liburuak
La cueva de los caballos, La ceremonia del fuego, La mirada de la ballena eta La tribu crece dira Kanideren abenturak bilduma osatzen duten liburuak, haur eta nerabeei zuzendurik dauden eleberriak alegia, eta haietan Iñaki Sainz de Murieta idazle gipuzkoarrak Aurrehistoria modu erraz eta dibertigarrian azaltzen du. Ostiral honetan bere egileak Donostiako Fnac-en aurkeztuko du 19:00etatik aurrera.
Gehiago irakurri: ‘Kanideren abenturak’ eleberriaren aurkezpena Donostiako FNAC-en
John Verdonek ‘Aurrez Aurre’ berri baten protagonista izango da Bilbon
- Xehetasunak
Idazle estatubatuarrak bere azken eleberriaren xehetasunak azalduko ditu Bilboko publikoarekin
Bihar ekainak 12an, asteartearekin, ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan. Liburuei eta irakurketari eskainitako espazio hau María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak zuzendua da eta 19:30etatik aurrera Arderás en la tormenta eleberria aurkeztuko du, thriller suspense eleberrietan espezializatua dagoen John Verdon idazlearen (New York, 1942) azkena eleberria alegia.
Gehiago irakurri: John Verdonek ‘Aurrez Aurre’ berri baten protagonista izango da Bilbon
Iñaki Martínezek ‘Donde los hombres llevaban sombrero’ aurkeztuko du gaur Bilbon
- Xehetasunak
Bidebarrietan izango da bere azken eleberriaren aurkezpena Bilboko Liburu Azokaren markoan
Gaur asteazkena, ekainak 6, 20:00etatik aurrera, María Eugenia Salaverri idazlea, kazetaria, zinemagilea eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea Iñaki Martínez idazlearekin batera egongo da, Martínezen azken eleberria aurkezteko, Donde los hombres llevaban sombrero (Destino, 2018). La ciudad de la mentira (Destino, 2016) eleberriaren bigarren zatia da, Guatemalako jatorria duen egile euskaldunak 2015ean Nadal Sariaren finalista izateko idatzitako obra alegia.
Topaketa, Bilboko Liburu Azoka dela eta antolatu diren ekitaldien baitan dago eta Bidebarrietako Liburutegian izango da (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo).