Topaketa ostegunean hasi zen Azkuna Zentroko Auditoriumean lau partaideko
elkarrizketa batekin. Fernando Aramburu eleberrigilea, poeta, saiakera egilea eta
Euskadiko Idazleen Elkarteko kidea azken urteetako literatura fenomeno
garrantzitsuenetako baten egilea da; “Patria” bere eleberria 20.000 aleko jaurtialdi
batekin hasi zen, eta liburu dendetan bi urtez egon ondoren, 800.000 ale baino gehiago saldu ditu gazteleraz, 27 edizio gainditu ditu eta hogei herrialde baino gehiagorekin kontratuak izenpetu ditu, horietan libururik irakurrienen zerrendetan agertuz. Gainera, zinemara egokitu du HBO telebista kateak.

“Patria” izan zen bere egilearen eta Juan Cerezo Tusquets argitaletxeko bereargitaratzailearen arteko elkarrizketaren mintzagaia, azken honek aitortuz ez zuelaeleberri hau fenomeno sozial moduan planeatu, nahiz eta horrela amaitu duen, huraplazaratu eta bi urteren ondoren hari buruz hizketan jarraitzen baitugu. Elkarrizketahonetan Roberto Herrero eta María Eugenia Salavarri idazleek parte hartu zuten ere.

Hurrengo egunean, ostiralez, jada Bastida aretoan, eduki seriatuetan espezialista den Molly Barton iparramerikarra eta Jardunaldi hau egiten ari zen bitartean Serial Box bere enpresa sortu izanagatik, Digital Book World-ek argitalpen sektoreko enpresari hoberen moduan saritua izan zen eduki seriatuei buruzko eztabaida hasteko arduraduna, liburuaren etorkizuna audio formatuan dagoelaren ustea adieraziz. Egunero irakurketari 17 eta 30 minutu bitartean eskaintzen dizkioten noizbehinkako irakurleen aldeko apustua berretsi zuen, bere enpresaren datuetan oinarrituz. Jendartearekin solasaldia Beatriz Celaya. idazle eta argitaratzaileak moderatu zuen.

Istorioak modu ezberdinean nola kontatzen ditugun eztabaidatzeko, hurrengoak elkartu genituen mahainguruan; José Cabeza idazlea eta Netflixen ‘7 años’ sailaren gidoilaria; Iñigo Mendialdua, UPV/EHU-n Informatikan doktorea eta robotei sortzaile izateko irakaskuntza gaietan aditua, eta Itziar Mínguez, poeta eta telebistako gidoilaria. Moderatzailea Maribel Riaza izan zen, Storytel España-n argitalpen harremanen arduraduna. Garrantzia berezia eduki zuen ‘edukien birpaketatzearen’ gaiak, gaur egun zentzu handiagoa baitu horiek kontsumitzen ditugun abiadura kontutan izanik, eta egileak, orain horrelako erabakietatik kanpo zegoen horrek, bere obra geroz eta formatu gehiagora egokitu daitekeela pentsatzen hasi beharko du. Harrera hoberena jaso zuen gaien artean, literatura munduan roboten sarrera eta hauek amodiozko poemak idatzi ditzaketela jabetzea izan zen, nahiz eta horiek ez jakin sentimendu horrek esan nahi duena.  

Alasne MartínAzkuna Zentroko Mediatekako arduraduna; Marisa BlancoGutun Zuria Jaialdiko literatura zuzendaria eta Luis Posada, Eñe Jaialdiko zuzendaria, Literatura Jaialdien benetako erabilgarritasunaren inguruan aritu ziren hizketan. Mahainguruko moderatzailea Consuelo Sáizar izan zen, Mexikoko Kultura ministro ohia, Ekonomia Kultura Funtseko (FCE) zuzendari ohia eta Kulturaren soziologoa. Jendeak ez irakurtzearen errudun zein mailara arte arduradun ote ziren zalantza abiapuntu moduan hartuz, liburuaz gain hausnarketa egitearen inguruan solastu ziren, bai eta egileen eta irakurleen arteko topaketen garrantziari buruz ere. Jaialdien erronka handietako bat publikoaren aniztasuna lortzea eta kultura eta komunikazioa batzea direla aldarrikatu zuten.

Jarraian Jardunaldiko unerik berezienetako bat iritsi zen: Elvira Sastre ezagutu alegia, poeta, filologoa eta literatura itzultzailea, Borja Martínez Leer Aldizkariko zuzendariarekin batera eseriz, bai eta Luis Díaz Human to Human agentzian Espainia eta Portugalerako zuzendari nagusiarekin ere. Preskriptore bate irakurleen irizpidean benetan zenbateko eragina duen eztabaidatu zuten. Roger Domingo argitaratzailea eta Deusto / Gestión 2000 / Alienta / Para Dummies/ PlanetaHipermedia.com argitaletxeko Argitalpen zuzendaria izan zen mahaingurua moderatzeko arduraduna, irakurtzen dugunaren gainean nork duen eragina galderari erantzuna emanez eta marketinaren eta “influenceren” erabilgarritasunaren defentsa eginez, liburu baten irakurketaren aukeraketa prozesuaren erraztaile baitira, geroz eta txikiagoa den literatura aldizkarien munduaren aurrean, haien izatea literatura edukien eta bere egileen hausnarketa lasaian oinarritzen baitute.

Booktuber unea ere irrikaz espero zen jendartearen aldetik, hurrengo bazkideek haien literatura preskripzio pertsonala egin zutelarik: Ager Aguirre, Natividad Alcalde, Abel Amutxategi, Luis Bañeres, Daniel González, Cristina Gumuzio, Concha Murua, Marisol Ortiz de Zarate, Javier Otaola, Iñaki Sainz de Murieta, Julio Santos, José Serna, Javier Tejerina eta Jorge Urreta. Horiek guztiek egileak eta Jardunaldiaren eta argitalpen negozioaren izateko arrazoia.

Arratsaldeko azken orduan proposatu zen idazleek formakuntza behar ote duten galdera. Horren inguruan aritu ziren Pedro Sánchez Bazkideen departamentuko nagusia (CEDRO); Carlos Muñoz-Viada, Idazleen Elkargo Elkarteko (ACE) abokatua; eta Mónica Crespo, Euskal Herrian sormenezko idazketa tailerren koordinatzailea eta irakaslea. Idazleak geroz eta emantzipatuago daude mundu honetan eta hasi dira jakiten haien edukiak ezin dituela inork bere baimenik gabe erabili, eta txio bat ere obra bat dela eta hortaz, jabetza intelektualaren legeak babesten duela.

Jardunaldi bizi honi amaiera emateko, 2017 Setenil sariaren irabazlea, Pedro Ugarte idazle eta kazetari -eta AEEko kide- bilbotarrak bere 3 aspektu gako jorratu zituen: istorioaren sorrera, liburuaren eraikuntza eta bere promozioa.

Jöel López Astorkiza kazetari, bloglari eta poeta izan zen Jardunaldiaren bi egunak aurkezteko eta dinamizatzeko arduraduna.

Jardunaldiek iraun zuten bi egunetan zehar, irakurtzeak zer esan nahi duen gaineko ideia mota ugari entzun ziren, eta argitalpen sektorearen eraldaketa formatu berrien jaiotzaz haratago dagoela ageri geratu zen ere. Egi absoluturik gabe, horiek eztabaida murriztu eta pobretuko bailukete, liburua bere burua imajinatzen jarraitzen duela ziur moduan hartuz ordea eta gu, Euskadiko Idazleen Elkarteak, bere eraldaketaren gainean hausnartzen jarraituko dugunaz ziur.

Hemendik, parte hartzaileen artean banatu zen ebaluaketa inkestaren emaitza ikus daiteke.

Jardunaldiaren irudi laburpena.