Fernando Maríasek ‘Noches de teatro’ inauguratu du UIMP-n
- Xehetasunak
Idazleak Esta noche moriré antzerki bakarrizketa interpretatuko du
Fernando Maríasek ‘Noches de teatro’ zikloa inauguratuko du gaur Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean (UIMP), Enrique eta Yeray Bazo (QYBazo) idazleek egile bilbotarraren eleberri baten moldaketarekin, Esta noche moriré bakarrizketa alegia. Emanaldia 22:00etan hasiko da Las Llamas Campusean.
Gehiago irakurri: Fernando Maríasek ‘Noches de teatro’ inauguratu du UIMP-n
Fernando Aramburu Egilearen V Jardunaldian egongo da
- Xehetasunak
Patria-ren egilea izango da lehen saioaren protagonista
Hilabete hasieran iragarri genuen moduan, irailaren 13 eta 14 egunetan ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiaren edizio berri bat egingo dugu.
Egilearen V Jardunaldiaren unerik erakargarrienetako bat, 13 arratsalderako Azkuna Zentroko Auditoriumean antolatzen ari duguna da, ‘Ustekabeko argitalpen arrakastak’ izenburua daramana, eta bertan Fernando Aramburu edukiko dugu. Egile donostiarrarekin batera Juan Cerezo bere argitaratzailea egongo da ere. Saioa 19:30etan hasiko da eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea den María Eugenia Salaverri kazetariak moderatuko du; bai eta Roberto Herrero kazetariak eta EIE-ko kideak ere.
Gehiago irakurri: Fernando Aramburu Egilearen V Jardunaldian egongo da
José Ramón Blancoren azkena Lukrezia Borgiari buruzko eleberri bat da
- Xehetasunak
Bilbon aurkeztuko du bihar
Bihar asteartez, uztailak 17, José Ramón Blancok idatzitako Los amores de la duquesa. Último viaje de Lucrecia Borgia (Muelle de Uribitarte Editores) eleberria aurkeztuko da Cámara Liburu dendan (Euskalduna Kalea 6, Bilbo), 19:30etatik aurrera..
Gehiago irakurri: José Ramón Blancoren azkena Lukrezia Borgiari buruzko eleberri bat da
Jorge Urretak bere lehen eleberriaren eskubideak berreskuratu ditu eta hura autoargitaratuko du
- Xehetasunak
Decisiones intriga istorio bat da non sorpresak, traizioak, konspirazioak eta txantajeak gertatzen diren
Jorge Urretaren irakurleak zorionekoak dira, egile bilbotarrak aukera berri bat eman nahi izan baitio 2012an argitaratu zen Decisiones bere lehen eleberriari. Orain egun batzuetatik hona Amazonen eskuragarri dago, bai formatu digitalean bai eta inprimaturikoan ere.
Juan Basek Dashiell Hammett 2018 saria irabazi du
- Xehetasunak
El refugio de los canallas, Gijóneko Aste Beltzean saritutako bere eleberriak ETAren bortizkeria jorratzen du
Juan Bas idazle eta kazetari bilbotarrak eleberri beltzari eskainitako Dashiell Hammett Saria irabazi du El refugio de los canallas eleberriarekin (Editorial Alrevés, 2017). Obrak euskal gizartearen erretratu bat egiten du eta ETA banda terroristak burututako bortizkeriaren historian urte ugari jorratzen ditu egitura narratibo irudimentsu bat jarraituz. Horretarako Basek erakunde armatua sortu baino aurreko urteetara joan eta 2015eraino iristen da.
Gehiago irakurri: Juan Basek Dashiell Hammett 2018 saria irabazi du