Idazle donostiarrak La mensajera del bosque eleberriarekin hartu du parte Amazon Literatura Sariaren edizio berrian
Maite R. Ochotorenaren azken eleberriak hilabete baino gutxiago darama merkatuan eta bere irakurleen aldetik kritika onak besterik ez ditu jaso. Donde habita el miedo eleberriaren arrakastaren ondoren, La mensajera de bosque izeneko suspense, magia eta misterio eleberri batekin iritsi da udako literatura denboraldira. Harekin hartuko du parte 2018ko Amazon Literatura Sarian.
Heriotza Madrilgo kaleetan barna zelatan dabil. Baina bada gehiago… dena aldatuko duen misterio bat… betirako da azpititulua. La mensajera de bosque irakurri ondoren ez duzu Madril begi berdinekin ikusiko, hala dio eleberri honen promoziozko mezuetako batek. Liburua paper formatuan zein digitalean dago eskuragarri.
Booktrailera ikusteko, hemen.
Sinopsia
«—Ikusten ari dudana deskribatzeko ez dut hitzik. Madrilek lehenaldi bat eta orainaldi bat bizitze ari du, hau inoiz gertatu ez den zerbait da, inoiz ikusiko nuela usteko ez nuen zerbait… Inork ez du ulertzen, ez dago lekukorik, egun batetik bestera gertatu da. Eta, bai, hilotz bat dago… Polizia iturrien arabera gure hirian desagerturiko mutiletako bat da. Harrigarria, izugarria… Berriro diot, ez du hitzik…»
Kazetari batek M30 errepidean ikuste ari duena kontatzen du. Autobus batek bere bidea gelditu behar izan du ataskaturik du auto-ilara luzea dela eta. aurrerago, istripu handi batek errepidea betetzen du…
Misterio batek Madrilgo hiria kolpatu du, zerbait geldiezina, susmaezina, hunkigarria… Bere jatorria, bere esanahia aurkitzeak autoritateei buruhausteak ekarriko dizkie. Hala ere, erantzunak ez daude haien esku…
Maite R. Ochotorenaren suspense, magia eta misterio eleberri berriak, irakurlea harrapatzeko, liluratzeko eta harritzeko osagai guztiak elkartzen ditu. Trama zoragarri honetan, bere hari finak tinkotasun zorabiagarrian korapilatzen dira eraldatzen ari den Madril baten bitartez…
Beste berri bat
Maite R. Ochotorenaren irakurleak zorionekoak dira, egileak bere suspense, intriga eta izu kontakizun hoberenen bilduma argitaratu berri baitu Amazonen. El monstruo está dentro de ti liburua «istorio txiki-handiz josia dago, imajinatzera behartzeko idatziak, zure konfort gunetik kanpora bultzatzeko pentsatuak, hainbeste kezkatzen zaituzten itzaletara, zalantzara, ziurgabetasunera…», dio egileak.