Parte hartuko duen idazle bakoitzak minutu batzuk edukiko ditu bere obra aurkezteko eta hura irakurtzera animatzeko

Aurreko edizioetan bezala, aurten irailaren 13 eta 14 egunetan egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak arreta berezia jarriko du gure bazkideengan. Irailaren 14ko 17:00etan, ostiralez, hasiko da Azkuna Zentroan (Bilbo) haiei bereziki eskainitako espazio hau eta haien azken lanak aurkezteko aukera edukiko dute, bai eta une hauetan lantzen ari dituzten beste argitalpen proiektuei buruzko gorabeherak jendartearekin elkar banatzeko ere.

Bazkidearen booktuber uneak oso harrera ona du jendartearen aldetik, ekitaldi honek arrakasta itzela eduki baitu, eta bostgarren edizio honetan Abel Amutxategi, Ager Aguirre, Luis A. Bañeres, Cristina Gumuzio, Iñaki Sainz de Murieta, José Serna eta Jorge Urreta idazleak entzuteko aukera egongo da berriro ere. Horietaz gain, aurten lehen aldiz esperientzia hau biziko duten beste egile ugari dago, hala nola Daniel González, Ricardo Díez Pellejero, Natividad Alcalde, Javier Tejerina, Julio Santos, Concha Murua, Javier OtaolaIñaki Martínez eta Marisol Ortiz de Zárate.

Saioan zehar egile bakoitzak hiru minutu edukiko ditu jendarteari haien obren gorabeherak azaltzeko eta horrela obrak irakurri ditzaten saiatzeko.     

Mintzaldiak bideoan grabatuko dira eta ondoren gure YouTube kanalean egongo dira eskuragarri.

Jardunaldiko gainontzeko jarduerak bezala, ekitaldi hau streaming bidez emango da.

Ekitaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin.