Obran bideojokoaren kultura, unibertsitate mundua eta botere globala nahasten dira

Cristina Gumuziok El juego de Dumas bere hirugarren eleberria aurkeztuko du urriaren 5ean. Abrako Errege Itsas Klubean izango da Areatzan (Getxo) 20:00etatik aurrera.

El juego de Dumas intriga eta suspense eleberria da, trama konplexuarekin, bertan bideojokoaren kultura, unibertsitate mundua eta botere globala nahastuz. John eta Annie, Medikuntzan eta Farmazian Princetoneko Unibertsitatean graduatu berriak dira eta unibertsitateko antzinako lagun baten gonbidapena jasotzen dute asteburu bat bere etxean pasatzeko. Une horretatik aurrera, bere inguruko pertsonei fenomeno arraroak gertatzen hasiko zaizkie.

Egilearekin batera Sonia Montero Trenor egongo da, bere laguna, idazlea eta Madrilgo Idazleen Eskolan idazketa ikastaroetan antzinako klasekidea. Honetaz gain, argitaletxeko ordezkari bat ingeniari industrial bat eta bideojokoetan aditu bat egongo dira ere.

Cristina Gumuziok pasa den irailaren 14an aurkeztu zuen El juego de Dumas eleberria ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldian. Bere ‘booktuber unearen’ bideo ikusteko, sakatu hemen.