Egile bilbotarrak Madrilen girotutako Póker de asesinatos thriller-arekin parte hartu du
Ager Aguirre V ‘Indie’ Egileen Literatura Sariaren bost finalistetako bat da, Póker de asesinatos izenburupean Madrilen girotzen den 336 orrialdeko thriller-arekin. Bertan serieko gaizkile batek poker karta-sorta bateko As bana uzten du bere biktimekin.
Sari hau, Kindle Direct Publishing (KDP) plataformaren bitartez, idazleei bere liburua digitalean eta paper bertsioan argitaratzea ahalbidetzen dien Amazonen argitalpen zerbitzu independentea alegia, eta gazteleraz argitaratzen duten egileei zuzendua da.
Pasa den ostiralean, Los nietos de Dios eleberriaren ere egile denak, Póker de asesinatos aurkeztu zuen ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ V Jardunaldian, bideo honetan ikus daitekeen moduan.