Egileak datorren ostegunean, urriak 4, aurkeztuko obra Bilbon

Pedro Ugarteren azkena liburu dendetan dago jada. Datorren ostegunean, urriak 4, 19:30etatik aurrera, idazle eta kazetari bilbotarra bere irakurleekin egongo da Campus Bilbao Liburu-dendan (San Mames zumardia, 40). Bertan Lecturas pendientes aurkeztuko du, bere familiari buruz, lagunei buruz, bere buruari buruz eta denboraren iragateari buruz hitz egiten duen oso liburu pertsonala alegia.

Obra honekin, Ugarte XX ‘Jovellanos’ Nazioarteko Saiakera Sariko finalista izan zen. Egilearekin batera Gonzalo Garrido idazle eta AEE/EIEko kidea egongo da.

Bertan data zehatzik ez dagoen arren, eguneroko liburua da. Nolabaiteko bizi ibilbidea jarraitu daiteke, bere sarreretako batzuetan uneko gertakariak aipatzen baititu eta bere adina ere aipatzen duelako. Baina bere edukia literarioa da; irakurleak, egindako irakurketen inguruko hainbat hausnarketa aurkituko ditu bere orrialdeetan, bai eta bere idazketari buruzkoa hausnarketak eta bere argitalpen esperientzienak ere.

Obra Ediciones Nobel argitaletxeak argitaratu du, ‘Jovellanos de ensayo’ Bilduman. Asturiaseko argitaletxe honek liburuaren hastapen bat egiteko aukera ematen du horrialde honetan.

Lecturas pendientes formatu digitalean dago ere eskuragarri..